Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
25_26_DBH1_eus
Premia arduraduna 2022_2023
Created on March 23, 2023
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Aukeratu bat (1 ordu):
ERLIJIOA
Aukeratu bat (2 ordukoa):
KOMUNITATE PROIEKTUAK
LAN INGURUNE DIGITALA
ALEMANA
TEKNOLOGIA ETA DIGITALIZAZIO HASTAPENAK
ONGIZATE FISIKO ETA EMOZIONALA
IKASKETA TEKNIKAK
HAUTAZKO JAKINTZAGAIAK
DBH 1
Hasiera
Lehenengo mailan eskaintzen den ikasgai honen helburu nagusia, ikasleei beraien ikasketa prozesuan lagungarriak egingo zaizkien arlo batzuk lantzea da. - Alde batetik ulermena lantzen da. Ulermena, testu desberdinen irakurketaren bitartez lantzen da, irakurtzeko modu desberdinak praktikatuz: banakako irakurketa, binakakoa, taldekakoa, ... Testuak irakurri ondoren, beti ulertze-maila neurtzen da galdeketen bitartez.
- Lantzen den beste atal bat, atentzioa da. Atentzioa ariketa edo “jolas” desberdinen bidez lantzen da.
- Azkenik, ikasterakoan ikasleei oso lagungarriak egiten zaizkien alderdi batzuk lantzen dira, adibidez: agendaren erabilpena, etxeko lanen antolaketa, eskemagintza.
IKASKETA TEKNIKAK
Hasiera
Hautazko ikasgai honen bidez, kolaborazioan jarduten, mugimenduaren bidez ongizatea bilatzen eta norberaren jokabidea auto-erregulatzen ikasiko da.
Landuko ditugun oinarrizko jakintzak honako hauek izango dira:
- Elkartasuna eta norberaren mugekiko errespetua.
- Oinarrizko emozioen ezagutza.
- Arnasketa eta erlaxazioaren hastapenak.
- Natur zirkuitu eta erronka kooperatiboak.
- Jolas tradizionala eta jolas kooperatiboak.
- Jolas eta kirol egokituak, joko alternatiboak,…
- Dantza, gorputz adierazpena eta adierazpen dramatikoko jarduerak.
ONGIZATE FISIKO ETA EMOZIONALA
Hasiera
Aukerako irakasgai honetan nagusiki ondorengo atalak landuko dira:
- Lan ingurune digitala: Google aplikazioak eta chromebooken erabilera.
- Oinarrizko sistema mekaniko eta elektrikoak.
- 2Dko eta 3Dko planoak.
- Pentsamendu konputazionala: algoritmo sinpleak.
- Online aplikazioak: aurkezpenak, canva, …
LAN EGITEKO MODUA: astean 2 orduko ikasgaia izanik, lan eta proiektu txiki bidez
erakutsi eta landuko den ikasgaia izango da.
TEKNOLOGIA ETA DIGITALIZAZIO HASTAPENAK
Hasiera
Badakizu alemana dela Europan gehien hitz egiten den hizkuntza? Alemanian ezezik, Austrian, Suitzan Liechtenstein eta Luxenburgon ere hitz egiten da. Beraz, bidaiatzea eta jende berria ezagutzea gustuko baduzu, hizkuntzetan trebea bazara eta beste kultura bat ezagutzeko gogoz bazabiltza, hementxe duzu aukera aproposa alemanarekin hasteko. Zerotik hasi eta hiztegi zein gramatika apurka-apurka ikasiz, beste kultura bat ezagutzen joango zara. Aurrerago, hiztegia eta gramatika pixka bat menderatzeko gai zarenean eguneroko egoerak antzeztuko dituzu aleman hutsean bakarka zein talde lanen bitartez.
ALEMANA
Hasiera
Aukerako irakasgai honetan nagusiki Ikasleek lan ingurune digital egokia izatea landuko da. Horretarako ondorengo atalak landuko dira: - Google aplikazioak: Chrome, Gmail, Drive, Calendar, Classroom,... egoki erabiltzen ikastea.
- Chromebooken erabilera. Teklatuaren funtzio bereziak, online ingurunea, etab.
- Informazioaren bilaketak eta lizentziak.
- Fitxategiak: fitxategi motak, luzapenak eta dagozkien aplikazioak.
- Segurtasuna: pasahitz seguruak, saioak itxi, aztarna digitala, ....
- Mekanografia.
- Ergonomia: gorputzeko lesioak ekiditeko postura egokiak lantzea.
- Online aplikazioak: multimedia, canva, code.org, scratch, dokumentuak, kalkulu-orriak, …
Gaur egungo gizarte digitalizatua kontutan izanda beharrezkoa den ikaskuntza da. LAN EGITEKO MODUA: astean 2 orduko ikasgaia izanik, lan eta proiektu txiki bidez erakutsi eta landuko den ikasgaia izango da.
LAN INGURUNE DIGITALA
– Pertsonaren oinarrizko harremanak: nork bere buruarekin, besteekin, naturarekin eta Jainkoarekin.– Bokazioari eta xedeari buruzko kontakizun biblikoak eta biografiak.– Biblia, osaera eta literatura-generoak..– Kristau-liturgiaren eta sakramentuen sinboloak eta ospakizunak ulertzea.– Hainbat hizkuntzatako(musika, pintura…) erlijio lanak aztertzeko estrategiak, kristautasunak kulturari egiten dion ekarpena aintzat hartuz.– Jesukristo eta garaiko talde sozial eta erlijiosoekin duen harremana, eta pertsona behartsuenen aldeko lehentasunezko aukera.– Elizako gizarte-irakasleak kritikoki aztertutako bidegabekeria- eta bazterketa- egoera hurbilak.– Elizak historian zehar izan dituen gizarte-proiektuak, eta gizarteratzen eta ekologia integralean izan duen ekarpena.
Hasiera
ERLIJIOA
1. Natura baliabideen kontserbaziorako zientziak egindako ekarpenak baliatzea. 2. Industrian, nekazaritzan eta energia-ekoizpenean sortzen diren eragile kutsatzaile moten ezagutza erabiltzea. 3. Laborategian egoki lan egitea, antolaketa eta lan-teknikak ezagutuz. 4. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak baliatzea, informazioa bilatzeko, hautatzeko, prozesatzeko eta aurkezteko. 5. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea, lortutako ezagutzak eta landutako prozedurak hautatzeko eta integratzeko estrategiak baliatuz, eguneroko ingurunea ikuspegi zientifikotik interpretatzeko, eta gure gizarteko garapen eta aplikazio zientifiko eta teknologiko garrantzitsuenak ikuspegi kritikoz aztertzeko. 6. I+G+b kontzeptuari, haren bilakaerari eta sustatzen duten erakundeei buruzko ezagutzak baliatzea. 7. Zenbait lan-jardueratan baliatzen diren aplikazio zientifiko nagusien ezagutza erabiltzea, hainbat zientzia-diziplinak egindako ekarpenak aztertuz.