Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

1. DOKUMENTUA JARDUERA ANE LOYARTE

Ane L.

Created on February 6, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

JARDUERA

GUK SORTUTAKO JOSTAILUAK

ANE LOYARTE

JUSTIFIKAZIOA

HH5urteko gelan topaguneko elkarrizketa hartuko dugu abiapuntu: zer moduz ibili zarete jai egun hauetan? Zer egin duzue? Zertara jolastu zarete? Zerekin jolastu zarete? Zein da zuen jostailurik gustukoena? Eta guk sortuko bagenitu? Jostailu diseinatzaile eta sortzaile bihurtuko gara!

ANE LOYARTE

JARDURAREN DESKRIBAPENA

GURE JOSTAILUAK SORTUKO DITUGU!

Haurrek ekosistemetako material desberdinak baliatuz jostailuak sortuko dituzte (tutuak, kartoiak, tapoiak, potetxoak, makiltxoak, kola, pinturak,....) Baldintza: ezin da ezer ere erosi. Gelako ekosistemetako materiala erabiliko dugu. Jostailuak sortuko ditugu, indibidualki edo taldean eta bilduma digitala sortuko dugu.

ANE LOYARTE

EBALUAZIO TRESNAK

Ebidentzia guztiak jasota ebaluazioa egingo da:- Autoebaluazioa: banaka jolastuz. Norberak sortutako jostailuarekin jolastu, izena jarri, argazkia edo bideoa atera eta bilduma digitalean sartu. - Koebaluazioa: lagunekin jolastuz. Lagunek sortutako jostailuei argazkia edo bideoa atera eta bilduman jaso. Kalkulu orri batean datuak jasoko ditugu eta datu hauekin grafika bat sortu.Talde handian, pantaila digitalean ikusirik grafika horren hausnarketa egingo dugu.

ANE LOYARTE

DATUEN BILKETA

(Kuaderno digitalean jasoko duguna)

ARGAZKIAK

BIDEOAK

BILDUMA DIGITALA

ELKARRIZKETAK

BEHAKETAK

Sorkuntza prozesuan ateratakoak (eskolako mugikorra erabiliko dute)

Prozesuan zehar eta ordenagailuan emandako urratsen behaketa.

Haurren azalpenekin eta lagunen azalpen eta hausnarketarekin.

Sorkuntza prozesuan ateratakoak (eskolako mugikorra erabiliko dute)

Prozesu osoan ateratako ebidentzia guztiak jasoko ditugu.

ANE LOYARTE

ATZERAELIKADURA

Behaketaren bidez irakasleak prozesu osoa jasoko du.Datu horiek kalkulu orri batean jaso eta ondoren grafika bat sortuko dugu. Ikasleekin talde handian jasotako emaitzen hausnarketa egingo dugu (pantaila digitalean)

ANE LOYARTE

JOSTAILU SORTZAILEAK

JARDUERA by ANE lOYARTE is licensed under CC BY-NC-SA 4.0