Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Galdera ikurrak
Farapi Komunikazioa
Created on December 1, 2022
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
MENUA
azala
Kredituak
+ Ikusi
+ Ikusi
+ Ikusi
+ Ikusi
Farapi eta Medialaben arteko elkarlanaren gakoak.
KO-SORKUNTZA
Nerabeekin egindako hausnarketa- prozesua.
ONGIZATEA
Zergatik eta zertarako egin dugu prozesu hau?
OINARRIAK
Proiektuaren testuingurua eta nondik norakoak ezagutu.
AURKEZPENA
MENU NAGUSIA
'Galdera ikurrak' ko-sorkuntza prozesuak hainbat ardatzek osatzen dute. Ezagutu itzazu:
AURKEZPENA
Proiektu hau Medialab Tabakalera eta Farapi Koop. Elkartearen artean garatu da, kezka partekatu bati bide emateko helburuarekin: nerabeen partaidetza aktiboa haien subjektu izaeratik, eta ongizatearen gaia plaza publikora ekartzeko beharra. Bi erakundeon arteko elkarlanaren inguruko hausnarketa kritiko eta eraikitzailea ere bideratu nahi genuen, eta ikaspenak partekatu ahal izatea. Arantzazulabeko “ko sorkuntza esperimentuen lehiaketa” irabazi zuen proposamenak, eta horri esker, garatu ahal izan dugu. 2021eko abendua eta 2022ko azaroa bitartean garatu da. Prozesuaren momentu batzuetan, Idophoteren kolaborazioa ere izan dugu.
Farapi eta Medialaben arteko ko-sorkuntza.
Elkar entzutea etako-gobernantza.
Hizkuntza eta adierazpen era anitzak baliatu.
Sormena eta irudimena.
Pertsonen bizipen, amets, esperientzietatik.
Eraikuntza kolektiboa.
Prozesu ikuspegitik.
Partaidetza modu berriekin esperimentatu.
OINARRIAK
Nerabeak subjektu izan.
Ongizatea birpentsatu.
saioaren gakoak ezagutu
Saioen ondoren, solasaldi saioa antolatu genuen, erakundeekin batera:
NERABEEKIN ONGIZATEAZ HAUSNARTZEN
(Argazkigintza eta collageak)
Lasarteko taldea
(Fanzineak)
Peñafloridakotaldea
Hausnarketa-prozesua hiru nerabe talderekin egin dugu:
(Bideo-jolasak eta fanzineak)
Eguzkitzako taldea
Eskolaz kanpoko orduetan bildutako taldea izan da, jarraikortasunez hiru kidez osatua (bi mutil eta neska bat), eta momentu batzuetan, 5 kideraino iritsi dena. Bi saio egin dira ikastetxean, ongizateari buruzko lehen bizipenak eta esperientziak partekatzeko, eta Medialab Tabakaleran erabiliko zituzten sormen baliabideak definitzeko. Medialab Tabakaleran, beste bi saioetan, kide bakoitzak aukeratutako baliabidea erabili zuen ongizatearen inguruko elementuak adierazteko: bideo jolasak eta fanzinea. Azkenik, haien ikastetxean egindako lanketak aurkeztu zituzten, ikaskideekin ongizatearen inguruko solasaldirako abiapuntu moduan.
Prozesua ezagutzeko, ikusi bideoa:
EGUZKITZAKO TALDEA (IRUN)
argazki-Galeria
Lasaiago ikusi nahi dituzu panelak? Hementxe dituzu:
panelak ikusi
Fanzineetan landutakoa ezagutzeko, ikusi bideoa:
EUSLE taldea da, Euskal Herrira etorri berriak. 10 kideko taldea, 6 neska eta 4 mutil. Klase orduetan, bi partaidetza saio egin ziren, ongizatearen gaia eta lan prozedurak kokatzeko, eta proiektuarekiko atxikimendua eta talde dimentsioa lantzeko. Ondoren, Medialab Tabakaleran beste hiru saio egin ziren, fanzineak landu eta elkarrekin partekatzeko. Amaitzeko, ongizatearen inguruko eduki nagusiak identifikatu eta haien ikasgeletan aurkeztu zituzten, ondorioetan sakonduz.
argazki-Galeria
PEÑAFLORIDAKO TALDEA (DONOSTIA)
Lasaiago ikusi nahi dituzu panelak? Argazki-erakusketa birtuala ikusi:
Prozesutik ateratako ondorioak ezagutzeko, ikusi bideoa:
erakusketa birtuala
10 kidez osatutako lagun koadrila bat izan da, 9 neska eta mutil bat.Haien espazio naturaletan (jardin batean eta elkarte batean), hiru saio egin ziren, ongizatea lantzeko teknika bisualak erabiliz. Lehendabizi, bizipen pertsonalak eta talde esperientziak gurutzatuz, ongizateari lotutako gakoak identifikatu ziren; ondoren, telefono mugikorrekin ateratako argazkien bitartez, haientzat ongizatea zer zen adierazi zuten (bi momentu desberdinetan). Irudi hauen esanahiak, pertsonaletik kolektibora pasatuz, ongizatea haientzat zer zen landu eta adierazi zuten collage eta panelen bitartez.
argazki-Galeria
LASARTEKO TALDEA
Nerabeak: “Espresatzeko espazioa”. “Entzunda sentitu naiz”. “Ikuspuntu ezberdinak”. “Protagonistak izan gara”. “Errealitatea”. “Berdintasuna: Gazteak eta helduak berdinak izan gara gaur”.
Zer esan zuten partaideek saioaren amaieran?
Erakundeetako ordezkariak:“Gazteen altaboza izan behar gara, eta ez ahotsa. Haiek badute haien ahotsa”. “Erronka: gazteentzako komunikaziorako espazioak sortzea eta bermatzea”. “Mugitua eta eskertua sentitzen naiz”. “Helduok atzerapausoa eman behar dugu”. “Aniztasunaren erronka”. “Erantzun partekatua”. “Lehen urratsa”. “Eskuzabaltasuna, nerabeek haien esperientzia partekatu izanagatik”. “Oparia”. “Espazioak sortzeko beharra”. “Kezkatuta, ardura sentimendua”.
KRONIKA IRAKURRI
argazki-Galeria
2022ko urriaren 25ean, solasaldi saioa antolatu genuen Medialab Tabakaleran. Bertan, nerabeek, haien subjektu izaeran, egindako lana aurkeztu eta ongizaterako zer behar zuten azaldu zieten gaian ardura duten eragile publikoei (ongizatea, osasun komunitarioa, buruko osasuna, partaidetza, ko-sorkuntza, berdintasuna eta aniztasun alorrekoak, besteak beste). Bi nerabe taldeek elkar ezagutu eta bizipenak partekatzeaz gain, erakunde publikoetako ordezkariekin solasaldirako aukera izan zuten, politika publikoetan nerabeen ongizatearen gaiari bultzada emanez.
SOLASALDI SAIOA
Zer behar dute nerabeek ongizaterako.
Blog sarrerak irakurri:
Elkarlanerako ko-sorkuntzarako gakoak.
Nola definitzen dugu lan egiten dugun pertsonen kolektiboa.
Nola landu ongizatearen gaia.
Nola erabili sormen baliabideak helburuei erantzuteko.
Nerabeen partaidetza aktiboa lortzea.
KO-SORKUNTZA
Prozesu honen beste ardatzetako bat Farapi eta Medialaben arteko elkarlanerako ko-sorkuntza espazioa izan da:
Komunikazioa eta dokumentazioa.