Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Historical Presentation
naroapepita
Created on March 7, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
EUSKAL MITOLOGIA
Egilea: Naroa Santos Román
HASI
- Erromako mitologiako jaiko nagusiak.
- Greziar mitologiako jaiko nagusiak.
ZER DA MITOLOGIA?
Mitologia herri edo kultura baten mito multzo bat da. Agertzen diren pertsonaia nagusiak jainkoak, erdi-idioak, izaki magikoak eta heroiak dira. Gizateria bizi zen ingurunea azaltzeko erabiltzen zuten, denboraren aldaketagatik, sua zegoelako... Mitologia ospetsuenak greziarra eta erromatarra dira. Mitologia hitza adierazten du "Herri baten ahozko historia" grekoz.
GURE MITOLOGIA
- Kristautasunaren aurretik Euskal Herrian zeuden sinesmenen, pertsonaia mitikoen eta elezaharren multzoak osatzen du euskal mitologia. Naturaz gaindiko mundu bat da, gizakiak berak sortua bizitzaren funtsezko arazoei erantzuteko helburuarekin. Euskaldunen antzinako erlijioa izan zen mitologia, nolabait esatearren.
- Tradizio mitologiko oso aberatsa du Euskal Herriak. Sorginak, erraldoiak, iratxoak, dragoiak, laminak eta Mari jainkosaren eraginpeko beste hainbat izakik bete zuten herri honen iruditeria mendez mende.
- Euskal Herrian mito eta sinesmen ugari daude antzinako ohiturei lotuak; eta, orobat, ospakizun ugari daude egutegiko data jakinei lotuak. Adibidez, Lauburu (Eguzkiaren sinbolo paganoa da. Gurutze bat irudikatzen du, beso okertuekin. Euskal gurutzea dela esan liteke)
- Begi bakarreko izaki gaiztoa da.
- Haitzuloetan bizi da, eta gazteak harrapatu eta irensten ditu.
- Greziar mitologiako ziklopeetan du jatorria. Erreniegako nafar mendikatearen inguruan bizi zela esaten dute.
Tartalo
Lamia.
Beste kulturetako sirena edo ninfen baliokidea izanik, euskal mitologiaren pertsonaia ezagunenetako bat da.
- Laminak izaki ederrak dira, emakume itxura dute, eta ibaietan egon ohi dira.
- Gorputzaren erdia gizakiarena dute, eta beste erdia, berriz, animaliarena. Goiko aldean, emakume eder bat da lamina, eta beheko adarrak, berriz, ahate, ahuntz edo arrain batenak izan ohi dira, lekuaren arabera.
- Urrezko orrazi batez orrazten du ilea, eta gizakiak liluratu ohi ditu, galbidera eramanez.
Mari
‘Anbotoko dama’, ‘Aralarko dama’, ‘Muruko dama’ edo ‘Aketegiko sorgina’ izenaz ere ezagutzen da.
- Jainkosen erregina da Mari, eta berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak.
- Lurraren barrualdean bizi da, Anboto mendiko osin eta haitzuloetan. Hala ere, beste 20 bizileku inguru ere baditu euskal lurraldean barrena.Zazpi urtez behin aldatzen du bizilekuz, eta suak inguraturik joaten da batetik bestera, hodei gorri baten edo haize bolada baten antzera, burrunba handia sortuz.
- Itxura zoomorfikoak hartu ohi ditu Marik bere lurpeko bizilekuetan eta giza itxura hartzen du, berriz, horietatik kanpokoetan. Itxura horietako bat emakume eder eta lirainarena da, ile luzekoa, oinetarainoko tunika gorri batez jantzia, urrezko zinta bat duela bekokian.
- Maju edo Sugaar jeinuarekin ezkondurik dago. Bi seme ditu, Mikelats (zintzoa) eta Atarrabi (gaiztoa).
- Irati filma euskal mitologian oinarrituta dago.
- Erreferentzia asko agertzen dira, hala nola Mari jainkosa.
- Pertsonaia nagusietako bat (Irati) Lamia bat da, izaki mitologiko bat. Gainera, euskal mitologiako erritual tipikoak egiten dituzte Mari imbokatzeko eta, gainera, pertsonaia mitologiko asko agertzen dira, hala nola Tartaloa
LOTU IKUSITAKO “IRATI” FILMA EUSKAL MITOLOGIAREKIN
- VIII. mendeko aro historiko ilunean girotuta dago.
- Mende honetan musulmanen hedapena gertatu zen; arabiarrek Afrika iparraldea konkistatu eta iberiar penintsula inbaditu zuten, non Rodrigo erregearen (errege bisigodoa) bisigodoak eraitsi zituzten.
- VIII. mendean hiru monarkia historikoak hondoratu ziren, Gaztelakoa, Aragoikoa eta Nafarroakoa, Espainiako Monarkia sortzen lagundu zutenak.
“IRATI” FILMA BERE TESTUINGURU HISTORIKOAN
ZER DELA ETA JASO ZUEN GAUR EGUNGO LURRALDEAK “IRATI” IZENA?
- Iratiko basoa edo oihana Nafarroako iparraldearen eta Pirinio Atlantikoen artean banatutako basoa da, Frantziako hego-mendebaldean.
- Iratiren pelikulan agertzen denez, Eneko erregeak Irati izena jarri zion basoari, ez zuelako nahi jendeak Irati ahazterik.
Argazkietan Eneko eta Irati agertzen dira. Goiko argazkikoa Eneko da eta behekoa Irati.'
AMAIERA
Do you have an idea?
With Genially templates, you can include visual resources to leave your audience amazed. You can also highlight a specific sentence or fact that will be etched in your audience's memory, and even embed surprising external content: videos, photos, audios... Whatever you want!
Do you have an idea?
With Genially templates you can include visual resources to leave your audience speechless. Also highlight a specific phrase or data that will be engraved in the memory of your audience and even embed surprising external content: videos, photos, audios... Whatever you want! Need more reasons to create dynamic content? Well: 90% of the information we assimilate comes through our sight and, furthermore, we retain 42% more information when thecontent moves.