Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
GG_KalifikazioSitema 1
Karmele Artano
Created on July 9, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
ERRUBRIKAK
Ikas emaitzen lorpenaren mailaketa egiteko erabiltzen diren taulak dira. Bertan aurki dezakezu, ebaluazio irizpideen adierazleen deskribapen zehatza lorpen maila bakoitzeko. Kontsulta ezazu, zeregin bat egin aurretik, zer ebaluatzen den zehatz mehatz jakin ahal izango duzu honela. Irakasgai honetan 4 errubrika erabiltzen dira
Ikas emaitzak zein mailatan lortu diren jakiteko, irizpide batzuk jarri behar izaten dira. Irizpide bakoitza ondo definitzeko eta ikas emaitzen lorpen maila neurtu ahal izateko adierazleak behar dira. Irizpideek eta adierazleek errubrika taulak osatzen dituzte.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
A2 zeregina ahozko eta idatzizko lanak dituen ataza da. A001, A002, A003, K004, K005 eta K007 ikas-emaitzak lortzera bideratzen den zeregina da. BL25 eta AU30 tresnekin ebaluatzen da GAUR gidaren arabera, eta irakasgaiaren notaren %15eko pisua izango du: %10a bakarkako lana bezala kontabilizatzen da eta %5a ahozko aurkezpen moduan. Zehazki, bakarkako lana ebaluatzeko R1 eta R2 errubrikak erabiliko dira: R1eko AA irizpideari %3a esleituko zaio eta R2ko adierazle guztien artean beste %7a banatuko da. Ahozko aurkezpenaren atala R3 errubrikarekin ebaluatuko da, bertako adierazle guztiak erabiliz eta notaren %5a esleituz
Adibidea
Ebaluazio sistema edo kalifikazio sistema irakasgaiko ikas emaitzak zein mailatan lortu diren jakitea posible egiten duen sistema da. Era berean, irakasgaian nota bat izatea ere ahalbidetzen du, irakasgai gainditu duzun edo ez jakiteko. Nota hau zure espediente akademikora pasako da ohiko deialdian eta, behar izanez gero, ezohikoan
Ebaluazio sistema
Irakasgai honetan etengabeko ebaluazio-sistema proposatzen eta hobesten da. Dena den, honi uko egin diezaiokezu eta amaierako azterketa aukeratu eta honetarako prozedura ikasle-gidan kontsulta dezakezu. Hona hemen amaierako azterketaren aukeraren xehetasunen laburpena.
AMAIERAKO AZTERKETA
Taula honetan laburtzen da irakasgaiko ebaluazio sistema. Bertan ikus dezakezu irakasgaiko ekintza nagusi bakoitza zein ebaluazio-tresnaren arabera kalifikatuko den eta bakoitzak zein pisu izango duen irakasgaiko notan. Era berean, zein ikas-emaitzen lorpena duten helburu ere kontsulta daiteke, eta zuzentzeko erabiliko dugun errubrikarekin batera. Kontuan izan, kasu batzuetan ez direla errubrikako irizpide guztiak erabiltzen, eta kasu hauetan erabiltzen direnak zein diren markatzen dira. Parentesi artean jartzen den zenbakiak, pisuaren banaketa zehazten du.
EBALUAZIO TRESNAK ETA KALIFIKAZIO TAULA
Ebaluazio jarraitua aurrera eraman ahal izateko UPV/EHUk bere GAUR gidetan tresna orokor batzuk proposatzen ditu. Hauetatik irakasgai honetan erabiliko direnak hauek dira:
EBALUAZIO TRESNAK
- Banakako lanak (BL25): Indibidualki egiten diren zeregin guztiak kontutan harzen dira eta irakasgaiko notaren %25a egokituko zaie
- Talde-lanak (TL10+IKE20): Taldean egiten diren zeregin guztiak biltzen dira, taldean egiten den lanarekin eta ikerketarekin zerikusia dutenak, %30eko pisua dute, %10 talde lanarentzat eta %20 ikerketarentzat
- Lanen aurkezpena(AU30): Irakasgaian bost ahozko aurkezpen egingo dira guztira. Hauei irakasgaiko notaren %30a egokitzen zaie
- Idatzizko proba (AZ15): Kontzeptu teorikoen ulermen maila kontrolatzea du helburu idatzizko probak eta %15a dagokio