Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

25_26_DBH4_eus

Premia arduraduna 2022_2023

Created on March 23, 2023

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

INGELESA B2 PRESTAKUNTZA

PROIEKTU KOMUNITARIOA EDO ERLIJIOA

HAUTAZKO IKASGAIAK

DBH 4

LANBIDE JARDUERARI APLIKATUTAKO ZIENTZIAK

ARTE ESZENIKOAK

KULTURA ZIENTIFIKOA

MATEMATIKA LANTEGIA

GARAPEN PERTSONALARI ETA SOZIALARI APLIKATUTAKO FILOSOFIA

EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA

Matematika Akademikoak(B) eta Aplikatuak(A)

ALEMANA

MUSIKA

PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIO PERTSONALA ETA PROFESIONALA

TEKNOLOGIA

ADIERAZPEN ARTISTIKOA

DIGITALIZAZIOA

LATINA

FISIKA ETA KIMIKA

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

Helburuak: Sintesi teoriko nagusiak zein azken aurkikuntza zientifikoak ezagutzea eta balioestea ikuspegi kritikotik aztertzeko, zientziaren etengabeko eboluzioa eta izaera praktikoa azpimarratuz. Edukiak: Aurreko ikasturteko zelularen inguruko kontzeptuetatik abiatuz, zelula eta zelulen zatiketa motak, DNA eta RNAren egitura, informazioa genetikoaren transmisioa eta hauekin lotutako gaixotasun genetikoak aztertuko ditugu. Ondoren, ingeniaritza genetikoan garatu diren teknikak eta hauen inplikazio etikoak izango ditugu aztergai. Ostean geologiara igaroko gara, Lurraren barne egitura eta dinamika eta Lurraren historiaren denbora lerroa aztertuz. Azkenik, Ekosistemak eta euren gaineko giza jardueren inpaktua izango ditugu hizpide. Metodologia: Irakaslearen azalpen zein ikaskideen azalpenekin garatuko da teoria. Praktikek garrantzia izango dutelarik. Ebaluazioa: Eguneroko lana (partaidetza eta ahalegina), laborategiko praktiken txostenak zein irteerarenak, froga idatziak eta taldekako lanak hartuko dira kontutan.

Home

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

Aurreko ikasturtean landutako kontzeptuak sakontzen dira.. Azpimarratzekoa da edukiak barneratzeko momentuan zientzaren berezko metodologiaen aplikazioa ( metodo zientifikoa hain zuzen). Oso garrantzitsua da ere, ikasgaiak matematikarekin(behar den lengoaia buruketak ebazteko) eta teknoligiarekin (hor aplikatzen baitira ikasitako kontzeptuak) duen lotura azpimarratzea. Lantzduko diren jakintzak dira: Materia: nomenklatura, gask, disoluzioak, eredu atomikoak, mol kontzeptua Energia,: zinetikoa, potentziala, mekanikoa, eta kontserbazioa. Elkarrekintzak: indarrak, lana Aldaketa kimikoak.: erreakzio kimikoak.

Home

FISIKA ETA KIMIKA

Hizkuntzen errealitatea ikusi eta errealitate hori modu desberdinak ulertuko dugu: zer esaten den, nola esaten den eta zergatik esaten den horrela (morfologia, sintaxia eta itzulpena) Hitzen esanahia aurkitu, irakurri duguna ulertu eta ideiak adierazteko gai garela egiaztatuko dugu. Latina eta hitza lotuta daude: hitz egokienak aukeratuko ditugu.. Egungo hizkuntza erromanikoetara hurbildu (italiera, portugesa, katalana, galegoa) eta haiei buruz zerbait ulertuko dugu.

Home

LATINA

OINARRIA: 1- Ikasle bakoitzaren ikaskuntza-ingurune pertsonal digitala osatzeko tresnak eta baliabideak lantzea. 2- Sarean segurtasunez jarduteko eta bertako arrisku eta mehatxuei aurre egiteko prebentzio neurriak barneratu eta inplementatzen ikastea. 3- Pentsamendu konputazionalaren garapenaren oinarriak jasotzea. IKASIKO DENA: kaixomundua.eus erakundearekin webguneak sortzen. 2025-2026 ikasturtean Elgoibar eta Mendaroko elkarte desberdinentzat webguneak diseinatu dira. APPinventor, code.org: mugikorretako aplikazio txikiak garatzen. Roboten mugimenduak programatzen. Gimp: Irudi edizioa. Interneteko ONLINE plataforma ezberdinetan erregistratu eta lanak egiten. Scape Room digitalak pentsatu, diseinatu eta sortzen. LAN EGITEKO MODUA: Ikasteko modua lan eta proiektu bidez izango da, batzuetan banaka eta beste batzuetan taldeka, bizikidetza eta lan kooperatiboa landuz. AZKEN EBALUAKETAKO PROIEKTUA: Kurtso osoan eman dena uztartuz, 3.go ebaluazioan scape roomekin lotutako proiektua eramango da aurrera, eta bertan IRTEERA BAT EGITEA AURREIKUSTEN DA SCAPE ROOM BATEAN PARTE HARTZERA. Horrek, proiektuari ekin aurretik egoera osoak zertan datzan ikustea lagunduko die modu ludiko batean eta ondorioz hobeto planifikatzeko aukera izango duten beraien proiektua: lana antolatu, pausoak pentsatu, material digitala sortu, scape rooma montatu eta ikastetxean aurkeztu.

Home

DIGITALIZAZIOA

Nola egingo dugu lan?Ikasgai praktikoa da, hau da, eginez ikasiko dugu. DBH3-ko Adierazpen Artistikoaren Hastapenak ikasgaiaren jarraipena da. Marrazketa material ezberdinak erabiliko ditugu, besteak beste, koloretako arkatzak, errotulagailuak, argizariak, tenperak, papera edota kartoia, eta hauen aplikazioan trebatuko gara gure ideiak eta sentimenduak adierazteko. Proiektuka egingo dugu lan eta pausoak hauek izango dira: - Artelanez “hornitu” ikasleen burua, hau da, ikaslearen ezagutza artistikoa areagotu. Herrialde desberdinetako artelan tradizionalak zein gaur egungoak erakutsiko zaizkie kultura artistikoa sustatze aldera. - Adierazpen artistiko horiek aztertu ikuspuntu artistikotik zein emozionalatik: teknika, konposizioa, kolorea… - Aurreko informazio guztiarekin SORTZEN hasi, banaka zein taldeka, emozioak adierazteko ausartak izanik eta kritikari beldurrik izan gabe. - Sortutako adierazpen artistikoa aztertu era konstruktiboan. Prozesua izango da garrantzitsuena, baita ikaslearen inplikazioa eta adierazitako errespetua ere. Zer landuko dugu? Planteatuko diren lanak irakasleak edota ikasleek aukeratutako artelanetatik abiatuko dira. Alde batetik, sormena sustatuko da artistaren lanaren imitaziotik abiatuta. Teknika artistiko desberdinak, adierazpen-gaitasuna, esperimentazioa eta berrikuntza izango ditugu ardatz. Zein ikasleri bideratua dago? Ikasgai hau artearekiko interesa duten eta sormena landu nahi duten ikasle guztientzat bideratua dago. Horrez gain, arte ederrak, diseinu grafikoa, moda diseinua, barne diseinua, arkitektura edota diseinuarekin lotura duen ingeniaritzaren bat egiteko asmoa duten ikasleentzat ere egokia da. .

Home

ADIERAZPEN ARTISTIKOA

Praktikan oinarritutako ikasgaia da, non aurreko DBHko hiru urteetan jasotako jakintzak eta gaitasunak jorratzen diren. Gure inguruneko izaera industriala kontuan hartuta, ikasgaiaren helburuetako bat, ikasleei ikasketa teknikoetan jarraitzeko aukera ematea da, hau da Lanbide Heziketako Erdi mailako eta Goi mailako zikloetarako zein Unibertsitateko ingenieritzarako. Emango diren edukiak: Marrazketa teknikoa Diseinua 3Dn Mekanika Pneumatika Elektronika Programazioa Materialak Eraikuntza 3D inprimagailua

Home

TEKNOLOGIA

Ikasgai honetan, gizakiari buruzko gogoeta egingo da, ikuspegi psikologiko, antropologiko eta soziologikotik abiatuta. Gizakia, kultura eta gizarte kontzeptuak aztertuko dira. Ondoren, proiektu pertsonal, akademiko eta profesional propioa diseinatuko da, horretarako, autoezagutza, ekimen pertsonala, gizarte trebetasunak eta komunikazio trebetasunak landuko dira. Aldi berean, ikaslearen prestakuntzarako programak bilatuko dira, lan ingurunea ikertuko da eta enplegua bilatzeko estrategiak eta tresnak jorratuko dira.

Home

PRESTAKUNTZA ETA ORIENTAZIO PERTSONALA ETA PROFESIONALA

Ikasgaia aukerakoa izanda, musikaren elementu ezberdinak lantzen dira, bai praktikoak edota teorikoak ere. - musika eta memoria: ahozkotasuna - musika eta idatzia. partiturak - musika eta grabaketa. informatika musikala Honetaz aparte, musika tresna ezberdinak ezagutu eta nola funtzionaten duten ikasi ere egingo da. musika eta memoria: musika betidanik ahoz erakutsi izan da, eta oraindik munduko kultura askotan berdin jarraitzen du izaten. Musika mota hauen azterketa landuko litzateke. musika eta idatzia: partiturak zer, nola eta zertarako erabiltzen diren lantzen da. Bertan, musika nola idatzi eta espresatu landuko litzateke. musika eta grabaketa: musika nola grabatu eta informatika musikalaren alde ezberdinak landuko liratezke.

Home

MUSIKA

Aurreko urtean ikasitakoa abiapuntutzat hartuta, ildo beretik jarraituko dugu, esaldiak osatzetik testu errazak idaztera pasatuz, ahozkoari garrantzi handiagoa eskainiz eta aldi berean proiektuak lantzen jarraituko dugu.

Home

ALEMANA

Matematika Akademikoak edo Matematika Aplikatuak derrigorrezko ikasgaiak dira DBHn. Matematika Akademikoak Zientzietako Batxilergoa edo Gizarte Zientzietako Batxilergoa egiteko ezinbestekoak dira. Matematika Aplikatuak, berriz, Erdi Mailako Lanbide Heziketa edo Matematika gabeko batxilergoa egingo dutenentzat. Matematika Akademikoetan, gaiak sakonago lantzen dira; geometria analitikoa (bektoreak) eta trigonometria.

Home

Matematika Akademikoak(B) eta Aplikatuak(A)

Ikasgai honetan, ekonomia- eta enpresa-esparruko ohiko kontzeptuak azalduko dira: langabezia, inflazioa, ekoizpen jasangarria, kontsumo arduratsua, errentaren banaketa, edota zeintzuk diren zerga garrantzitsuenak. Gainera, ekintzaile izateko lehen urratsa nola eman ikasiko dugu. Egunerokotasunean entzuten ditugun ekonomiako kontzeptuak ulertzen has gaitezen!

Home

EKONOMIA ETA EKINTZAILETZA

Filosofiaz hitz egiten dugunean bizitzan zehar edozeinek plantea ditzakeen galderez eta kezkez ari gara hizketan: Zein zentzu du bizitzak? Nondik gatoz? Zer da bizitzan zoriontsu egiten gaituena? Zer dago hil ostean?. K.a. VI. mendetik pentsatzeko egon den izaera filosofiko honek beraz guztiok partekatzen ditugun auziak eta galderak azaleratzen ditu, eta ikasgai honek 4. DBHko ikasleengan filosofiak eskaintzen dituen aukerak eta gaitasunak bultzatzea bilatu luke. Modu honetan, ikasleek dinamika desberdinen bidez galdera filosofikoak egin eta horrekin pentsamendu kritikoa, autonomoa eta kontzientea garatzea izango litzateke ikasgai honen helburu nagusia. Bestalde, eztabaida filosofikoen bidez ikasleengan auzi klasikoak zein egungo errealitateak aurkezten dituen arazoetara gerturatzea bultzatuko litzateke, argudiaketan oinarritutako elkarrizketa filosofikoa modu zorrotz, kritiko, tolerante eta enpatikoan praktikatuz.

Home

GARAPEN PERTSONALARI ETA SOZIALARI APLIKATUTAKO FILOSOFIA

DBH4-ko orduen %25a galdu da eta batxilergora behar duten mailarekin iristeko, lagungarri egingo zaien matematika tailerra proposatzen dugu. Ikasgai hau guztiz praktikoa izango da, lanen bidezko metodologia erabiliz. Landuko dena: - Problemak ebazteko estrategiak - Geometria sakontzea - Baliabide digitalen erabilera matematiketan

Home

MATEMATIKA LANTEGIA

Ikasgaian zientziarekin zerikusia duten gaiak aztertu eta eztabaidatuko ditugu, horretarako bideoak, artikuluak eta baliabide digitalak erabiliz; lana bakarka zein taldean egingo da. Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: Metodo zientifikoa: zientzia vs sasizientziak Unibertsoa: egiturak eta genesia, terraplanismoaren eta esferizismoaren aldeko ebidentziak, astronomia vs astrologia Osasuna: elikadura eta dieta, txertoak eta pandemiak, sasiterapiei buruzko ikerketa Ingurumen-inpaktua: energia-motak, klima-aldaketa Gaiak alda daitezke eta ikasleen mailaren eta jarreraren arabera landuko dira.

Home

KULTURA ZIENTIFIKOA

Ikasgaian zientziarekin zerikusia duten gaiak aztertu eta eztabaidatuko ditugu, horretarako bideoak, artikuluak eta baliabide digitalak erabiliz; lana bakarka zein taldean egingo da. Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: Metodo zientifikoa: zientzia vs sasizientziak Unibertsoa: egiturak eta genesia, terraplanismoaren eta esferizismoaren aldeko ebidentziak, astronomia vs astrologia Osasuna: elikadura eta dieta, txertoak eta pandemiak, sasiterapiei buruzko ikerketa Ingurumen-inpaktua: energia-motak, klima-aldaketa Gaiak alda daitezke eta ikasleen mailaren eta jarreraren arabera landuko dira.

Home

KULTURA ZIENTIFIKOA

Arte Eszenikoak ikasgaian antzerkiaren garai desberdinetatik ibilbide historikoa egingo dugu: antzerki klasikotik antzerki modernoraino. Horretarako, testuinguru historiko eta etapa guztietako autore adierazgarrien lanez baliatuko gara. Gainera, ikasgaiaren barruan ikasleak klase praktiko ugariz gozatu ahal izango du, non bere gidoiak egin eta antzezlan desberdinetan parte hartzeko aukera izango du.

Home

Arte Eszenikoak

. Lan praktikoak eta laborategiko esperientziak egitea. Metodo zientifikoa.Sintesia edo komunikazioa. Eskemak eta laburpenak egitea. Ikusi den guztia, ariketa orokor baten bitartez birpasatzea.Horregatarako erabiliko diren baliabideak ondokoak izango lirateke: classroom, arbel digitala: power point, mapak, muralak, eredu anatomikoak, diapositibak, DVDak eta material informatikoa, laborategia, web-orriak.Oinarrizko jakintzakMetodo zientifikoa.Oinarrizko teknika instrumentalak.Lehen sorospenakZientziaren aplikazioak, ingurumenaren kontserbaziorako.Ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b).Ikerketa-proiektua.

MetodologiaIkasketa esanguratsua eta funtzionala izan dadin, ikasleek gaiaren inguruan aurrez dituzten ideiak ikusiko dira, oinarririk gabeko iritziak, uste okerrak identifikatuz, tresna desberdinak erabiliz, galdetegia, ideia zaparrada, bideo, …. Hau da, .Landu nahi den gaiari buruzko ikaslearen ideiak sortu eta esplizitatu. Hasierako aurre-ideia horietatik abiatuz eraikitze-ikasketa dagozkien aktibitate edo jarduerak aukeratuz unitate didaktikoa diseinatuko dugu- Ikasleen aurre-ideiak auzitan jarri. Egoera edota fenomeno berriak azaldu beren ereduekin. Kontzeptu eta teoria berriak eman. Lan zientifikoarekin koherenteak diren aktibitate egokiak proposatu Ikasleek zientziaren egitura eta kontzeptuen arteko erlazioak uler eta beregana ditzaten zuzenduko da irakaslearen lana, ideia nagusiak azpimarratuz eta ikasleen aurreiritziekin erlazionatuz. Iturri desberdinak erabiliz, informazioa bilduko dugu era desberdinetara, irakurriz, azpimarratuz, laburpenak eginaz, eskema edo mapa kontzeptualak eraikiz eta erabiliz. Informazio hori koadernoan jasoko dugu.Aplikaziokoak. Egoera edota arazo berriei irtenbidea aurkitzea

Helburuak:1. Natura baliabideen kontserbaziorako zientziak egindako ekarpenak baliatzea. 2. Industrian, nekazaritzan eta energia-ekoizpenean sortzen diren eragile kutsatzaile moten ezagutza erabiltzea. 3. Laborategian egoki lan egitea, antolaketa eta lan-teknikak ezagutuz. 4. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak baliatzea, informazioa bilatzeko, hautatzeko, prozesatzeko eta aurkezteko. 5. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea, lortutako ezagutzak eta landutako prozedurak hautatzeko eta integratzeko estrategiak baliatuz, eguneroko ingurunea ikuspegi zientifikotik interpretatzeko, eta gure gizarteko garapen eta aplikazio zientifiko eta teknologiko garrantzitsuenak ikuspegi kritikoz aztertzeko. 6. I+G+b kontzeptuari, haren bilakaerari eta sustatzen duten erakundeei buruzko ezagutzak baliatzea. 7. Zenbait lan-jardueratan baliatzen diren aplikazio zientifiko nagusien ezagutza erabiltzea, hainbat zientzia-diziplinak egindako ekarpenak aztertuz.

Home

LANBIDE JARDUERARI APLIKATUTAKO ZIENTZIAK

– Jesukristo, giza duintasuna eta elkartasuna aintzatesteko eta positiboki balioesteko erreferentzia.– Gizarte-eraldaketa bokazio pertsonal eta proiektu profesional gisa.– Kultura- eta erlijio-agerpenen edertasuna errespetatzea, kultura-jabetzaren eta -tradizioaren elementu gisa.– Mezu kristauak zientzia eta kulturarekin duen harremana aintzat hartzea, jakintza multzoa aberasteko bitarteko gisa.– Guztien ongiarekin konprometitutako figura historikoak eta Elizakoak– Giza eskubideak eta garapen iraunkorreko helburuak, kristauen gizarte-pentsamenduari dagokionez.– Adiskidetasun soziala, eta planetareniraunkortasuna lantzen dituzten eliza-proiektuak.– Erlijioek bakea eraikitzeko eta indarkeria eta fundamentalismoak gainditzeko hartutako konpromisoa.

Helburuak:1. Natura baliabideen kontserbaziorako zientziak egindako ekarpenak baliatzea. 2. Industrian, nekazaritzan eta energia-ekoizpenean sortzen diren eragile kutsatzaile moten ezagutza erabiltzea. 3. Laborategian egoki lan egitea, antolaketa eta lan-teknikak ezagutuz. 4. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak baliatzea, informazioa bilatzeko, hautatzeko, prozesatzeko eta aurkezteko. 5. Errealitatea azaltzeko eskemak egitea, lortutako ezagutzak eta landutako prozedurak hautatzeko eta integratzeko estrategiak baliatuz, eguneroko ingurunea ikuspegi zientifikotik interpretatzeko, eta gure gizarteko garapen eta aplikazio zientifiko eta teknologiko garrantzitsuenak ikuspegi kritikoz aztertzeko. 6. I+G+b kontzeptuari, haren bilakaerari eta sustatzen duten erakundeei buruzko ezagutzak baliatzea. 7. Zenbait lan-jardueratan baliatzen diren aplikazio zientifiko nagusien ezagutza erabiltzea, hainbat zientzia-diziplinak egindako ekarpenak aztertuz.

Home

KOMUNITATE PROIEKTUA EDO ERLIJIOA

Hautazko honetan ikasleek euren ingeles maila sakontzeko aukera izango dute. B2 azterketa egiteko prestatuko ditugu hizkuntzaren atal guztiak landuz: ahozkotasuna, ulermena, idazmena, gramatika eta lexikoa. Ikasgai hau aukeratu ahal izateko, ezinbestekoa da DBH 3 mailan ingelesean 7 edo gehiagoko nota bat lortu izana, eduki asko aintzat hartuko direlako eta horietatik abiatuta hasiko garelako lanean.

Home

INGELESA B2 PRESTAKUNTZA