Want to make creations as awesome as this one?

More creations to inspire you

OSCAR WILDE

Horizontal infographics

TEN WAYS TO SAVE WATER

Horizontal infographics

NORMANDY 1944

Horizontal infographics

LIZZO

Horizontal infographics

BEYONCÉ

Horizontal infographics

ONE MINUTE ON THE INTERNET

Horizontal infographics

Transcript

Science

Engineering

Mathematics

Technology

Art

Sorkuntza

Pentsamendu logikoa

Ekintzailetasuna

Talde lana

Arazoen ebazpena

STEAM - ELGOIBAR IKASTOLA

Science, Technology, Engineering and Mathematics and art hitzen akronimoa, STEM terminoak ingeniaritzaren eta zientziaren berezko lau ezagutza-arlo handienak bildu zituen urteetan.Handik gutxira, hezkuntza artistikoa gehitu zitzaien lau ikasgai horiei, gaur egun STEAM izenez ezagutzen duguna sortzeko.

ES

Sorkuntza

Pentsamendu logikoa

Ekintzailea

2022 urteko Zientzia azokaren helburua Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak herriari erakustea izan da. Bestalde, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea lortu nahi izan dugu, loturak sortuz hezkuntza-sistemaren, komunitate zientifikoaren, familien eta, oro har, gizartearen artean, zientziaren eta teknologiaren irudi errealistagoa emateko. Proiektu honen bidez, "bizipen zientifikoak" eskaini nahi zaizkie Elgoibarko umeei eta gazteei.

STEAM - ELGOIBAR IKASTOLA

2018-19 ikasturtean Pentsaera Konputazionala jarri genuen martxan LH 5. eta 6. mailetan. Edozein sistema, prozesu edo problema mota ulertzeko eta ebazteko baliagarria da, eta ez bakarrik arazo informatikoak bideratzeko.

Info

2018-19 ikasturtean Pentsaera Konputazionala jarri genuen martxan LH 5. eta 6. mailetan. Edozein sistema, prozesu edo problema mota ulertzeko eta ebazteko baliagarria da, eta ez bakarrik arazo informatikoak bideratzeko. Pentsaera konputazionalak deskribatu egiten ditu, problemak edo sistemak ulertzeko eta bideratzeko garaian, erabiltzen ditugun prozesuak eta ikuspegiak, eta, problema edo sistema horiei aurre egiteko, konputagailu batez baliatu ahal izateko moduan egiten du. Pentsaera konputazionala erabiltzean, ondorengo prozesuak baliatzen ditugu problema bati aurre egiterako:

  • Arrazonamendu logikoa: aurreikusi eta analizatu
  • Algoritmoak: urratsak eta arauak eman
  • Deskonposaketa: partetan banatu
  • Abstrakzioa: premiazkoak ez diren detaileak ezabatu
  • Ereduak eta orokortzeak: parekotasunak aurkitu eta erabili
  • Ebaluazioa edo testeoa
Pentsaera konputazionaleko teknikak lantzeko bide zuzenena programatzen ikastea da; hau da, kodea idazteko prozesua pausoz pauso egitea. Kodetze horretarako, badaude gaur egun objektuetan edo blokeetan oinarritutako programazio lengoaia aurreratuak, eta, horien artean, garrantzi berezia hartu du Scratch-ek. Programatzen jakiteak hainbat abantaila ditu. Alde batetik programazioa lantzeak ikasleen arteko sormena piztea dakar. Eta bestetik arazoak ebazteko gaitasuna handitzen laguntzen du. Hiruhilabete honetan ikasleek algoritmo batean oinarrituz eta baldintza konkretu batzuk betetzen dituen robotak erabiliz, sumobot txapelketa bat antolatu eta gauzatuko dute. Horretarako mblock izeneko softwarea erabiliz.

STEAM - ELGOIBAR IKASTOLA

Arazoen ebazpenetan oinarritzen den hezkuntza barruan, STEAMsare proeiktuetan parte hartzen dugu. Ekimen honekin ikasle gazteak zientziarekiko duten erabilgarritasunaz ohartu eta bizitza errealean beraientzat positiboak izan daitezkeen erabilerak bultzatzea nahi da. Honekin, teoriaz haratago iritsi eta euren kabuz diseinatu, eraiki edo fabrikatu eta muntatu behar duten proiektu batean izango dute ardatza. Prozesuko zati guztietan parte hartzean, ikasleek egin dutenaz jabetzeko erraminta guztiak jasoko dituzte, beti talde kooperatiboetan lan eginez.

Info

“Kargagailu eramangarria eraikitzen” proiektuarekin ikasleen parte hartzea sustatzea nahi da, ikasleak egoera errealetara hurbilduz eta eduki teorikoak praktikotasunez ikasleko helburuarekin, etorkizunean pertsona konpetenteak izan daitezen. Horretarako, arazo-egoera batean aurkituko dira ikasleak eta horri erantzuna emateko emango dituzten pausoen bideo-muntai bat egin beharko dute amaierako lehiaketa fasean. Guzti hau alderdi artistiko batetik begiratuta egitea dugu helburu, ikasle guztien baina, batez ere, nesken arreta gureganatzeko. Proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira: 1.- Ikasleengan jakin-mina eta pentsamendu abstraktua, esperimentazioarekiko zaletasuna eta garapen praktikoa sustatzen dituzten jarduerak diseinatzea. 2.- Ikaskuntza/irakaskuntza prozesuaren eraginkortasuna hobetzea, ikasle guztiengan hezkuntza emaitza hoberenak lortzeko eta ikaslea bere ikaste prozesuaren jabe bilakatzeko. 3.- Emakumezko ikasleei zuzendutako jarduera espezifikoak diseinatzea, karrera zientifikoen eta ingeniaritza-karreren pertzepzioa hobetzeko (gure ustez, nerabe guztiei zientzia gustatzen zaie, barruan daramaten zientzialaria esnatu besterik ez da egin behar).