Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Sarah ikasturte amaiera

noelialataburu

Created on May 26, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

EGINDAKOAK

Lortutakoak

Helburuak

sarah

Nor da?

INDARGUNEAK

  • Oro har, pozik eta ilusioz etortzen da saioetara.
  • Jarrera ona du lanerako.
  • Aho hizkuntzaren erabilera zabala egiten du, asko zabaldu du bere ekoizpena.
  • Konzentrazio ahalmena badu.
  • Bere hiztegi maila ona da gazteleraz eta euskaraz ere ari da hitz berri asko ikasten.

HOBETU BEHARREKOA

  • Bere hizkuntzaren erabilera ez da kasu guztietan eraginkorra, batzuetan kosta egiten zaio elkarrizketa zuzen aurrera eramatea.
  • Oinarrizko esaldien egituraketa.
  • Gaztelerarako joera (gero eta gutxiago).
  • Zuzentasunean zailtasunak ditu.

Helburuak

HELBURUAK

  • Elkarrizketa bat aurrera eraman ahal izatea
  • Bere egunerokoan egindakoaren berri ematea
  • Lexikoa euskaraz zabaltzea
  • Txandak errespetatzen ikastea
  • Inferentzia errazak egitea, logika erabiliz
  • Kontzientzia fonologikoa bereganatzea

ETA...NOLA?

  • Arrazonamendua eskatzen duten ariketekin: zer gertatuko da? (aurreratzea) Zergatik gertatu da? (logika eta inferentziak) asoziazio ariketak (adierazpena lantzeko.
  • Galdera itxiak eginez.
  • Hiztegi ariketekin.
  • Bere jardueren berri ematea, euskarri bisualaren laguntzarekin, behar bada...
  • Hizkuntza egituraketa: Elementu anitzeko esaldi zuzenak egituratu eta sortuz.
  • Soinuak desberdindu, detektatu, fonemak ondo bereganatzeko.

Hiztegia

Galdera itxiak eta logika lantzen

Hizkuntzaren zuzentasuna

Kontzientzia fonologikoa

Egitura zuzenak sortzen

Adierazpena eta memoria

LORTUTAKOAK

  • Euskaran, aurrerapausuak eman ditu: jarrera, hiztegia, zuzentasuna
  • Bere egunerokoan egindakoaren berri ematen du
  • Txandak errespetatzen ikasten ari da. Gero eta pazientzia gehiago du.
  • Inferentzia errazak egiten ditu, logika erabiltzeko gai da.
  • Kontzientzia fonologikoan aurrerapena izan du.

Adierazpena lantzeko jolasak eta ekintzak:

  • Ikusi-makusi-ra jolastu kotxean zoaztela edo kalean zaudetean.
  • Etxean zaudeten momentutxoetan, inguruan dituen elementuak izendatzera jolastu zaitezkete. Adibidez: Ezetz esan ikusten dituzun bost gauzaren izenak (gero igotzen joan zaitezkete, sei, zazpi,...).
  • Nor naiz? jolasa: Irudiak badituzue irudiekin egin dezakezue. Bat hartu eta berak bai eta ez motako galderekin asmatu beharko du zen den. Irudirik ez baduzue, animalia bat, gauza bat, pertsona bat... pentsatu daiteke eta berak bai eta ez motatako galderak eginez asmatu beharko du. Gero, alderantziz egin dezakezue.
  • Ezetz asmatu jolasa: Irudi bat hartuko du (edo pentsatuko du) eta hiru pista eman behar ditu derrigorrez. Zuek asmatu egin beharko duzue eskuetan duen irudia edo pentsatu duena (pista kopurua igotzen joan zaitezkete) eta gero alderantziz berak asmatu beharko du. Emozioa emateko, denborarekin jolastu zaitezkete, kronometroa jarrita (Ea txirrinak jo arte zenbat egiten ditugun, adibidez).
  • Lamina/marrazki bat erakutsi (ipuin batetik izan daiteke) eta esan ditzala, gutxienez, bertan azaltzen diren X gauza. Hori handitzen joan gaitezke. Zer gertatzen den konta dezala. Gaizki egindako esaldiak guk eredu ona emanez zuzendu ditzakegu.
  • Karikatura jolasa: Esan ditzala kategoria semantiko desberdinetako hitzak (izenak, zeinenak, frutenak/animalienak/garraiobideenak,...)

Eta udan, etxean... ZER ?

Eskaini ELKARRIZKETAri (ez berak hitz egiteari) tartetxo bat egunero. Hau da, galdera itxiak egin, berak erantzun behar dituena, ez elkarrizketa irekia. Ipuinak kontatu (irakurri baino hobeto), ulermena, seriazioen ulertzea, hiztegia,... lantzeko. Aurreratu dezake zer gertatuko den, gero berari eskatu kontatzea, galderak egin, gauza absurdoak txertatu ikusteko ea adi jarraitzen duen,...

Eta etxean... ZER?