Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

5.1. DIGESTIO APARATUA

Genially3 Genially3

Created on June 29, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

DIGESTIOA eta DIGESTIO-APARATUA

HASI

Aurkibidea

1. Digestioa eta Digestio-aparatua

2. Ahoa-fasea

3. Urdail-fasea

5. Eskemak

4. Heste-fasea

7. Ariketak

6. Quiz

Digestioa

Digestioa, irentsitako elikagaiak, prozesu kimiko eta mekanikoen bidez, mantenugaietan eraldatzen dituen prozesua da. Digestio-prozesuan hiru fase bereizten dira: aho-fasea, urdail-fasea eta heste-fasea.

+ info

Digestio-aparatua

Digestio-aparatua, digestio-prozesuaz arduratzen den organo eta guruinen multzoa da: - Organoak: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, gibela, area edo pankrea, heste-meharra eta heste-lodia. - Guruinak: listu-guruinak, urdail-guruinak eta heste-guruinak.

+ info

AHO FASEA

Elikagaien digestioa hasiera-hasieratik gertatzen da. Ahoan, digestioaren lehen prozesuak gertatzen dira.

AHO-FASEA

Ahoan, digestioaren lehen prozesu mekaniko eta kimikoak gertatzen dira.

Prozesu mekanikoakJanaria hortzekin murtxikatu eta txikitzen dugu. Janaria listuarekin nahasten dugu.

Prozesu kimikoak Ahoan dauden listu-guruinek listua sortzen dute. Listuak bi funtzio betetzen ditu: - murtxikatutako janariarekin nahastu eta elikadura-bola sortu, errazago irensteko. - karbohidratoen lehen aldaketa kimikoa: almidoiak azukre bihurtzen ditu.

+ info

AHO-FASEA

Janaria murtxikatzeko hortz-haginak behar ditugu.

Hortzeria Masailezurraren goialdean eta behealdean kokatuta dago. Gizakiok bi hortzaldi ditugu: - esne-hortzeria (20 hortz-hagin) - behin-betiko hortzeria (32 hortz-hagin)

+ info

AHO-FASEA

Mihia eta dastamena Mihia zaporeak bereizten ditu, dastatu egiten du. Bost zapore nagusi bereizten dira: gazia, gozoa, garratza, mingotsa eta umamia. Mihiaren gainean dauden dastamen papilak dira zaporeak bereizten dituztenak.

Sudurra eta usaimena Dastamenaren organo nagusia mihia bada ere, usaimenaren laguntza du zaporeak bereizteko. Ahoa eta sudurra barrutik komunikaturik daude.

AHO-FASEA

URDAIL FASEA

Ahoan sortu den elikadura-bola faringea eta hestegorrian (esofago) zehar urdailera iristen da.

URDAIL-FASEA

Elikadura-bola faringetik eta hestegorritik pasatzen da eta urdailera heltzen da.

Prozesu mekanikoakUrdaileko paretak mugitu egiten dira elikadura-bola urin gastrikoekin ondo nahasteko.

Prozesu kimikoak Urdailean urin gastrikoek edo urdail-urinek digestioarekin jarraitzen dute: - proteinak eta karbohidratoak desegin egiten dira. - elikadura-bola ahi edo ore bihurtzen da. (kimo)

+ info

URDAIL-FASEA

Urdaileko digestioa burutzen den bitartean, urdaileko beheko irteera itxita egoten da. Irteera horren izena piloroa da. Ahia edo orea prest dagoenean, piloroa ireki egiten da eta ahia heste meharrera pasatzen da.

+ info

URDAIL-FASEA

1.- Elikadura-bola faringetik eta hestegorritik pasatzen da eta urdailera heltzen da. 2.- Urdaileko paretak mugitzen dira eta elikadura-bola urdailean gelditzen da urin gastrikoek (urdail-urinak) urdaileko digestioa bukatu arte. 3.- Proteinak eta karbohidratoak desegin egiten dira urin gastrikoen eta urdailaren mugimenduaren ondorioz.

4.- Elikadura-bola, ahi edo ore bihurtzen da. 5.- Urdaileko beheko irteera, piloroa, orea prest dagoenean ireki egiten da eta orea heste mehera pasatzen da.

URDAIL-FASEA

HESTE FASEA

Orea edo ahia hesteetara heltzen denean digestioaren azken pausuak ematen dira eta mantenugaiak eta ura xurgatzen dira.

HESTE-FASEA

Orea (kimoa) heste meharrera heltzen denean gibelak eta areak sortutako bi urinekin nahasten da eta digestioak jarraitzen du.

Prozesu kimikoak: gibelaGibelak behazuna sortzen du eta behazun-maskurian pilatzen da. Gero, behazuna heste meharrera isurtzen da eta orean dauden koipeak digeritzen ditu.

Prozesu kimikoak: area edo pankrea Areak are-urina sortzen du eta heste meharrera isurtzen du. Are-urinak: - koipeak digeritzen ditu. - azukreen eta proteinen digestioa bukatzen du.

+ info

+ info

HESTE-FASEA

Gibelak eta areak sortutako urinak laguntzeko, hesteen paretek beste urin bat isurtzen dute: heste-urina.

Prozesu kimikoak: heste-urina.Heste-urinak behazuna eta are-urina laguntzen ditu digestio prozesu guztiak buka daitezen.

Heste meharrak 3 zati ditu: - duodenoa - jejunoa - ileona

+ info

HESTE-FASEA

Elikagaien mantenugaiak digerituta daudenean, heste meharreko odol-hodiek xurgatu egiten dituzte eta odolaren bidez gorputz osora garraiatzen dira.

+ info

HESTE-FASEA

HESTE LODIA Hondakinak ez dira xurgatzen eta heste lodira pasatzen dira. Heste lodiaren hasieran ura eta gatz mineralak xurgatzen dira. Hondakin solidoak uzkitik kanporatzen dira.

+ info

HESTE-FASEA

ESKEMAK

Hemen dituzue digestio aparatua ikasteko lagungarri izan daitezkeen hainbat eskema.

1. ESKEMA

2. ESKEMA

3. ESKEMA

5. ESKEMA

6. ESKEMA

ARIKETAK 1

Educaplay: digestio prozesua (hutsuneak bete)

Liveworksheet: atalak eta definizioak

Educaplay: atalak kokatu

Educaplay: bideoa eta galderak

Liveworksheet: elikagaien ibilbidea

Educaplay: atalak kokatu

ARIKETAK 2

Liveworksheet: hutsuneak bete (digestio prozesua)

Liveworksheet: heste- fasea

Liveworksheet: urdail- fasea

Liveworksheet: aho- fasea

Liveworksheet: guruinak eta faseak

Liveworksheet: heste- fasea

QUIZ

Erantzun digestio prozesuari eta digestio aparatuari buruzko galdera hauei.

HASI

QUIZ LOREM IPSUM DOLOR SIT

1/5 GALDERA

Zein hiru fasetan banatzen da digestio prozesua?

Aho fasea, urdail fasea eta azken fasea.

Hasierako fasea, erdiko fasea eta bukaerako fasea.

Aho fasea, urdail fasea eta heste fasea.

PRIMERAN!

HURRENGOA

2/5 GALDERA

Zer gertatzen da aho fasean?

Hortz eta haginek elikagaiak murtxikatu eta listuarekin nahastean digestioa hasten da.

Hortz eta haginek elikagaiak murtxikatu eta are-ruinarekin nahastu egiten dira.

Hortz eta haginek elikagaiak murtxikatu eta txikitzen dituzte.

ZUZENA!

HURRENGOA

3/5 GALDERA

Nondik pasatzen da elikadura-bola urdailera heldu baino lehen?

Faringetik eta hestegorritik

Faringetik eta heste loditik

Hestegorritik eta heste loditik

OSO ONDO!

HURRENGOA

4/5 GALDERA

Nola deitzen da urdailaren irteera?

Behazuna

Piloroa

Epiglotisa

BAAAAAAAAI!

HURRENGOA

5/5 GALDERA

Zein urin lan egiten dute urdail fasean?

Listua, behazuna eta gorozkiak

Behazuna, heste-urina eta are-urina.

Heste-urina, are-urina eta gorozkiak

BIKAIN!

HURRENGOA

EMAITZAK

1/5

2/5

0/5

0 ondo

1 ondo

2 ondo

3/5

4/5

5/5

3 ondo

4 ondo

5 ondo

Bukatu da unitatea!

Zure ikasketa prozesuan lagungarria izatea espera dugu.Ez ahaztu egunero errepasatu behar dela klasean egindakoa.