Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

25_26_DBH 3_eus

Premia arduraduna 2022_2023

Created on March 23, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Hauetako bat aukeratu beharko duzu, ordu batekoa:

DBH 3

KOMUNITATE PROIEKTUAK

ERLIJIO

HAUTAZKO JAKINTZAGAIAK

Hauetako bat aukeratu beharko duzu, bi ordukoak:

PENTSAMENTU AUTONOMOAREN ETA KRITIKOAREN GARAPENA

ONGIZATE FISIKO ETA EMOZIONALA

EGUNGO MUNDUA AZTERTZEN

ALEMANA

HARRIZ HARRI

ASMAKIZUN ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIEN TAILERRA

KULTURA KLASIKOA

KULTURA KLASIKOA

ADIERAZPEN ARTISTIKOAREN HASTAPENAK

KULTURA ZIENTIFIKOA

PROGRAMAZIO TAILERA II

KULTURA KLASIKOA

PENTSAMENTU AUTONOMOAREN ETA KRITIKOAREN GARAPENA

Ikasgai honen helburu nagusia ikasleengan filosofiak berezko dituen ezagutza eta gaitasun batzuk bultzatzea litzateke, hala nola pentsamendu kritikoa, sortzailea, autonomoa eta hausnartzailea. Modu honetan, eskaintzen den ikasgai honen bitartez ikasleek pentsamendu konplexua eta kontzientea lortzea bilatuko litzateke batik bat, honekin batera komunikaziorako zein argudiatzeko gaitasunak bultzatuz. Hau guztia nola landuko da? Bereziki gaur egungo ikasleengan eragina duten gaien Inguruan eztabaidatzearen ondorioz bideratuko litzateke, egungo errealitateak aurkezten dituen arazoez, kezkez zein bestelako auzi filosofikoez hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera zabalduz gure saioetan.
HASIERA

ONGIZATE FISIKO ETA EMOZIONALA

Hautazko ikasgai honen bidez, kolaborazioan jarduten, mugimenduaren bidez ongizatea bilatzen eta norberaren jokabidea autorregulatzen ikasiko da. Landuko ditugun oinarrizko jakintzak honako hauek izango dira: .- Asertibitatea, elkartasuna eta norberaren mugekiko errespetua. .- Emozioak eta sentimenduak. .- Arnasketa eta bisualizazioa. .- Erlaxazio teknika ezberdinak. .- Elikadura egokia. .- Masajearen teknikak eta reflexiologia. .- Lehen sorospenak. .- Egoera fisikoa. .- Jolasak, jolas eta kirol alternatiboak,… .- Gorputzaren anatomia. .- Adierazpen dramatikoko jarduerak.
HASIERA

ALEMANA

Aurreko urtean ikasitakoa abiapuntutzat hartuta, ildo beretik jarraituko dugu, esaldiak osatzetik testu errazak idaztera pasatuz, ahozkoari garrantzi handiagoa eskainiz eta aldi berean proiektuak lantzen jarraituko dugu.
HASIERA

ADIERAZPEN ARTISTIKOAREN HASTAPENAK

Nola egingo dugu lan? Ikasgai honek zuzeneko lotura du Plastikako, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntzarekin, eta laugarren ikasturtean ere jarraipena izango du Adierazpide Artistikoarekin (DBH4-ko hautazko ikasgaia). Ikasgai praktikoa da, hau da, eginez ikasiko dugu. Marrazketa material ezberdinak erabiliko ditugu, besteak beste, koloretako arkatzak, errotulagailuak, argizariak, tenperak, papera edota kartoia, eta hauen aplikazioan trebatuko gara gure ideiak eta sentimenduak adierazteko. Zer landuko dugu? Helburu nagusia adierazpidera eta sorkuntzara hurbiltzea da. Alde batetik, garai eta gizarte ezberdinetako adierazpide kultural eta artistikoak aztertuko ditugu eta, analisi horrek, pentsamendu kritikoa sortzen eta artea mundua ezagutzeko eta ulertzeko modutzat baloratzen lagunduko digu. Bestalde, praktika artistikoaren ondorioz, pentsamendu sortzailea garatuko dugu. Teknika artistiko desberdinak, adierazpen-gaitasuna, sormena, esperimentazioa eta berrikuntza izango ditugu ardatz. Zein ikasleri bideratua dago? Ikasgai hau artearekiko interesa duten eta sormena landu nahi duten ikasle guztientzat bideratua dago. Horrez gain, arte ederrak, diseinu grafikoa, moda diseinua, barne diseinua, arkitektura edota diseinuarekin lotura duen ingeniaritzaren bat egiteko asmoa duten ikasleentzat ere egokia da.
HASIERA

ADIERAZPEN ARTISTIKOAREN HASTAPENAK

Nola egingo dugu lan? Ikasgai honek zuzeneko lotura du Plastikako, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntzarekin, eta laugarren ikasturtean ere jarraipena izango du Adierazpide Artistikoarekin (DBH4-ko hautazko ikasgaia). Ikasgai praktikoa da, hau da, eginez ikasiko dugu. Marrazketa material ezberdinak erabiliko ditugu, besteak beste, koloretako arkatzak, errotulagailuak, argizariak, tenperak, papera edota kartoia, eta hauen aplikazioan trebatuko gara gure ideiak eta sentimenduak adierazteko. Zer landuko dugu? Helburu nagusia adierazpidera eta sorkuntzara hurbiltzea da. Alde batetik, garai eta gizarte ezberdinetako adierazpide kultural eta artistikoak aztertuko ditugu eta, analisi horrek, pentsamendu kritikoa sortzen eta artea mundua ezagutzeko eta ulertzeko modutzat baloratzen lagunduko digu. Bestalde, praktika artistikoaren ondorioz, pentsamendu sortzailea garatuko dugu. Teknika artistiko desberdinak, adierazpen-gaitasuna, sormena, esperimentazioa eta berrikuntza izango ditugu ardatz. Zein ikasleri bideratua dago? Ikasgai hau artearekiko interesa duten eta sormena landu nahi duten ikasle guztientzat bideratua dago. Horrez gain, arte ederrak, diseinu grafikoa, moda diseinua, barne diseinua, arkitektura edota diseinuarekin lotura duen ingeniaritzaren bat egiteko asmoa duten ikasleentzat ere egokia da.
HASIERA

KULTURA ZIENTIFIKOA

Kultura zientifikoan zientziaren inguruko gaiak aztertu eta eztabaidatuko ditugu; bideo, artikulu, baliabide digitalak ..erabiliz bakarka zein talde lanaren bitartez besteen artean ondorengo gaiak jorratuko dira:  Metodo zientifikoa: zientzia vs sasizientziak …  Unibertsoa: egitura eta genesia, terraplanismo eta esferizismoaren aldeko ebidentziak, astronomia vs astrologia …  Osasuna: elikadura eta dieta, txertoak eta pandemiak, pseudoterapien inguruko ikerketa..  Ingurumen-inpaktua: energia motak, klima aldaketa… Mailaren arabera eta ikasleen jarreraren arabera jorratuko dira gaiak.
HASIERA

KULTURA KLASIKOA

Irakasgaiaren bidez, ikasleak Antzinako Greziako eta Erromatar Inperioko kulturaren funtsezko alderdiak ikasiko ditu: testuinguru historiko eta soziala, mitologia eta erlijioa, arkitektura, eskultura, literatura eta abar. Horrela, munduko artelan garrantzitsuenak interpretatu ahal izango dituzte, gaur egun bizirik dirauten kultura klasikoaren ezaugarriak interpretatu ahal izango dituzte, eta abar. Gainera, alderdi horiek hainbat formaturen bidez ikasiko dituzte, hala nola literatura eta zinema.
HASIERA

HARRIZ HARRI

Irakasgai honen helburu nagusia Geologian sakontzea da. Horretarako, mundu mailan gertatzen diren katastrofe naturalak eta Elgoibar eta inguruetako harriak eta gertaera geologikoak aztertuko ditugu alde teoriko nahiz praktikotik. Irteerek eta behaketa zuzenak berebiziko garrantzia izango dutelarik, baita ikasleek talde lanen bidez ikasteak ere.
HASIERA

PROGRAMAZIO TAILERRA II

OINARRIA:Ikasleak programazio mundura murgiltzea, erabiltzaile soil izatetik programatzaile bihurtuz.IKASIKO DENA:- Blokekako programazio-lengoaiak (Scratch, AppInventor, …).- Programazioa-lengoaiak (Processing, Pseint, Python, …).- Scape room digitalak pentsatu, diseinatu eta sortzen.LAN EGITEKO MODUA:Astean bi orduko ikasgai praktikoa izango da. Ikastetxeko informatika gelak erabiliko dira.Programazioaren inguruko oinarrizko jakintza lortzen denean taldeko proiektuak gauzatuko dira.
HASIERA

EGUNGO MUNDUA AZTERTZEN

Munduan dauden egungo gatazka, harreman eta gertakariak aztertuko dira albiste eta erreportaien bitartez. Hauen inguruko lanketa eta hausnarketak egingo dira proiektu desberdinetan, bai taldeka eta bai bakarka lan eginez. Helburutzat munduko egoera desberdinen ikuspegi ireki eta kritikoa bultzatzea da,betiere tolerantzia eta herritartasuneko baloreak ardatz hartuta.
HASIERA

ASMAKIZUN ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIEN TAILERRA

Asmakizun eta energia berriztagarrien tailerra ingurumenarekiko kontzientzia,logika, sormena, jasangarritasuna eta pentsamendu konputazionala pizteko etasustatzeko balio du. Problemak elkarlanean ebaztzi eta irtenbidea ematea helburu du. Ikaslea kritiko eta aktibo modu arduratsu eta seguruan moldatzea da helburua.Birziklapena, inklusibitatea eta genero-estereotipoek ezarritako mugarik gabe landuko da. Tailerra praktikoa da eta teknologi gelan egingo da, bertan dauden erraminta etamateriala erabiliz. Ebaluaketa bakoitzean proiektu desberdin bat landuko da, adibidez: eguzkilabea.
HASIERA

ERLIJIO

– Jesukristo, giza duintasuna eta elkartasuna aintzatesteko eta positiboki balioesteko erreferentzia.– Gizarte-eraldaketa bokazio pertsonal eta proiektu profesional gisa.– Kultura- eta erlijio-agerpenen edertasuna errespetatzea, kultura-jabetzaren eta -tradizioaren elementu gisa.– Mezu kristauak zientzia eta kulturarekin duen harremana aintzat hartzea, jakintza multzoa aberasteko bitarteko gisa.– Guztien ongiarekin konprometitutako figura historikoak eta Elizakoak– Giza eskubideak eta garapen iraunkorreko helburuak, kristauen gizarte-pentsamenduari dagokionez.– Adiskidetasun soziala, eta planetareniraunkortasuna lantzen dituzten eliza-proiektuak.– Erlijioek bakea eraikitzeko eta indarkeria eta fundamentalismoak gainditzeko hartutako konpromisoa.

HASIERA

KOMUNITATE PROIEKTUAK

Helburuak:1. Natura baliabideen kontserbaziorako zientziak egindako ekarpenak baliatzea. 2. Industrian, nekazaritzan eta energia-ekoizpenean sortzen diren eragile kutsatzaile moten ezagutza erabiltzea. 3. Laborategian egoki lan egitea, antolaketa eta lan-teknikak ezagutuz. 4. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak baliatzea, informazioa bilatzeko, hautatzeko, prozesatzeko eta aurkezteko. 5. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea, lortutako ezagutzak eta landutako prozedurak hautatzeko eta integratzeko estrategiak baliatuz, eguneroko ingurunea ikuspegi zientifikotik interpretatzeko, eta gure gizarteko garapen eta aplikazio zientifiko eta teknologiko garrantzitsuenak ikuspegi kritikoz aztertzeko. 6. I+G+b kontzeptuari, haren bilakaerari eta sustatzen duten erakundeei buruzko ezagutzak baliatzea. 7. Zenbait lan-jardueratan baliatzen diren aplikazio zientifiko nagusien ezagutza erabiltzea, hainbat zientzia-diziplinak egindako ekarpenak aztertuz.

HASIERA