Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

24-25_Batxi1

Premia arduraduna 2022_2023

Created on March 6, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

MATEMATIKA KONPUTAZIONALA

AHOZKO KOMUNIKAZIOA INGELESEZ

MUSIKAREN ANALISIA

EKONOMIA, EKINTZAILETZA ETA ENPRESA JARDUERA

ARTE ESZENIKOAK

HAUTAZKO IKASGAIAK

1.batxilergoa

LABORATEGI TEKNIKAK

IKUS ENTZUNEZKO KULTURA

BIOLOGIA, GEOLOGIA ETA INGURUMEN ZIENTZIAK

KULTURA ZIENTIFIKOA

GIZARTE ANTROPOLOGIA

EKONOMIA

ELEKTRONIKA

ALEMANA

MUSIKAREN HEZKUNTZA ETA PRAKTIKA

mUNDU GARAIKIDEKO HISTORIA

TEKNOLOGIA ETA INGENIARITZA

MARRAZKETA TEKNIKOA

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

LITERATURA UNIBERTSALA

FISIKA ETA KIMIKA

ANATOMIA APLIKATUA

hasiera

Ikasgai honetako gaitegia DBH 4koaren antzekoa da. Hala ere testu iruzkinak egiten eta bigarrengo mailarako gaiaren azalpen osoa egiten entrenatzeko ikasgai egokia da. Metodologia aldetik parte hartzailea izatea nahi genuke eta ebaluatzeko, bakarkako azterketak, talde lanak, iruzkinak,… egingo ditugu.

MUNDU GARAIKIDEKO HISTORIA

hasiera

Egunerokotasunean entzuten ditugun ekonomiako kontzeptuak ulertzea oinarrizkoa da bizi garen gizartean. Ikasgai honetan, sistema ekonomiko desberdinak bereiziko dira, merkatuen funtzionamendua aztertuko da, BPGd edo inflazioaren igoeraren ondorioak balioetsiko dira eta zeintzuk zerga ordaindu behar diren, edota gastu publikoa zertarako erabiltzen den aztertuko da. Betiere, eguneroko berriekin alderatuz, eta ikasleak gogoeta kritikoa egin dezan.

EKONOMIA

hasiera

Bibliatik hasi eta XX. mendera arteko hainbat literatura obra nagusi eta eraginkor ezagutuko ditugu. Testuak irakurriz eta landuz, historiako garai ezberdinetako literatura mugimenduetan murgilduko gara, idazleen biografia eta sormena, lanen mamia eta esanahia, literatura baliabideen erabilera, generoen berezitasunak…arakatuz. Era berean, geure irudimena eta sormena ere landuko ditugu, azalduko zaizkigun gaien inguruko hausnarketek eta zentzu kritikoak bideratuta. Literaturaren garrantziaz eta beharraz, eta norbanakoak mundua ikusteko eta azaltzeko dugun moduez eta espresioez jabetuko gara.

LITERATURA UNIBERTSALA

Horretaz gain, gaur egungo gizarte gertaerak ere ikertzen ditu: desberdintasun sozioekonomikoak, identitate etnikoak, klaseak, generoak, erlijioak, immigrazioa, gizarte politikak, herri kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpen konplexuak edota gizarte eta kultura aldaketak.

Ikasgai honek giza esperientzia eta haren aniztasuna aztertzen ditu modu holistikoan, hau da, modu ahalik eta zabalenean, denboran eta espazioan ere.

hasiera

Modu honetan, ikasgai honen bitartez ikasleek aukera izango dute gizakiak errealitate gisa aurkezten dituen ezaugarri eta ikergai desberdinetara gerturatzeko, bereziki gure gizarteko kultura aniztasuna zein kulturen arteko harremanen garrantzia azpimarratuz.

GIZARTE ANTROPOLOGIA

Gaur egun irudiek duten garrantzia ikusirik, hauek interpretatzen jakitzea, irudien helburuak eta hauek dituzten funtzioak ezagutu eta sorkuntzarako erabiltzen diren baliabide informatikoak manipulatzea izango da ikasgaiaren ardatz nagusia.Lantzen diren oinarrizko jakintzak:

  • Irudiaren oinarrizko elementuen ezagutza eta erabilpena.
  • Irudien esanahia eta konposizioa.
  • Argazkilaritza eta argazkilariak.
  • Komikia. Narrazio grafikoen azterketa eta sorkuntza.
  • Soinua eta irudiak manipulatzeko programak.
  • Ikus-entzunezko ekoizpenak, prozesuaren fase ezberdinak planifikatzea eta diseinatzea.

hasiera

IKUS- ENTZUNEZKO KULTURA

Musescore, Flat, Soundtrap eta Audacity programen erabilera landuko partiturak sortzeko eta grabazioak egiteko eta bide batez, sareak eskaintzen dituen musika baliabide desberdinak ezagutuko ditugu musika era kolaboratiboan lantzeko. Horretarako ezinbestekoa izango da gutxiengo ezagutza batzuk edukitzea batez ere musika- lengoiari dagokionez.

hasiera

Sormena bultzatu eta musikarekiko ezagutza irekitzea da ikasgai honen helburua. Partitura bat irakurtzeko gaitasuna eskuratuko dugu (erritmoak, notak, eskalak, bitarteak, akordeak...) eta osagai horiekin kantuen harmonizazioak, bertsioak edo kantu propioen sormenean sakonduko dugu. ikasleek ezagutzen dituzten musika-tresnekin eta gelan ikasitako ukeleleekin, abesti desberdinen moldaketa sinpleak egingo dira gero interpretatu ahal izateko bai gelan bertan jotzeko baita egun seinalatuetan emanaldi publiko txikiak egiteko ere (Euskararen eguna...).

MUSIKAREN HIZKUNTZA ETA PRAKTIKA

Horretarako, testuinguru historiko eta etapa guztietako autore adierazgarrien lanez baliatuko gara.

hasiera

Arte Eszenikoak ikasgaian antzerkiaren garai desberdinetatik ibilbide historikoa egingo dugu: antzerki klasikotik antzerki modernoraino. Gainera, ikasgaiaren barruan ikasleak klase praktiko ugariz gozatu ahal izango du, non bere gidoiak egin eta antzezlan desberdinetan parte hartzeko aukera izango du.

ARTE ESZENIKOAK I

Jakintzaren helburu bat da metodologia zientifikoa eta horren oinarrizko ezaugarriak gaien azalpenean, problemen ebazpenean, lan esperimentalean eta izaera zientifikoko proiektuan abiarazten aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak zehaztea da.

Ikasgaia, aurreko ikasturteetan garatutako funtsezko konpetentzietan sakondu eta garatzen ditu. Prestakuntza zientifiko aurreratua nahi duten ikasleentzako goi-mailako ikasketak egiteko prestatzeko irakasgaia da. Ikasturte honetan bat den ikasgaia hurrengoan bitan banatuko da Fisika eta Kimika hain zuzen.

hasiera

Ahaztu gabe laborategikoaren erabilpen egokia egitea eta ondoren txostenen ekoizpena egitea.Aurrekoa ahaztu gabe.landuko diren gaiak dira:

  • Lotura kimikoa eta materiaren egitura
  • Erreakzio kimikoak
  • Kimika organikoa
  • Zinematika
  • Estatika eta dinamika
  • Energia

FISIKA ETA KIMIKA

Metodologia: Irakaslearen azalpen zein ikaskideen azalpenekin garatuko da teoria. Praktikek garrantzia izango dutelarik.Ebaluazioa: Eguneroko lana (partaidetza eta ahalegina), laborategiko praktiken txostenak, froga idatziak eta taldekako lanak hartuko dira kontutan.

Bukatzeko, mikroorganismoen ezagutzak eta ingeniaritza genetikoan garatu diren teknikak eta hauen erabilerak ekar ditzakeen onura eta arriskuak ikasiko ditugu.

Edukiak: Izaki bizidunen osagai fisiko-kimikoak, zelulen atalak eta funtzioak, eta animalia eta landareen bizi-funtzioak aztertuko dira. Honez gain, planetaren ezaugarri geologikoek eta ekosistemek izan dituzten aldaketak aztertuko ditugu

hasiera

Helburuak:Teoria eta printzipio nagusiak zein azken aurkikuntza zientifikoak ezagutzea eta balioestea ikuspegi kritikotik aztertzeko, zientziaren etengabeko eboluzioa gizakiarengan zein planeta osoarengan duen eragina azpimarratuz. Metodologia: Irakaslearen azalpen zein ikaskideen azalpenekin garatuko da teoria. Praktikek garrantzia izango dutelarik. Ebaluazioa: Eguneroko lana (partaidetza eta ahalegina), laborategiko praktiken txostenak, froga idatziak eta taldekako lanak hartuko dira kontutan.

BIOLOGIA, GEOLOGIA ETA INGURUMEN ZIENTZIAK

Zein ikasleri bideratua dago? Bereziki ingenieritzetara, arkitekturara edota Lanbide Heziketako goi mailako ziklo teknologiko eta industrialetara joateko asmoa duten ikasleei bideratua dago.

Zer landuko dugu?Helburu nagusia ikuspegi espaziala garatzea da. Horretarako, egunerokotasunean aurki ditzakegun objektuak eta pieza industrialak diseinatzen ikasiko dugu.

hasiera

Nola egingo dugu lan? Ikasgai hau guztiz praktikoa da, hau da, eginez ikasiko dugu. Marrazketa Teknikoaren oinarriak pixkanaka barneratzen joateko, irakasleak gai bakoitzaren hasieran azalpen labur batzuk emango ditu eta jarraian, horiek praktikan jarriko dira, kasu desberdinak landuz. Eskuaira, kartaboia eta konpasa izango dira gure lan-tresna nagusiak. Adibide batzuk ematearren: - Bistak emanda 3D pieza asmatu. - Kotak irakurrita pieza industrialak marraztu. - Kurba konikoak trazatu (elipsea, parabola…). - Poligono erregularrak eraiki (pentagonoa, hexagonoa…). - Perspektiba desberdinetan marraztu.

MARRAZKETA TEKNIKOA

Gure inguruneko izaera industriala kontuan hartuta, ikasgaiaren helburuetako bat, ikasleei ikasketa teknikoetan jarraitzeko aukera ematea da, hau da Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloetarako zein Unibertsitateko Ingenieritzetarako.

hasiera

Ikasgaiaren gaitegiak, ikasgai hauek egiteko oinarri sendoa eskaintzen du.Emango diren edukiak:

  • Energiak
  • Sistema mekanikoak: mugimendua transmititzeko eta transformatzeko mekanismoak.
  • Sistema elektriko eta elektronikoak: korronte zuzeneko zirkuituak eta makina elektrikoak.
  • Automatizazioa: Testu programazioko hizkuntza C++ , robotika.
  • Materialak eta fabrikazio prozedurak.

TEKNOLOGIA ETA INGENIERITZA

Irakasgaiak banakako lanaren zein kolaborazio-lanaren garapena errazten du eta laborategiko zereginetan autonomia lantzeko aukera ematen du.

Ikasgai hau guztiz praktikoa da eta arlo zientifiko-teknologikoko ikasketak aukeratzen dituzten ikasleen eskaerari erantzun nahi zaio. Saio guztiak laborategian bertan emango dira eta ikasle kopurua mugatua izango da segurtasun neurriak bermatzeko ( gehienez 16 ikasle)

hasiera

Ikasleak laborategiaren ezagutza eta funtzionamendua ezagutuko ditu: laborategiaren egitura fisikoa, instalazioak, altzariak, materialak, aparatuak, produktuak eta antolaketa-eredua (mantentzea, laneko arriskuen prebentzioa, hondakinen kudeaketa). Hona hemen egin beharreko praktika batzuk: bolumetriak, konposatuen eraketa, produktuen identifikazioa, errautsen analisia, uraren analisi mikrobiologikoa, katioien martxa analitikoa.

LABORATEGI TEKNIKAK

Badakizu alemana dela Europan gehien hitz egiten den hizkuntza?

Alemanian ezezik, Austrian,Suitzan Liechtenstein eta Luxenburgon ere hitz egiten da. Beraz, bidaiatzea eta jende berria ezagutzea gustuko baduzu, hizkuntzetan trebea bazara eta beste kultura bat ezagutzeko gogoz bazabiltza, hementxe duzu aukera aproposa alemanarekin hasteko.

hasiera

Zerotik hasi eta hiztegi zein gramatika apurka-apurka ikasiz, beste kultura bat ezagutzen joango zara. Aurrerago, hiztegia eta gramatika pixka bat menderatzeko gai zarenean eguneroko egoerak antzeztuko dituzu aleman hutsean bakarka zein talde lanen bitartez. Lehendik alemanaren ezagutza izanez gero, DBHn eman duzulako edo beste nonbaiten, goian aipatutako antzerako ekintzak egingo ditugu baina zerotik hasi beharrean, zure mailara egokituta.

ALEMANA

hasiera

LAN EGITEKO MODUA:-Ikerketa eta garapen proiektuen bidez, batzutan banaka eta beste batzuetan taldeka. -Jakinda hurrengo etapetan erabiliena den elearning plataforma Moodle dela, IKT ikasgaia ere bertan egongo da oinarrituta, lanak, materialak, kalifikazioak, foroak, etab., bertatik jaso eta entregatzen ikasiz. 2.Batxilergoan egingo duten ikasbidaia nola antolatu erronka ere erabiliko da ikaskuntzak barneratzeko.

IKASIKO DENA: -Microsoften ingurunea vs Googlen ingurunea. -Ordenagailuen HW eta SW-a ezagutzea eta lantzea. -Dokumentu egituratuak sortzea, lanak modu egokian entregatzeko. -Sareko arriskuak detektatu eta ekiditen. Arazoen soluzioak programatzen, hasieran Pseintekin(sasikodea) eta ondoren, gaur egun erabiltzen diren baliabide digital eta programazio lenguaiekin.

HELBURUAK: 1- Eman berri zaien ikaste-ingurunea (Windows sistema eragilea duten portatilak @ikasle.eus Microsoft kontuak) ezagutzea, aurreko etapatik Chromebookak erabiliz etorritako ikasleak bait dira. 2- Ikaskuntzarako ingurune pertsonala kudeatu, aberastu eta etengabeko ikaskuntza bermatzea. 3- Pentsamendu konputazionala ulertu eta bertan trebatzea, arazoei soluzioa digitalak emanez. Horretarako informazioa era egokian jasotzen ikasiko da, arazoak zatitu, fluxu diagramak egin konponbideekin eta soluzioa aurkitzen/programatzen. 4- Sareko informazioaren hedapena, modu seguruan, pribatutasunari eutsiz eta jarrera kritikoarekin ibiltzeko estrategiak lantzea.

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Ikasitako guztia transmititzeko , hainbat formatu-aurkezpen, infografia, galdetegia , horma-irudi- erabiliko dituzte, banaka nahiz taldeka talde-lanak eginez. Funtsezkoa da zientziaren munduan elkarlanak duen garrantzia erakustea.

hasiera

Zientziaren inguruko gaiak aztertuko dira, 3 gai nagusi jorratzen dira ikasturtean zehar:  Zientzia  Lurraren kutsadura: gizakiok sortzen ditugun kutsadura mota ezberdinak aztertuko dira eta horien eragina aldaketa klimatikoan…  Gehiago bizi hobeto bizi gaia, osasuna lantzeko. Gai horiek hainbat informazio-iturri erabiliz landuko dira: bideoak, artikuluak, prentsa, Internet, filmak...; gainera, ikasleak laborategira joango dira laborategiko praktikak egitera ( uraren analisia, bai fisiko-kimikoa, bai mikrobiologikoa).

KULTURA ZIENTIFIKOA

Bi urtetan banatzen dira edukiak, lehen kurtsoan, kontzeptu orokorretatik hasi (gorputzaren topografia, zelula.... ) eta gorputzaren aparatuak, sistemak eta egitura aztertzen dira,hala nola, ehunak, larruazala, zentzumen organoak....

Anatomia aplikatua 1. batxilergoko hautazko irakasgaia da. Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapia, Odontologia, Psikologia eta SHEE ikasketak egin nahi dituzten ikasleentzat, hau da, Osasun Zientzien ibilbidea indartu nahi duten ikasleentzat egokia dela uste dugu, Biologia-Geologia irakasgaiarekin oso lotuta baitago eta irakasgai horrekin edukiak partekatzen baititu. Hala ere, ateak irekita daude beste modalitate batean matrikulatu den edonorentzat.

hasiera

Eduki teorikoak ezinbestekoak badira ere, arlo praktikoak pisu handia izango du ebaluatzeko orduan. Laborategian honako gaitasunak landuko dira: - Mikroskopioaren erabilera. - Disekzio-teknikak (begiak, birikak...) - Edukiarekin loturiko praktikak (odol-zelulak eta odol-taldeak bereizi, elektrokardiogramak...) - Lehen sorospen praktikak. - Osasunarekin erlazionaturiko pelikula eta dokumentalen azterketa.

ANATOMIA APLIKATUA

Horretarako ikasleei B2 maila prestatzen egotea eta maila hori lortua izatea eskatuko zaio.

hasiera

Ikasgai honetan ahozkotasuna landuko dugu. Proiektuka egingo dugu lan, hau da, gai bat hartu (kirolak, birziklapena, bidaiak, janaria, kultura anglosaxoia, e.a) eta gai horren hiztegia landu, eztabaidak egin, audioak grabatu, aurkezpenak egin…

AHOZKO KOMUNIKAZIOA INGELESEZ

Emango diren edukiak bi blokeetan zatitzen dira: Elektronika analogikoa: - Ikurrak. - Erresistentziak. - Diodoa eta LED diodoa. - Kondentsadorea. - Elikatze iturria. - Transistore a. - Errelea. - 555 txipa. - Sentsoreak.

Batxilergoa 1eko Elektronika ikasgaia praktikan oinarritutako ikasgaia da, non aurreko DBHko lau urteetan jasotako jakintzak eta gaitasunak baliogarriak izango diren jorratuko diren elektronikako oinarrizko jakintzak lantzeko. Gure inguruneko izaera industriala kontuan hartuta, ikasgaiaren helburuetako bat, ikasleei ikasketa teknikoetan jarraitzeko aukera ematea da, hau da Lanbide Heziketako Erdi mailako eta Goi mailako zikloetarako zein Unibertsitateko ingenieritzarako.

hasiera

Elektronika digitala: - Oinarrizko kontzeptuak (zenbaki sistemak, sistema bitarra…) - Egia taula. - Ate logikoak. - Ekuazioak eta zirkuituak. - Sistema konbinazionalak. - Sistema sekuentzialak.

ELEKTRONIKA

hasiera

Ekintzailetzaren garrantziari buruzko hausnarketa egiteko, enpresa jarduera bat aurrera nola eraman aztertuko da ikasgaian. Horretarako, ikasleek, taldeka enpresa bat martxan jartzeko beharrezko pausoak zeintzuk diren landuko dituzte eta negozio-proiektu bat osatuko dute. Guzti hau, egungo errealitate ekonomikoarekin lotuz.

EKONOMIA, EKINTZAILETZA eta ENPRESA JARDUERA

Estilo desberdinetako musika -lanak edo konposizioak ezagutzeko eta aztertzeko elementuak landuko ditugu: melodia, harmonia, generoak, estiloak, testurak... Gustoko kantuen harmonizazioak eta moldaketak egingo ditugu, egun seinalatutetan emanaldi txikiak egiteko (Euskararen eguna, Martxoak 8...) Gelan ditugun musika tresnen oinarriak ezagutuko ditugu (pianoa, batería, gitarra eta ukeleleak gehienbat) Emanaldietako behar den materiala ezagutu eta erabiltzen ikasiko dugu: mikroak, bozgorailuak, kableak, soinu mahaiak... Musikoterapiaren oinarrizko ezagutzak landuko ditugu Musika eta irudia: musika zinemagintzan. Musescore, Flat, Soundtrap eta Audacity programen erabilera landuko partiturak sortzeko eta grabazioak egiteko eta bide batez, sareak eskaintzen dituen musika baliabide desberdinak ezagutuko ditugu musika era kolaboratiboan lantzeko

hasiera

MUSIKAREN ANALISIA I

Orokorrean, irakasgai honetan eguneroko problemei soluzioak aurkitzeko modu berriak ikusiko ditugu. Batez ere zientzietako edo ingeniaritzetako irakasgaiak egiteko asmoa duten ikasleei zuzenduta egongo da, eta estrategia berriak ikasteko balioko die.

Matematikak oinarri dituzten programa informatikoak ikusiko ditugu, hala nola, kalkulu orriak edota Geogebra bezalako tresnak. Tresna hauen erabilerak matematikako kontzeptuak beraien artean erlazionatzea dakar alde batetik, eta egunerokoan agertzen zaizkigun problemak aztertzea bestetik. Bestalde, ordenagailu bidez oso nekagarriak eta errepikakorrak diren prozesuak ere modu erangikorrean egingo ditugu.

hasiera

MATEMATIKA KONPUTAZIONALA