Netiketa
Jare Lizarralde Sarasola
Created on March 22, 2024
More creations to inspire you
LET’S GO TO LONDON!
Personalized
SLYCE DECK
Personalized
ENERGY KEY ACHIEVEMENTS
Personalized
CULTURAL HERITAGE AND ART KEY ACHIEVEMENTS
Personalized
ABOUT THE EEA GRANTS AND NORWAY
Personalized
DOWNFALLL OF ARAB RULE IN AL-ANDALUS
Personalized
HUMAN AND SOCIAL DEVELOPMENT KEY
Personalized
Transcript
NETIKETA
Ikonoak: www.flaticon.com
Bideo-bileretan nola portatu
Garaiz iritsi bideo-deira.
Leku isila bilatu
Jesarri zaitez ondo.
Hitz egiten ez duzun bitartean mikrofonoa isilik eduki
Hitz egin aurretik hitza eskatu,aplikazioa eskeintzen dizun tresna erabiliz
Izan ondoan behar duzun material guztia.
Kamara konektatuta izan
Irisgarritasuna zer den azaltzen hasteko baliatuko dugu Aitziber Zubillagaren artikuluaren hasiera: “Pertsona guztiei egokitutako espazio eta zerbitzuak sortzeko irizpidea lantzen du "irisgarritasun unibertsala" kontzeptuak. Hau da, pertsonen aniztasun funtzionala hartzen du kontuan: mugikortasun, ikusmen, entzumen, edota ahalmen intelektual anitza. Gure bizitzan zehar, gure gaitasunak eraldatuta edota murriztuta ikus ditzakegunez —ezintasun iraunkor bat, haurdunaldian zehar, haur-kotxea daramagunean, lesioren bat dugunean, pisua daramagunean, e.a.—, guztiok eskertzen dugu azpiegiturak, zerbitzuak eta produktuak erabiltzeko errazak izatea. Erosotasunaz eta kalitateaz ari gara azken finean. Beraz, irisgarritasunean eginiko hobekuntzek pertsona guztientzat erosotasun handiagoko ingurune eta zerbitzuak sortzea ahalbidetzen dute, guztiok goza ditzakegunak, eta horregatik estetika eta diseinua eragotzi gabe. Erosoagoak diren espazioak, ez dira "ortopedikoak", kalitate handiagoko inguruak baizik.” Bizitzaren gainerako arloetan bezala hezkuntzaren esparruan ere irisgarritasuna ezinbestekoa da. Zentzu honetan, teknologia erabiltzeak aukera ugari ematen ditu hezkuntza-baliabideak eta -estrategiak egokitzeko. Baina, neurri egokiak aplikatzen ez baditugu, multimedia-elementuak izan daitezke ere irisgarritasun-oztopo. Baliabide didaktikoak diseinatzerakoan irisgarritasuna kontuan izateko irizpide orokorrei jarraitzeko eta zure ikasleei zeintzuk egokitzen zaizkien hoberen ikertzea gomendatzen dizugu. Irizpide horiek ezagutzeko klikatu izarran.
- Testu-dokumentua bada:
- Irudiak agertzen badira, azalpen-testua gehitu. Ondoren, pertsona batek ikusmen zailtasunak baditu ozenki entzun ditzake irudien ezaugarriak testu-irakurgai bat erabiliz (ahots-sintesi sistema). Adibidez
- Formaren eta sakoneraren arteko kontraste egokiak eskaini, edukia errazago irakurtzeko.
- Bideoei azpitituluak gehitu (badaude onlineko hainbat tresna).
- Adinari eta ulermen-mailari egokitutako hiztegia erabiltzea.
- Ikasle guztiek behar duten beste denbora eskaini proposatutako jarduerak osatzeko.
- Baliabide erraz eta intuitiboak prestatu, informazioa ulertzen dela ziurtatzeko.
- Edukiari laguntzeko ikono adierazgarriak jarri.
Errezpetuz jokatu