Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Emakume idazle eta ilustratzaileak Getaria
Orokieta Herri Eskol
Created on February 18, 2022
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Euskal emakume
idazle eta ilustratzaileak
2022ko
Martxoaren 8a
Lehiaketa
Emakume idazle eta ilustratzaileak
Iaz emakume bertsolariak ezagutzeko aukera izan genuen. Aurtengoan emakume idazle eta ilustratzaileak izango dira proiektu berriaren ardatz.
Otsailaren 28tik martxoak 8ra bitartean emakume idazle eta ilustratzaileak ezagutzera eta gure proiektuan parte hartzera animatu nahi zaituztegu familiako kide guztiak.
Nola parte hartu?
Euskal emakume
idazle eta ilustratzaileak
Lehiaketa
11 idazle eta 10 ilustratzaile ezagutzeko aukera izango dugu proiektu honekin.
1- Idazle eta ilustratzaileen argazkiak ikusi.2- Idazle eta ilustratzaileen fitxak aztertu. 3- Parte hartze orria bete eta kutxan sartu.
Parte hartzeko orrian, idazle eta ilustratzaile bakoitzari zein argazki dagokion (hizkia) eta zein urtetan jaio zen jarri behar duzue.
Euskal emakume
idazle eta ilustratzaileak
Eskolako sarreran ere argazki eta fitxak ikusgai egongo dira.Parte hartze orriak eskolan izango dituzue.
Martxoaren 8an asmatzaile guztien artean zozketa egingo dugu.
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Parte hartze fitxa
Izen abizenak: Gela:
Argazkia Jaiotze urtea
Argazkia Jaiotze urtea
Argazkia Jaiotze urtea
Argazkia Jaiotza urtea
19
13
20
14
21
15
22
16
10
17
11
18
12
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: euskarazko wikipedia
Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar)
Euskal idazle eta bertsolaria, kazetaritzan lizentziatua. Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: "Aulki bat elurretan". Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2016an, "Besarkada" izenburuko lanarekin.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Alaine Agirre Garmendia (Bermeo)
2013. urtean argitaratu zuen Haur eta Gazte literaturako bere lehen lana eta ordutik hainbat liburu idatzi ditu. Xabier Lizardi saria irabazi zuen 2015ean "Hau ez da zoo bat" liburuarekin eta Lazarillo saria 2016an "Martin" liburuarekin.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: etakitto.eus
Katixa Agirre Miguélez (Gasteiz)
Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta EHUn irakasle. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, "Paularen seigarren atzamarra". Ordutik hainbat liburu argitaratu ditu, tartean Amaia Lapitz protagonista dutenak.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (Etxebarria)
Haurtzaroan jasotako ahozko tradizioren garrantzia azpimarratu izan du. 2015ean Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen "Argiaren alaba" liburuarekin. Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan, zein helduenean.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
Leire Bilbao Barruetabeña (Ondarroa)
Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da eta gaztetan bertsolaritzan jarduna. Gaztetxotan hasi zen literatura lehiaketetan parte hartu eta sariak jasotzen. 2017an Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria eman zioten, 'Xomorropoemak eta beste piztia batzuk' poesia-liburuarengatik.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
Arrate Egaña Gimenez (Errenteria)
Filologia Hispanikoan lizentziaduna, Euskal Filologiako eta gidoigintzako ikasketak ere egin ditu. 1999an argitaratu zuen bere euskarazko lehen liburua, 'Printzesa puzkertia'. Zerrenda luzea da Arrate Egaña idazlearen liburuena. Batez ere Euskarazko Haur eta Gazte Literatura idatzi du, baina helduentzat ere argitaratu du.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: euskadi.eus
Lur Gallastegi Zendegi (Bilbo)
Itzulpengintzan lizentziatua eta ingeleseko irakaslea ogibidez.2018an Mikel Zarate Haur Literaturako Saria irabazi zuen "Saharako itsasoa" eleberriarekin.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria)
Liburu ugari plazaratu ditu, bai eta hainbat sari lortu ere. 1991n "Alex" ipuinagatik jaso zuen Euskadi Saria. 2003an, berriz, Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala, "Krokodiloa ohe azpian" lanagatik. Generoaren estereotipoak birplanteatzen ditu bere lanetan, rolen banaketa ez-sexistaren alde. Bere liburuetan emakumea izaten da protagonista nagusi eta rol aktiboak izaten ditu.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio)
Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. 2006. urtetik euskaltzain urgazlea da. Hainbat lan argitaratu ditu eta horietatik hiruk irabazi dute Euskadi Saria: "Itsaslabarreko etxea" (2002), "Urtebete itsasargian" (2007), "Errepidea" (2011). 2021ean poesiako Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen "Nola gorde errautsa kolkoan" lanarekin.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
10
Jasone Osoro Igartua (Elgoibar)
Kazetaria da ikasketaz eta prentsan ez ezik, telebistan ere aritu izan da gidoigile. Gaztetxoentzat idatzi dituen "Jara", "Ezekiel" eta "Eskularru beltzak" bildumek hainbat sari jaso dituzte. 2014ko otsailetik 2018ko martxora arte Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
11
Castillo Suarez Garcia (Altsasu)
Euskal Filologian lizentziatua da eta euskara teknikari gisa ari da lanean. 2010. urtean, Xabier Lizardi saria jaso zuen "Ebelina Mandarina" liburuarekin. Haur literaturaz gain, poesia lan ugari argitaratuak ditu. 2016an euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
Aitziber Alonso (Donostia)
12
Arte Ederrak ikasi zituen eta marrazkilaritzan espezializatu zen.Bere ilustratzaile lana beste lan batzuekin uztartzen du. Besteak beste, 2011. urtetik 2014. urtera arte Galtzagorri Elkarteko lehendakari izan da. Asko dira Aitziber Alonsok ilustratutako Haur eta Gazte Literaturako liburuak. Bere ilustrazioak asko kargatzen ditu, estilo barrokoa duela aitortzen du Alonsok berak.
http//aitziberalonsoilustracion.blogspot.com
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
13
Ainara Azpiazu Aduriz (Hernani)
2007tik aurrera ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da. Etxepare Saria irabazi zuen 2017an "Arraroa" lanarekin.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
14
Asun Balzola Elorza (Bilbo)
Euskal ilustrazioak eman duen ilustratzaile handienetarikoa da. Ilustratzailea izateaz gain, idazlea ere bazen. Bere liburuetako ilustrazio askotan hutsunearekin jolasten du Asun Balzolak, gainazal zuri handiak eskainiz. Asun Balzolak bere bizitza liburu ezberdinen bidez azaltzen digu. Sari ugari irabazi zituen.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
15
Eider Eibar Zugazabeitia (Zornotza)
Arte Ederretan lizentziatu zen eta animazio ikastaroak ere egin zituen. 9 urtez jaso du JUUL Saria. Berak dioenez, hasieratik eduki du marrazteko grina, aske sentitzen delako eta bere pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko hizkuntza moduko bat dela pentsatzen duelako.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
Maite Gurrutxaga Otamendi (Amezketa)
16
Arte Ederrak ikasi zituen, eta pinturan espezializatu ondoren, autoedizioko eta ilustrazioko ikasketak burutu zituen. 2008an hasi zen liburuak ilustratzen. Gurrutxagak dioenez, "ilustrazioa ez da dekorazio soila, hori baino gehiago da. Ilustrazioa irakurtzen denaren gainean egindako hausnarketa da".
www.maitegurrutxaga.com
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
Belen Lucas (Bilbo)
17
Arte Ederretan Lizentziatua. Badira hamar urte baino gehiago bere marrazkiak ipuinen eta testu liburuen orrialdeetan daudela. Txikitatik erakutsi zuen ilustraziorako pasioa eta 1990. urtean bere lehen lana kaleratu zuen "Lumaki" aldizkarian. Gaur egun arte, Euskal Haur eta Gazte Literaturako 30 lanetik gora ilustratu ditu.
https://belenlucas.com
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: maitemutuberria.com
18
Maite Mutuberria Larraiotz (Iruñea)
Ikus-entzunezko komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan Goi-mailako Teknikaria da. Haur eta Gazte literaturako hainbat liburu ilustratu ditu eta hainbat sari eskuratu ditu alor horretan, azkena, Haur eta Gazte Literaturako 3. Edizio Sari Nazionala 2019 "Xomorro-poemak eta beste piztia batzuk obrarengatik.
https://maitemutuberria.com
Iturria: Euskarazko Wikipedia
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
19
Elena Odriozola Belastegi (Donostia)
Elenaren aita eta aitona margolariak ziren eta haiek kutsatu zioten margolaritzarekiko zaletasuna. Gerora, Arte eta Dekorazio ikasketak burutu zituen. Ordutik hona ehun liburu baino gehiago ilustratu ditu, hainbat eta hainbat hizkuntzatara itzuli direnak. Aitortza ugari ekarri dizkio bere lanak. Besteak beste, Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala, 2015ean; Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurtekoko Urrezko Sagarra eta Ilustrazioaren Euskadi Saria bi aldiz, 2009an eta 2013an.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
20
Leire Salaberria (Andoain)
Arte Ederretan lizetziatua da, Margolaritza eta Ilustrazioan espezializatua. 2011. urtean bere "Euria ari duenean" ipuinarekin Etxepare Saria irabazi zuen. Hogeita hamar liburutik gora argitaratuak ditu hainbat herrialdetan. Horietako asko beste hizkuntzetara itzuliak izan dira.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Irudia: Galtzagorri elkartea
21
Leire Urbeltz Munuce (Iruñea)
Arte Ederretako ikasketak egin zituen, Margolaritza alorrean.Haur eta gazte literaturan bere lehen hastapenak Yolanda Arrieta idazlearen eskutik eman zituen, Galtzagorri Elkartea-ren bitartez. Liburuak argitaratzeaz gain, erakusketak ere egin ditu. 2021ean, 56. Durangoko Azokaren kartela diseinatu zuen, "Desipuindegia" izenekoa.
Iturria: Euskarazko Wikipedia
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Kokatu idazle/ilustratzaile bakoitza bere jaiotze datan
1942
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Kokatu idazle/ilustratzaile bakoitza bere jaiotze datan
1958
1967
1962
1949
1963
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Kokatu idazle/ilustratzaile bakoitza bere jaiotze datan
1981
1983
1990
1985
1971
1978
1976
1984
1980
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Kokatu idazle/ilustratzaile bakoitza bere jaiotze datan
2000
idazle eta ilustratzaileak
Euskal emakume
Kokatu idazle/ilustratzaile bakoitza bere jaiotze datan
2022
Idazlea
Idazlea
Idazlea
Idazlea
Idazlea
Idazlea
Idazlea
Idazlea
Idazlea
Idazlea
Argazkia: erein.eus
Idazlea Ilustratzailea
Ilustratzailea
Ilustratzailea
Ilustratzailea
Ilustratzailea
Ilustratzailea
Ilustratzailea
Ilustratzailea
Ilustratzailea
Ilustratzailea
Zu zeu... ...idazle? ...ilustratzaile?
Argazkia: katapulta.org