Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Ebaluazio Hezitzailea

josemarihu

Created on January 20, 2024

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

EBALUAZIO HEZITZAILEA

HASI

Jose Mª Huarte está bajo licencia CC BY-NC 4.0

Aurkibidea

Ebaluazio erramintak

Jardueraren azalpena

Ebaluazio irizpidea

Faseak

Ebaluazioaren izaera

Errubrika

Atzeraelikadura

Ebaluazio irizpidea

5.1 Nolabaiteko zailtasuna duten testu idatzi eta multimodalak zenbait euskarritan sortzea, komunikazio eskarietarako diskurtso-eredurik egokiena aukeratuz, edukiaren koherentziari eutsiz eta landutako zuzentasun gramatikal eta ortografikoko irizpideak errespetatuz, baita testu idatzi bat sortzeko faseak ere.

Testuingurua: Ikasturtean zehar beste lurralde batetik edo atzerritik etorritako umeak matrikulatzen dira gure ikastolan. Gure kultura eta ohiturak ezagut ditzaten, gida turistikoa ekoiztuko dugu gelan. Maila: Lehen Hezkuntzako 6. maila Arloa: Euskara eta Literatura Konpetentzia espezifikoa: 5. Testu idatzi eta multimodalak zuzentasun gramatikalez eta ortografikoz sortzea, edukiak zuzen sekuentziatuz eta plangintzarako, idazketarako, berrikuspenerako eta ediziorako oinarrizko estrategiak aplikatuz, ezagutza eraikitzeko eta komunikazio-eskaera zehatzei erantzuteko.

Jardueraren azalpena

"Gida turistikoa" izeneko ikas egoera honetan ikasleek azalpen testuak idatzi beharko dituzte gure hiriko eta lurraldeko kultura eta ohiturak adierazteko.

Jo

Ebaluazio erremintak

Erkatze zerrendak

Errubrika

Ebaluazioaren izaera

1. Etengabekoa

Ikaskuntza prozesu osoan zehar burutzen da. Prozesu horretan hainbat ebaluazio-proba burutuz eta ikaskuntzan prozesuan helburu gisa ezarritako konpetentzien betetze-maila kontrolatuz.

2. Pertsonalizatua

Ikasle bakoitzaren ezaugarri eta zirkunstantzia sozialak, aukerak eta mugak kontuan hartuko dira erantzun egokiena emateko.

3. Kooperatiboa

  • Heteroebaluazioa
  • Autoebaluazioa
  • Koebaluazioa

4. Konpetentziala

Arazoak eta egoera ezberdinei aurre egiteko estrategiak eta trebetasunak lortzera bideratuta.

Faseak

Ebaluazio hezigarria

Azken ebaluazioa

Hasierakoa

Hiruhilekoa edo ikasturtea amaitzean egiten da, ikasleek irakasgai edo arlo bakoitzean egindako ikaskuntzaren emaitza orokorra baloratzeko, bai eta azken kalifikazioak jakinarazteko eta promozioari edo titulazioari buruzko erabakiak hartzeko ere. Lortutako maila egiaztatzea eta ziurtatzea da bere eginkizuna.

Ikasleek funtsezko konpetentziak eta konpetentzia espezifikoak zenbateraino eskuratu dituzten egiaztatzeko, bai eta zailtasunak detektatzeko eta hobetzeko atzeraelikadura eta orientazioa emateko ere. Haren eginkizuna hezkuntza-prozesua arautzea eta optimizatzea da.

Ikas egoerarekin hasi aurretik, ikasleen abiapuntuko maila, aldez aurreko ezagutzak, interesak eta hezkuntza premia bereziak ezagutzeko. Edukiak, metodologiak eta baliabideak taldearen ezaugarrietara eta aniztasunera egokitzen eta planifikatzen laguntzea du.

Errubrika

Errubrikei esker ikasleek ikasi behar dute ze aspektutan hobetu dezaketen.

Ikasleek, ebaluazio prozesuan, aldez aurretik errubriken bidez ezagutu dezakete zer ebaluatuko den eta nola ebaluatuko den.

Ebaluazioaren hiru fasetan erabil daitezke.

Ataza osatzeko prozesuan, gida gisa balio du.

Ikaslearen ikaskuntzan autoebaluazioa, autokritika, hausnarketa eta erantzukizuna sustatzen ditu.

Heteroebaluazio, autoebaluazio eta koebaluaziorako diseinatuta daude.

ATZERAELIKADURA

  • Hasieran ikasleei errubrikak erakutsiko dizkiegu, zer ebaluatuko den eta nola ebaluatuko den ezagutzeko eta ulertzeko.
  • Jarraian, ikaskuntza helburuak partekatuko ditugu ikasleekin.
  • Ikaskuntza prozesuan ebidentziak jasoko ditugu.
  • Hauen arabera, ikasle bakoitzari berariazko laguntza eskainiko diogu bere ikaskuntza hobetzeko.