Want to make interactive content? It’s easy in Genially!

Over 30 million people build interactive content in Genially.

Check out what others have designed:

Transcript

Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Ebaluazioa eta feedbacka

Jarduera kolaboratiboa

Informazioa eta edukiak

Segurtasuna eta arazoen ebazpena

Baliabide gehigarriak

Irakasle taldearen lan testuingurua

Ikasleen lan testuingurua

Netiketa arauak

Aurre-ebaluazioa

Eduki digitalak

Izen-abizenak: IRAIDE CORDÓN ESKURZA

Irakasgunean gure intraneta daukagu, eta hortik, nahi dugunarekin harremanetan jarri ahal gara hautatutako bidetik. Alde batetik, mantenurako parteak, baliabideen erreserbak egiteko, edota mailingak egiteko erabli dezakegu. Hemendik zeinbait esteka garrantzitsu dauzkagu, Educamos plafaforma, Google zerbitzuak eta Moodle.

  • EDUCAMOS:
Hau gure plataforma da, hemen, irakasleok zenbait datu sartzen ditugu, adibidez, ikasleek faltak, notak... eta gure lantaldeko irakasleek ikus ditzakete, beraien rolaren arabera. Gainera, ikus dezakezuenez, abisuak eman ditzakegu. Educamos erabiltzea derrigorrezkoa dugu gurean, aipatutako arloetarako. Oso plataforma interesgarria izan daiteke, Microsoften tresna guztiak dauzkalako.
  • GOOGLE ZERBITZUAK
    • GOOGLE DRIVE
Google drive erabiltzen dugu bileren aktak igotzeko, erronkak gordetak izateko, ebaluazioetarako matrizak, kurtsoaren plangintza, ebaluazio sistemak... tresna honen bidez, kolaboratiboki lan egin ahal dugu eta denok eskuragarri izan.
  • GMAIL POSTA ELEKTRONIKOA
Egia esan, bi posta elektroniko dauzkagu, horrek dakarren eragozpenekin, baina gmaila erabiltzeko ohitura daukagu, eta hau da egunero irekitzen dudana. Gure artean, jarraibideak, kurtsoak, komunikatuak, deialdiak e.a. jasotzen ditugu, baita gure irakasle taldeari buruz edozein gauza jakinarazteko, normalean bide honetatik egiten dugu. Esan bezala, gmail erabiltzeko ohitura daukagulako erabiltzen dugu, erosotasunagatik eta bisualki ongi erabiltzeko gai garelako.
  • MICROSFOT POSTA ELEKTRONIKOA
Educamos plataformarekin Microsoften zerbitzuak ditugu. Hasiera batean, posta elektroniko hau, familiekin harremanetan ipintzeko zen, baina irakasle batzuek hau erabiltzen dute gure arteko komunikazioetarko (bi posta elektroniko izatea ez da erraz kudeatzeko egoera, baina puntu honetan gaude). Microsoft posta elekronikoa Educamosekin datorkigunez hori dela erabiltzeko arrazoia uste dut, Microsoft potentea delako Teamsen bidez egin ditzakegun gauzengatik, baina ez gara horra heldu oraindik. Dena den, irakasle bakoitzak zein posta erabili nahi duen erabakitzen duenez, posta honetatik gmail postara nola bidali emaiak automatikoki ikasi behar izan genuen, horrela, dena gmailan izateko honela:
  • WHATSAPP:
Ikus dezakezuen moduan, gure lantalde barruan whatsapp talde bat daukagu, eta zeozer garrantzitsua edo berehalakoa bada erabiltzen dugu, egia esan, ez dago oso bizirik. Erabiltzeko arrazoia, batzuetan arlo batzuetan dauden arazaoak argitzeko daukagun berehalakotasuna da.
  • DIGITALA EZ DEN PANEL FISIKOA:
Ebaluazio bilerak, hiruhilabeteko planningak, egutegiak, deialdiak, telefonoz jasotako oharrak hemen eskegitak egoen dira. Hemen egunero kontsulta ditzakegun dokumentuak zintzilikatzen ditugu, beti ikus ditzekegun.

Nik elkarlana hobetzeko plataforma bakar bat egotea hoberena izango litzatekeela uste dut, irakasgune mailan, plaforma zein den adieraztea eta horretan oinarrituta lan egiten hastea. Whatsapp erabili beharrean, gure teléfono pertsonalarekin lotuta dagoelako, beste komunikazio bide batzuk erabil genezake, posta elektronikoetara lotuta daudelako, adibidez:

  • GOOGLE CHAT-a: lan taldeak sor ditzakegu eta arinago komunika gaitezke.
  • SLACK: gauza berarako ondo egon liteke.

Egiturazko elementuak kalkuta ditzaten, ikasleek kargak nola banatu habeetan zehar ulertu behar dute, horretarako, alde batetik, egituren elementuak ezagutu behar dituzte, eta bestetik, unitate bihurketak egiten eta kalkulu sinpleak horretarako. Gainera, zein aurauditara jo behar duten jakin beharko dute.

  • Aurkezpena CANVAn
  • Word irisigarriaren zenbait pantaila:

Lehenengo, zer eduki sortu nahi nuen pentsatu nuen, eta h5p bideo bat egitea erabaki nuen. Horregatik, denbora dezente eman nuen CC lizentzia berrerabilgarria duten eraikuntzako eraginei buruzko bideoak bilatzen. Nola? Ikasitako konektore batzuk bilatzailean erabiliz.Egia esan, zaila da horrelako dokumentuak interneten aurkitzea, oro har, ez baitaude lizentziatuta, eta, beraz, ez nuen argi h5p baterako erabil nitzakeen, ez baitnaiz edukia aldatzen ari, galdera batzuk gehitzen baizik. Azkenean, bideo egoki bat aurkitu nuen, lizentziarekin. Irudiak bilatu behar izan dudanean, nire Canva aurkezpenerako, zein dokumento irisgarrirako, alde batetik, lizentziamenduarekin bilatu ditut irudiak, googlen: Beste alde batetik, istock webgunean bilatu ditut, lizentziamenduak bilatuz: Eta azkenik, nik ateratako argazkiak erabili ditut: Erabilitako lizentzia Creative Commons-etako bat da, nire obren egokitzapenak ahalbidetzen dituena, eta erabilera komertzialak ez dituena baimentzen. Bi arrazoiengatik hautau dut lizentziamendu hau:

  • Sortzen ditudan materialak hirugarrenek erabiltzea ederto iruditzen zaidalako, aberasgarria izan daitekeelako materialak partekatzea, baina ez dut nahi, inork erabilera komertzialik ematea.
  • Nik hirugarrenetatik hartu dudan bideoak, lizentzia hori bera daukanez, lizentziamendu bera erabili behar dut.
Biak era sinkrono zein asinkronoan egin daitezke, Moodlen eskegitak daudelako, baina nik honela egitea pentsatuta daukat:
  1. Aurreebaluazio galdetegia egin, era sinkronoan. Lortutako emaitzen arabera:
  2. Era asinkronoan oinarrizko ezagutzak garatzeko materiala erabili beharko dute eta galdetegia berregin, ezagutzak dauzkatenean, sakontze gaiara pasa daitezen.
  3. Sakontze materiala erabiltzen dugu asinkrono moduan, baina gelan, denok batera, eta bukatzean, eta gero era sinkronoan, padlet baten bidez zalantzak ipin ditzakegu.
  4. Zenbait ariketa garatzen ditugu era sinkrono zein asinkronoan.
  • Hasieran Canvarekin aurkezpen bat egin nuen, baina irisgarria egitea zaila egiten zitzaidan eta orduan, word dokumentu baten bidez, irisgarritasuna izateko urratsak jarraitu nuen, letra tamainua kontutan izanik, lerroarteko distantziak, estekak nola idatzi, irudien azalpen osagarriak, justifikazioa, titulu eta azpitutulu eta abar erabiltzea, hau da, parrafo formatuak erabiltzea... Gero, NVDArekin frogatu dut.
  • Youtubeko bideoak, ez dauzka azpititulurik, beraz, azpitituluak sortu ditut, bideoa deskargatuz eta bertatik, aplikazioen bidez txt fitxategi bat sortuz. Gero bideo deskargatuta nire youtubeko kanalera igo dut eta bertan azpitituluen fitxategia igo dut. Baina ikusi ezin dutenentzat, naiz eta azalpenak entzun dezakenten, azalpenerako erabiltzen den irudiaren deskribapen bat txertatu dut bideo hasieran. Azkenik, bideo berri hau erabili dut h5p bideoa sortzeko. H5p formatuan egiten ditudan hiru galderak, NVDArekin frogatu ditut.

Alde batetik, ikasleei jarduera erakargarriagoa egiten zaiela iruditzen zait, gainera, zalantzak idatz ditzakete eta gero, denen artean erantzunak pentsatu. Horrez gain, berehala argitu ditzakete beraien zalantzak, klasekideek dakizkiten erantzunak idatziz bigarren zutabean, ikasleen arteko elkarlana sustatzen ari gara eta beraien interesa jardueran. Bestalde, denok zalantzak ditugula ikus dezakete, eta orrela zalantzak esateraren beldur direnek idatz ditzakete bertan, eta ezer ez dela pasatzen zalantzak izategatik ikusi ahal dute. Eta zer gertatzen da bate erantzuna baldin badaki? ba klasekideei kontatu ahal diela momentu hortan bertan, hau da, azken finean, niretzat onura hau da: zalantzak argitzeko eta dakitena zabaltzeko momentua ematen dugu, jarduera erakargarri baten bidez eta era eroso eta dibertigarri baten bidez egiten dugu.

BILAKERA ERAGINKORRAK INTERNETEN: Demagun, Padlet egin ostean, honako zalantza hauek gelditu direla:

  • Ez dut ulertzen, nondik atera behar ditudan kargak edo eraginak.
  • Ez dut ulertzen nola funtzionantzen duden habe bat
  • Ez dakit zergaitik marrazten duen habea modu horretan, lotura horiekin.
Orduan, taldez talde, aurkezpen bat prestatuko dute gelari azaltzeko gai bakoitza, baina nola hasi lan honekin? Lehenengo bilakera eraginkorrak egiteko, bi jarduera hauek garatuko ditugu: Tknikatik, Iñigo Balerdik sortutako jarduera honekin, landu nahi dudana, bilatzaile desberdinetan bilatuz, emaitza desberdinak ditugula ikustea da, eta horretarako, talde bakoitzak gai bat hautatuko du eta talde ugari baldin bagara, gairen bat errepika dezakete. Orain, taldearen barruan, bakoitzak, bilatzaile desberdin bat hautatu beharko du, adibidez:
  • Yahoo
  • Bing
  • Google
Baina bilakera egin baino lehen, dokumentuan agertzen den infografía ikusiko dugu, bilakera zehatzagoak egiteko gomendioekin, hor falta direnak, aipatuko ditugu, adibidez, OR and AND erabiltzea, eta abar… Adi! Denek gauza bera idatzi beharko dute bilatzaileetan, beraz, taldearen barruan, ondo egingo dugu zer idatzi behar dugunaren hausnarketa, ados ipintzeko, adibidez:
  • “Cómo saber qué cargas considerar en el cálculo de acciones en la edificación”
  • “Cómo saber el funcionamiento de una viga” AND “estructuras de edificios”
  • “Representación esquemática de vigas” AND “representación esquemática de uniones de estructuras”
Behin bukatuta jarduera hau (15 minutu gutxi gora behera), amankomunean ipiniko dute, talde barruan eta kolaboratiboki idatzi dokumentu batean, zer aurkitu duten, google docs batean, xmind mapa mental batean…. (10 minutu gutxi gora behera). Gero, bilatzaile akademikoekin gauza bera egingo dugu. (15 minutu) eta dokumentu beran idatzi lortutakoa. (10 minutu). Honen ostean, hausnarketa egin beharko dute: zein fidagarria da aurkitu duten informazioa? Nola jakin? Ba hurrengo jarduerara pasako gara: TKNIKA ETHAZI GUNETIK ateratako jarduera, Altxorraren bila,:
  • 4. orrialdeko taula hartu, aurreko bilaketan egin duten gaiarekin eta galderei erantzuten joanjo dira, taldeka.
  • Gero amankomunean ipiniko dute.
  • Azkenik fidagarriena erabiliko dute, beraien aurkezpena erabiltzeko.
Behin bukatuta, kolaboratiboki sortutako google docs igo beharko dute jarduerara, pdf formatuan. Esan beharra daukat, Foro bat ireki dudala, zalantzak idatz ahal izateko.

Nola garatu aurkezpen bat jarduera:

  1. Hausnarketa egin, gutxienez galdera hauei erantzunez:
    1. Norentzat da aurkezpena?
    2. Zer da kontatu nahi dudana? Gai nagusia, zein da?
  2. Kasu honetan, Genially batekin egingo dugu, zergaitia, interaktibo izan daitekeela eta entzuleen aditasuna sustatu ahal duelako.
  3. Genially webgunean sartu eta logeatu:
  1. Crear Geniallyn sakatu:
  1. Eta “presentaciones” barruan sartu, hemen adibide ugari ateratzen zaizkigu, batzuk premium eta besteak ez. Azaldu beharreko gaiarekin bat datorren bat hautau, hau da, erabilgarria izan daitekeena azaldu nahi dugunerako.
Nik hau hautatu dut: Eta orain, bideotxo honetan azalduko dizuet nola nabegatu geniallytik. Baina, hasi aurretik erne gauza hauekin:
  • Irudiak erabiliko badituzu, lizentziamendua egiaztatu, erabili ahal dituzu? Aukera desberdinak dituzue, adibidez,
    • webgune honetan bilatu.
    • Beste webgune honetan
    • Edo bilatzailean honako hau aplikatzea:
  • Zure material propia daukazue? Erabil ezazue!
  • Zer berrerabilera nahi duzue zuen sorkuntzarako? Zuen klasekideei pasako diezue? Berrerabil dezakete? Lizentziatzen ikasteko, eta zer esan nahi duten lizentziamendu bakoitzak, hemen begira ditzakizue.
Behin aurkezpena eginda, ez ahaztu!!
  • Entrena ezazu aurkezpena, egingo duzun tokian frogatu, batzuetan kanoiak eta abar ez direlako ondo ibiltzen.
  • Ideia garrantzitsuak ipini aurkezpenan, testu gutxirekin eta gero zuk kontatu argitasunez. Esan beharrekoa ez da irakurri behar, barneratuta izate hoberena izango litzateke. Laguntza beharrez gero, hor izango duzu papera irakurtzeko.
  • Zure gorputzak mezuak bidaltzen dizkigu, badakit, urduri egongo zara, denoi pasatzen zaigu, konfidantza giroan gaude, hau ez da azterketa bat, ikaskuntza bidea baizik, entrenamenduz, gero eta hobeto aterako zaizu!

Moodle-en txat bat sortu dugu, gelan zein kanpoan, asinkrono ari garenan, batez ere, zalantzak edo berehalako zeozer behar badute, erabil dezaten. Zergaitik? Moodelen lanean egongo garenez, denbora guztian, beste tresna digitalak ez erabiltzearren ipini dugu. Gero foro bat sortu dut, gai bakoitzean ezagutzak elkarbanatu ditzaketen. Eta beste foro bat gai bakoitzari buruz dauzkaten zalantzei buruz, beraiek lanean ari direnean gai zehatz batean, adibidez, nola egin bilaketak? hor izango dute bere foroa. Azken bi hauen arteko ezberdintasuna, zein da, lehenengoan, bakoitzak, gaiari buruz informazio edo ezagutza baldin badu, hor, elkarbanatu nahi dutena, beste foroa, momentuan lantzen ari diren gaiari buruz, zalantzak argitzeko izango da bakarrik.

Nire buruan Slack erabiltzea zegoen, baina, lankideekin hitzegiten, eta ikasleekin bebai, haiek Diskord erabiltzen dutela bere egunerokoan helarazi digute, eta beti bezala, beraiengan zeozer ikas dezakegunez, Somorrostroko Diskord kanal sortzea agian errezena izango litzateke. Eta gero, ziklo eta kurtso bakoitzeko, beste azpikanal bat sortzea errezena izango litzateke, beraiek, dokumentuak, webguneak eta abar partekatzeko, beti nik, edo beste irakasleak dinamizatzaile moduan egonda. Azken finean, aplikazioa edo kanala, beraientzat eroso izatea garrantzitsua da, eta baita erakargarria izatea, beraz, beraiek ohitura baldin badute, zergaitik ez erabili? Ikasle batek aplikazioaren aukerak erakutsi dizkigu, egia esan, ez zait batere txarto iruditu, eta Moodlen txata baino askoz aukera gehiago ditu, adibidez.

https://drive.google.com/file/d/1cKgtXs6cohpw-k6lcx13L9mSpoW8sxwG/view?usp=sharing

Dokumentua esteka honetan duzue, baina hemen dago kopiatuta:

  1. GELAKO ARAUDIA SORTZEKO JARDUERA:
Somorrostroko netikten CANVA erakutsi eta hausnarketa egingo dugu, gero gelan, denon artean, eta PADLET ezagutzen dugunez, jarduera bat egingo dugu, erronka hasieran, amankomunean ipiniz, galdera hauei gutxienez erantzunez:
  • Nola komunikatuko gara gure artean era sinkrono zein asinkronoan? (aldez aurretik komunikazio tresnak landutak izango ditugu)
    • Erantzunak padletean.
  • Zer ulertzen dugu errespetu arauei buruz?
    • Erantzunak padletean.
  • Nola eta noiz idatzi behar dugu gure komunikazio bideetan?
    • Erantzunak padletean.
  • Besteei buruz, zer parteka dezaket? bai klasekideei buruz, zein beste edozein pertsonari buruz.
    • Erantzunak padletean.
  • Eta heldu behar ez zaidan zeozer heltzen bazait? Zer egingo dugu?
    • Erantzunak padletean.
  • Nola dakigu besteen dokumentuak berrerabili ditzakegun?
    • Erantzunak padleten
Galdera hauek denak erantzutean, gero denon artean komentatuko ditugu. Eta gure gelako infografía egingo dugu, gure araudiekin. Nola sortu infografia bat Canvarekin ez badakite, esteka honetan bideo azalpena daukate.

GIDA KOLABORATIBOA Gure gida kolaboratiboa sortzeko, Modele erabiltzen dugunez, eta beste tresnekin ez nahastu arren, bertan, Glosario aukera prestatuta daukagu: Konpromisoa zein da: Arazoak sortzen direnean, hor igoko dituzte bai arazoa, bai konponbidea. Dena den, denok uler dezaten nola egin behar den Moodeleko sarrera, honako pausuak egin behar dituzte:

  • Concepton: zein programa edo tresnarekin duten arazoa ipini, adibidez
    • Modificar cajetín de Solid Edge.
  • Definición atalan: zein izan den arazoa, bideo, irudi, audio eta abar igo behar dituzue, ahal dituzuen xehetasun gehienekin.
  • Categorias atalean: gaia sailkatzeko atala hautau. Ez baldin badago sortuta, irakasleari esan eta beste gai bat sortuko du.

Feedback digitala emateko azkenean foroak erabilzea pentsatu dut, egia esan tresna hau erabiltzea pentsatu dut, gure Moodlean, momentu honetan, ez daukagulako “feedback modulua prest”, hori daukagunean, jarduera bera planteatuko dut, baina feedback tresnarekin. Beraz, momentu honetan foroa erosoena iruditzen zaidanez, ibilbidearen momentuaren arabera, hausnarketa eta konpromiso ezberdinak eskatuko dizkiet bertan: Hasteko, hausnarketa foroa, taldeka banatuko dut, taldez talde feedbacka egiteko: Orduan bertan galderak igoko dizkiet, erronkaren momentuaren arabera. Adibidez erronka amairean: Beraiek nahi duten moduan erantzun ahal izango didate, bai, pribatuan, botoian sakatuz, edo publikoan, bere taldearen barne: Honekin, gure elkarrizketa egin izango dugu, era asinkronoan eta konpromisuak jaso ditzakegu. Ikaskuntza ibilbidearen momentuaren arabera, zenbait galdera ezberdin egin ditzakegu, adibidez: Erronka hasieran:

  • Zein da zure rola? zer egin behar duzu zure lan taldean, rol hori izateagatik?
  • Zein izango da zure konpromisua zure lankideekin?
4. urratsan:
  • Nola bilatu duzu beharrezkoa izan duzun informazioa jarduera honetarako? Ebidentziarik igo al duzu pantaila irudi baten bidez?
  • Bilakerak egiteko beste moduren bat bururatzen zaizu?
  • ...
8. urratsan:
  • Nola antolatu duzue eguneroko lana?
  • Eta asterokoa?
  • Nola kontrolatuko duzue planifikazioa lortzen den edo ez?
  • Zein konpromisu hartzen duzu zuk planifikazioa jarraitzeko?
  • ...
9. urratsan:
  • Aurrera egin duzu aurreko konpromisoan? Zein zen? Zer ebidentzia dituzu hori frogatzeko?
  • Zein zereginetan parte hartzea gustatzen zaizu gehien?
  • Zein zereginetan gutxiago?
  • Ikaskideei ikasgelan laguntzen diezu? Erantzuna positiboa bada, zer onura ateratzen dituzu ikaskideei laguntzetik?
  • Zure ustez, nola hobetu dezakezu zure ekarpena ikasgelan? zein izango da zure konpromisoa?
  • ….
Erronka bukatzean:
  • Erronka erakargarria egin zaizu? Zergatik?
  • Zer gustatu zaizu gehien?
  • Zer gustatu zaizu gutxien?
  • Zer ikasi duzu? Zer gaitasun lortu dituzu? Erronkaren zein urratsetan?
  • Zer aldatuko zenuke erronka honetan? Zergatik?
  • Zer hobetuko zenuke irakasleok erronka honetan izan dugun rolari dagokionez (papera, jarrera)? Zergatik? Nola?
  • Koordinazioari eta irakasleen lanari dagokienez, zein alderdi hobetu daitezke? Zergatik? Nola?
  • Ondorengo erronketarako hobekuntza-proposamenak.
Hauek denak adibideak dira, gelan, ikaslea ikusten noan bitartean, eta ibilbidearen beharren arabera, galderak aldatu ditzat, eta beste batzuk planteatu. Bestalde, jarduerak banakakoak baldin badira, beti Moodleko “comentarios de retroalimentación” atalean, zeozer idazten diet, beraiek feebdack hori jaso dezaten: