Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Euskera - DUA Inicial
Marta Senar Berastegui
Created on March 20, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Hasierako mailako plantilla
IKASKUNTZARAKO diseinu unibertsala
ALBISTEAK
HASI
IRAKASGAIA/MODULUA: Euskara- DBH3
EGILEA: mARTA senar Berastegui
Licencia de Creative Commons PACK DUA BÁSICO by Aula Desigual is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional License. Creado a partir de la obra en https://view.genial.ly/5c332137b47b536e4b39be9a/interactive-content-pack-dua-basico-aula-desigual.
Jardueraren azalpena
Jarduera
Atzera
Hasiera
Berriozarberri albistegia
Zer ikasiko dugu?
Gauza asko gertatu ohi dira gure inguruan, egunero bada albisterik.. izan kirol albisteak, izan munduan gertatzen direnenak, izan kulturari dagozkionak, baita eguraldiari buruzkoak ere. Hori dela eta ikasketa egoera honen helburu ikasleek albistegi bat sortzea izango da. Horretarako, testu mota honi, albisteari alegia, dagokion ezaugarrien lanketa egingo da. Horrez gain, albistea egoki sortzeko beharrezko gramatika ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek. Beharrezko oinarrizko jakintza eskuratuta, ikasleak taldeka jarrita albistegi bat osatuko dute eta gainontzeko “ikusleoi” albisteak emango dizkigute zuzenean, ahoz, klasean. Honetarako hainbat jarduera egingo dituzte eta horiek aniztasunari erantzuteko beharrezko baldintzak beteko dituzte.
Aurkezpen-audioa
Kazetariek gertakari bat azaldu nahi dutenean, 5 galderei erantzuten diete: NOR(K) - NOIZ – NON - ZER – ZERGATIK Albisteek IZENBURUA, SARRERATXOA, TESTUA eta ARGAZKIA izaten dituzte.
Aurkezpen-bideoa
+ INFO
Ikusizko laburpena
Hurrengoa
Jardueraren azalpena
Jarduera
Atzera
Hasiera
Egin klik ikono bakoitzean informazioa eskuratzeko. Orrialde honetara itzultzeko, egin klik orrialde bakoitzean, goiko ezkerraldean, aurkituko duzun jarduera-ikurrean.
ALBISTEAREN ATALAK: TITULUA: Albistearen izenburua da. Gertatutakoa laburbiltzen du eta letra lodiz idazten da. Batzuetan, tituluak azpitituluak ditu, albisteari buruzko datu gehiagorekin. AZPITITULUAK: Funtsezko jakingarri guztiak biltzen dituzte: 5Wak. Azpitituluak irakurrita, oinarrizko informazio guztia jasotzen da. GORPUTZA: Albistea zehazki kontatzen duen testua da. Erredakzioak gertaerari buruz dituen datu guztiak ematen ditu. Gertatutakoaren berri zehatza jakin nahi duen irakurleak bakarrik irakurriko dituen gorabeherak eta sekuentziak biltzen ditu. FITXAK: Informazio osagarria ematen ahal duten datuak biltzen dituzte. Gertaeren aurrekariak jasotzen dituzte, irakurlea kokatzeko. ZATIDURA: Albistearen alderdi osagarri bat jasotzen du.
AUDIOA
BIDEOA
IRAKURKETA ERRAZA
KOOPERATIBOA
FUNTZIO EXEKUTIBOAK
ERRUBRIKA
Jatorrizko informazioa
Pon aquí el nombre de la actividad. Te llevará a la página de descripción
Audioa
Jarduera
Atzera
Hasiera
Bideoa
Jarduera
Atzera
Hasiera
Bideo honetan informazio hau jaso ahal izango duzu...
+ INFO
Bideo informatiboa
Lortu informazioa ikus-entzunezkoen bidez
Irakurketa erraza
Jarduera
Atzera
Hasiera
ALBISTEA Aldizkarietako albisteek egunkarietakoek baino epe luzeagoan izan ohi dute gaurkotasuna. Albistea hartzailearentzat interesgarri gerta daitekeen gertakizunen baten berri ematen duen prentsa-artikulua dugu. Berau dugu kazetaritza-testuen oinarria: bere luze-Iaburrean, aurreko unitatean esan bezala, oinarrizko nork? / zerk?, nor? / zer?, noiz?, non?, nola? eta zergatik? galderei erantzutera bideratuta dago. Puntu honetara heldurik, aipagarria da helburuak eraginda zein alde handia da. Literatur kontakizun eta albiste bateko kontakizun baten egituren artean: albisteetan, esan dugu lehenago ere, garrantzitsuena hasieran dator beti, informatzea -Iabur, zehatz eta argi informatzea- baitu helburu; literatur kontakizunetan, ordea, interesa testu osoan zehar mantentzen da. Albistearen beste ezaugarri bat objektibotasuna dugu. Inon nabarmentzen bada objektibotasuna, testu-era hauetan da zeinetan, gertakarian parte hartu edo lekuko direnen iritziez gain, ez baita bestelako iritzirik jasoko ez zuzenean, ez zeharka (modalizatzaileen bidez).
Kazetaritza-testuak: albistea eta kronika Informazio gehiena albiste eta kronika moduan biltzen da. Egunkarietan era bietakoak aurki badaitezke ere, kronikak, agian, maizago erabiltzen dira aldizkarietan. Azter dezagun, bada, bien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak zertan diren.
Kooperatiboa
Jarduera
Atzera
Hasiera
Albistea nola sortzen den jakiteko lan egiteko modu ezberdinak erabiliko ditugu, guztietan gure parte-hartze aktiboa beharrezkoa izango duzue, eta ikasleen ahalegin handiena erabakiorra izango da emaitza ahalik eta errealenak lortu ahal izateko. Horretarako: 1.- Lehen fasean, guztiok ELKARREKIN lan egingo dugu. Zer dakigun albisteen inguruan, zer entzun dugun albisteez, aurretik albisteren bat idatzi ala ahoz azaldu dugun ... azaleratuko dugu. 2.- Bigarren fasean, BIKOTEKA lan egingo dugu. Talde bakoitzak albisteen egitura aztertuko du, baita albiste ereduak kontuan izanda ere. 3.- Hirugarren fasean, BANAKA lan egingo dugu. Ikasleek albiste bat sortu beharko dute. Horretarako, gai baten inguruko informazioa bilatu eta aukeratu beharko dute, baita aurretik albisteen inguruan landutako guztia kontuan izan ere. 4.- Laugarren fasean, BANAKA lan egingo dugu. Ikasle bakoitzak sortutako albistea gainerako ikasleei ahoz azalduko die, ikasleek entzundako albistearen inguruan galderak egin ditzaketelarik.
Funtzio exekutiboak - ADIBIDEAK
Jarduera
Atzera
Hasiera
Errubrika
Jarduera
Atzera
Hasiera