Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
DETECTIVE VIBRANT
Maite Etxebarria
Created on February 11, 2024
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Jolas elektrikoa. Informazio bilaketa. © 2024 by Maite Etxebarria Zuluaga is licensed under CC BY-NC-SA 4.0
EBALUAZIOA
07
Egilea: Maite Etxebarria Zuluaga
Informazio bilaketa
JARDUERAREN DESKRIBAPENA
06
FAKE NEWS
05
TALDEKATZEA
04
LORPEN ADIERAZLEAK
03
IKASLEEN MAILA
01
HELBURUA
02
Jolas elektrikoa.
JARDUERAREN DESKRIBAPENA
Elektrizitatearen gaia lantzeko, Flipped Classroom edo “Gela iraulia” metodoa erabiliko dugu, hori dela eta elektrizitateari buruzko azalpenekin hasi ordez, eta modu tradizionalean landu ordez, egiten duten bitartean ikastea proposatzen dugu gai hau lantzerako orduan. Beraz, elektrizitatea tailerren lantzeko proiektu bezala jolas elektrikoa eraikiko dutenez ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, proiektu hau burutzeko beharrezkoa duten informazioa bilatu beharko dute. Horretarako, ikasleek informazio bilaketaren atala lantzeko eman beharreko pausuak hurrengoak izango dira: 1. Ikasleek informazioa bilatzaile desberdinetan aurkitu behar dute, horretarako hurrengo baliabideak izango dituzte eskuragarri: 2. Bilaketa aurreratu eta eraginkorrak izateko emandako operadoreak erabiliko dira. 3. Egin behar duten informazio bilaketa burutzeko gutxienez iturri desberdin erabili beharko dituzte eta taula batean txertatu. 4. Bildutako informazioa kudeatzeko irizpideak nola landu azaltzen duen baliabidea erabiliko dute. 5. Aurkitutako informazioa fidagarria den jakiteko “fake news” ataleko galderak erantzun beharko dituzte. 6. Proiektuarekin hasi aurretik, bilatutako informazioarekin “Aurreproiektuaren” txostena egin eta beste taldeen aurrean proiektua nola burutuko duten azaldu beharko dute.
Horrez gain, bilatutako informazioa fidagarria den ala ez aztertzeko “Infórmate con lupa” dokumentuan datozen galderak erantzun eta honen inguruko hausnarketa egingo dute. - Nola aurkitu duzu informazio hau? - Nor da egilea? - Zergatik uste duzue sortu dutela eduki hau? - Bilatutako informazioaren beste irakurketa bat egin daiteke? - Bertan kontatzen dena egiazkoa dela iruditzen zaizue?
Fake newsak nola detekta ditzakegun laguntzeko bi dokumentu erabiliko ditugu, batean modu sakonean azalduta eta bestean modu laburbilduan.
Proiektua hirunaka egingo dutenez, informazio bilaketa ere taldeko 3 kideek egingo dute.
TALDEKATZEA
- Jolas elektrikoa egiteko beharrezkoak diren material, erreminta eta pausuak ezagutzen ditu. - Bilatzaile ezberdinak erabiltzen ditu, bilatu nahi duen informazioaren arabera. - Interneten bilaketa aurreratuak egiten daki. - Interneten bilaketak egiteko iragazkiak zehazten ditu. - Aurkitzen duen informazioaren fidagarritasuna aztertu eta kontrastatu du.
LORPEN ADIERAZLEAK
- Txostena eta aurkezpena errubrika erabiliko da. - Informazio bilaketa ebaluatzeko fake news ataleko galderak erabiliko dira.
EBALUAZIOA
Ikasleek beraiek sortu beharko duten jolas elektrikoa garatzeko informazioa bilatu behar dutela aprobetxatuz, interneten bilaketak modu kritiko, eraginkor eta fidagarrian egiten ikastea.