Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
25_26_DBH2_eus
Premia arduraduna 2022_2023
Created on March 23, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Hauetako bat aukeratu, ordu batekoa:
Hauetako bat aukeratu, bi ordukoak:
ERLIJIOA
INGELESA B1 PRESTAKUNTZA
KOMUNITATE PROIEKTUAK
PROGRAMAZIO TAILERRA I
ARTISAUTZA
ROBOTIKA
ALEMANA
ONGIZATE FISIKO ETA EMOZIONALA
BARATZA
PENTSAMENDU AUTONOMOAREN ETA KRITIKOAREN GARAPENA
HAUTAZKO JAKINTZAGAIAK
DBH 2
Ikasgai honen helburu nagusia ikasleengan filosofiak berezko dituen ezagutza eta gaitasun batzuk bultzatzea litzateke, hala nola pentsamendu kritikoa, sortzailea, autonomoa eta hausnartzailea. Modu honetan, eskaintzen den ikasgai honen bitartez ikasleek pentsamendu konplexua eta kontzientea lortzea bilatuko litzateke batik bat, honekin batera Komunikaziorako zein argudiatzeko gaitasunak bultzatuz. Hau guztia nola landuko da? Bereziki gaur egungo ikasleengan eragina duten gaien inguruan eztabaidatzearen ondorioz bideratuko litzateke, egungo errealitateak aurkezten dituen arazoez, kezkez zein bestelako auzi filosofikoez hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera zabalduz gure saioetan.
PENTSAMENDU AUTONOMOAREN ETA KRITIKOAREN GARAPENA
HASIERA
Helburuak eta edukiak: Baserriko lanabesak eta sasoian sasoiko barazkien bizi zikloa ezagutzea. Sendabelarren onurak ezagutzea eta aztertzea eta beraiekin ukendu eta antzekoak egitea. Baratzeko ekosistemaren beharrak eta onurak aztertzea. Urmaeleko ekosistema aztertzea. Metodologia: Irakasgai guztiz praktikoa izango da, irakaslearen azalpenak baratzean bertan emango dira eta batez ere ekintzetan oinarrituko da irakasgaia. Ebaluazioa: Eguneroko lanak pisu handia izango du, baita banaka edo taldeka aurkeztuko diren lanek ere.
BARATZA
HASIERA
Hautazko ikasgai honen bidez, kolaborazioan jarduten, mugimenduaren bidez ongizatea bilatzen eta norberaren jokabidea autorregulatzen ikasiko da. Landuko ditugun oinarrizko jakintzak honako hauek izango dira: .- Enpatia, elkartasuna eta norberaren mugekiko errespetua. .- Oinarrizko emozioen ezagutza. .- Arnasketa, erlaxazioaren eta bisualizazioaren hastapenak. .- Elikaduraren oinarriak. .- Masajearen hastapenak. .- Oinarrizko egoera fisikoa. .- Jolas kooperatiboak. .- Joko eta kirol alternatiboak,… .- Dantza eta gorputz adierazpena .- Adierazpen dramatikoko jarduerak. .- …
ONGIZATE FISIKO ETA EMOZIONALA
HASIERA
Aurreko urtean ikasitakoa abiapuntutzat hartuta, ildo beretik jarraituko dugu, esaldiak osatzetik testu errazak idaztera pasatuz, ahozkoari garrantzi handiagoa eskainiz eta aldi berean proiektuak lantzen jarraituko dugu.
ALEMANA
HASIERA
Robotika tailerra guztiz praktikoa da. Tailer honen helburua ikasleen sormena eta talde lana bultzatzea da. Kurtsoan zehar ebaluazio bakoitzean mikrokontroladore desberdinekin trasteatzen hasiko dira. 1.Ebaluazioan: Scratchekin programatzen hasteko 1.urratsak 2.Ebaluazioan: Mblock programa erabiliz, Arduino UNOrekin zuzenean konektatzen den eta sarrera-/irteera-periferikoak dituen oinarrizko txartela programatzen ikasiko dute. 3.Ebaluazioan: Proiektua. Sortuko den proiektuaren arabera: Programatzeko: Mblock edo Bitbloq erabiliko dira. Plakak: Arduino UNO (basic shield) plaka zuzenean Arduino Unori beste oskol bat konektatuta ( Uno me Shield), sarrera-irteerak errezago konektatzeko. Martxan jarriko duten proiektuan ikasitako sarrera eta irteera seinaleak erabiliko dituzte: Led argiak, RGB ledak, motoreak, pultsadoreak, tenperatura sentsoreak, besteak beste.
ROBOTIKA
HASIERA
Artisautza edo eskulangintza eskuzko lana eta teknologia sinplea (eskuko lanabesak) uztartuko dituen ikasgaia da. Artisau bihurtuko gara ikasturtean zehar eta bakarrik zein talde txikietan lan egingo dugu ekoizpen-serie laburrak eginez. Bereziki gremioetan jarriko dugu begirada eta hauek mimoz egiten dituzten lan pertsonalizatu eta sortzaileak hartuko ditugu ardatz. Gaur egungo mundu digitaletik at eta eskuzko psikomotrizitatea landuz, ikasleen errealitatetik, interesetik eta motibazioetatik abiatuko gara, XXI.mendeko erronka nagusiak barne harturik (iraunkortasuna, birziklapena, bizikidetza demokratikoa…) Artisautza ikasgaiak, ekoizpen propioak egiteko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak ematen dizkie ikasleei eta guztiz praktikoa izanik, ikasleen pentsamendu sortzaile eta dibergentea martxan jartzen du, balioen garapena eta identitate pertsonalaren aberastea bultzatuz.
ARTISAUTZA
HASIERA
OINARRIA:Ikasleak programazio mundura murgiltzea, erabiltzaile soil izatetik programatzailebihurtuz.IKASIKO DENA:- Blokekako programazio-lengoaiak (Code.org, Scratch, AppInventor, …).- Programa sinpleak sortzen (kalkulagailua, bideo-jokoak, …).LAN EGITEKO MODUA:Astean bi orduko ikasgai praktikoa izango da. Ikastetxeko informatika gelak erabiliko dira.Programazioaren inguruko oinarrizko jakintza lortzen denean taldeko proiektuak gauzatuko dira.
PROGRAMAZIO TAILERRA I
HASIERA
Hautazko honetan ikasleek euren ingeles maila sakontzeko aukera izango dute. B1 azterketa egiteko prestatuko ditugu hizkuntzaren atal guztiak landuz: ahozkotasuna, ulermena, idazmena, gramatika eta lexikoa. Ikasgai hau aukeratu ahal izateko, ezinbestekoa da DBH 1 mailan ingelesean 7 edo gehiagoko nota bat lortu izana, eduki asko aintzat hartuko direlako eta horietatik abiatuta hasiko garelako lanean
INGELESA B1 PRESTAKUNTZA
HASIERA
– Pertsonaren oinarrizko harremanak: nork bere buruarekin, besteekin, naturarekin eta Jainkoarekin.– Bokazioari eta xedeari buruzko kontakizun biblikoak eta biografiak.– Biblia, osaera eta literatura-generoak..– Kristau-liturgiaren eta sakramentuen sinboloak eta ospakizunak ulertzea.– Hainbat hizkuntzatako(musika, pintura…) erlijio lanak aztertzeko estrategiak, kristautasunak kulturari egiten dion ekarpena aintzat hartuz.– Jesukristo eta garaiko talde sozial eta erlijiosoekin duen harremana, eta pertsona behartsuenen aldeko lehentasunezko aukera.– Elizako gizarte-irakasleak kritikoki aztertutako bidegabekeria- eta bazterketa- egoera hurbilak.– Elizak historian zehar izan dituen gizarte-proiektuak, eta gizarteratzen eta ekologia integralean izan duen ekarpena.
ERLIJIOA
HASIERA
1. Natura baliabideen kontserbaziorako zientziak egindako ekarpenak baliatzea. 2. Industrian, nekazaritzan eta energia-ekoizpenean sortzen diren eragile kutsatzaile moten ezagutza erabiltzea. 3. Laborategian egoki lan egitea, antolaketa eta lan-teknikak ezagutuz. 4. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak baliatzea, informazioa bilatzeko, hautatzeko, prozesatzeko eta aurkezteko. 5. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea, lortutako ezagutzak eta landutako prozedurak hautatzeko eta integratzeko estrategiak baliatuz, eguneroko ingurunea ikuspegi zientifikotik interpretatzeko, eta gure gizarteko garapen eta aplikazio zientifiko eta teknologiko garrantzitsuenak ikuspegi kritikoz aztertzeko. 6. I+G+b kontzeptuari, haren bilakaerari eta sustatzen duten erakundeei buruzko ezagutzak baliatzea. 7. Zenbait lan-jardueratan baliatzen diren aplikazio zientifiko nagusien ezagutza erabiltzea, hainbat zientzia-diziplinak egindako ekarpenak aztertuz.