Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

GRETA THUNBERG

Horizontal infographics

FIRE FIGHTER

Horizontal infographics

STEVE JOBS

Horizontal infographics

ONE MINUTE ON THE INTERNET

Horizontal infographics

SITTING BULL

Horizontal infographics

Transcript

Ikasleen maila

1

Helburua

2

Lorpen adierazleak

3

Taldekatzea

4

Fake News

5

Jardueraren deskribapena

6

Ebaluazioa

7

Kirolak gure osasunean duen eragina aztertzen

HelbURUA Interneten bilaketa eraginkor eta fidagarriak egiten ikastea, kirolak gure osasunean daukan eraginari buruzko informazioa lortzeko.

lorpen adierazleak

  • Ikasleak kirolak osasunean daukan eraginaz jabetzen da.
  • Interneten bilaketa eraginkorrak egiten ikasi du.
  • Lortutako informazioaren fidagarritasuna aztertzen ikasi du.

Taldekatzea Hirunaka

fake news Ikasleek bilatzen duten informazioa egiazkoa ala gezurrezkoa den erabakitzeko, hausnarketa egingo dugu. Horretarako, honako galdera hauei erantzungo diete: - Nondik/nola lortu duzue informazioa? - Nork helarazi du informazioa? - Zergatik sortu dute eduki hau? - Informazio edo berri honen interpretazio bat baino gehiago egin daiteke? - Errealista iruditzen zaizu?

jardueraren deskribapena Kirolak gure osasunean daukan eraginari buruzko aurkezpen-dokumentu bat sortuko dute ikasleek, bildutako informazioa gelakideei ahoz azaltzeko. Horretarako, honako urrats hauei jarraituko diete: 1. Bilatzailean informazioa nola iragazi azalduko diegu. 2. Gutxienez, 3 iturritan bilatuko dute informazioa. 3. Aurkitutako informazioaren inguruko hausnarketa egingo dute, datuak fidagarria diren edo ez erabakitzeko. 4. Informazioa proiektatuko duten euskarrian islatuko dute. 5. Ahozko aurkepena prestatuko dute eta, irakaslearen gomendioei jarraiki, euren jarduna hobetzen ahaleginduko dira. 6. Bildutako informazioa egiazkoa dela ziurtatzeko egin duten hausnarketa azalduko diete ikaskideei.

ebaluazioa Ikasleen ahozko jarduna ebaluatzeko, errubrika bat erabiliko dugu.

IKASLEEN MAILA LH 6. maila