Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Elmer eta ostadarra
Iratxe
Created on February 9, 2022
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Elmer eta ostadarra© 2023 by Iratxe Allende is licensed under CC BY-NC-SA 4.0
- Abestiak
- Elmer margotu
- Memory
- Ipuina
KOLOREAKHH
7- Koloreak ikasten
6- Koloretako munstroa
5- Koloreak-Ene kantak
4- Koloreak Agrega
3- Koloreeen mundua
2-7000 eta 5 kolore
1-Koloreak asmatu
8- zapiak airera
@nsuamar
@maestraelenanubes
Memory
@maestraelenanubes
@nsuamar
Klik egin
Haz clic aquí
Margotu
Elmer, elefante koloretsua, kobazulo batean sartu zen bere burua ekaitzatik babestu nahirik. Beste elefante eta txori batzuk ere berarekin zeuden kobazuloan. - Trumoiak eta tximistak zirraragarriak iruditzen zaizkt!!- esan zuen Elmerrek. - Eta, eta ekaitzaren ondoren...ostadarra ikusi ahalko dugu agian!
Ekaitza baretu zenean Elmer eta txoriak kobazulotik atera ziren. Elmerrek tanta batzuk sumatu zituen bere buru gainean. - Hara!- esan zuen- euria ari du oraindik! -Ostadarra izango da? beharbada, negarrez?- esan zuen txori batek. -Behar baino lehenago atera da eta koloreak galdu ditu, begira!
Zeruan arrasto zurixka bat ageri zen. - Kolorerik gabeko ostadar bat!- esan zuen Elmerrek. - Hua ikaragarria da! zerbait egin beharra dago. Nire koloreak emango dizkiot. - Horretarako, ostadarrak lurra jotzen duen lekuraino joan beharko duzu. - esan zuen txori batek- Baina... iñork ez daki leku hori non den. - Ba...zeren zain gaude? goazen bila!.- esan zuen Elmerrek- Zuek joan hortik eta nik hemendik joango naiz.
-Zeren bila zabiltzate, Elmer?- galdetu zuen Lehoik - Ostadarrak lurra jotzen duen lekuaren bila-esan zuen ELmerrek. -Bi lekutan jotzen du-esan zuen Lehoik. -Bada, bietako edozein bilatu behar dut-esan zuen Elmerrek-. Ostadarrak bere koloreak galdu ditu, eta mik neureak eman nahi dizkiot, leku hori noizbait aurkitzen badugu, behintzat. -Koloreak galdutako ostadar bat? Gauza larrai da hori, inondik ere!-esan zuen Tigrek-. Goazen, Lehoi, hobe dugu lehenbailehen abiatzea. Eta zuek ere bai, untxiok! -Orro handi bat egingo dugu aurkitzen dugunean-jakinarazi zuen Lehoik.
Pixka bat geroago, Elmerrek Jirafarekin egin zuen topo. -Elmer -esan zuen Jirafak-. Gauza arraro bat dago zeruan. -Ostadarra da -esan zuen Elmerrek, eta koloreekin gertatutakoa azaldu zion lepoluzeari-. Ikusten al duzu ostadarrak lurra jotzen duen leku hori inon? Jirafak ahal zuen guztia luzatu zuen gorputza. -Ez, ez dut ikusten -esan zuen jirafak-. Zer gertatuko da zurekin, Elmer, zure koloreak ostadarrari ematen badizkiozu? Baina Elmer beste elefanteen bila abiatua zen ordurako.
¡BUENOS DÍASELMER!
¡BUENOS DÍASELMER!
Kobazulo barruan zeuden oraindik elefanteak. - Zeruko arrasto horrek hor jarraitzen duen bitartean, gu ez gara hemendik mugituko -esan zuen ahots batez elefanteek. Baina Elmerrek ostadarraren koloreekin gertatutakoa azaldu zienean laguntzeko prest agertu ziren denak. - Baina zer gertatuko zaio Elmerri, bere koloreak ostadarrai ematen badizkio? -galdetu zuen elefante batek. - Pentsatzen dut gu bezalakoa bihurtuko dela -esan zuen haren lagunak. -Hobe hori, kolorerik gabeko ostadar bat baino!
Elmer tximinoekin zegoen txoriak bueltatu zirenean. -Oraingoz ez dugu zorterik izan -esan zuten-. Bila segitu beharko dugu! -Inor ez da gauza izan ostadarrak lurra jotzen duen leku hori non den aurkitzeko -esan zuen tximino batek-. Zergatik ez gara gu saiatzen? Dibertigarria izan daiteke!
Elmer ibaira iritsi zenean, ostadarraren bila ari ziren denak. -Kaixo, arraintxook! -esan zuen Elmerrek-. Ez duzue jakingo ostadarraren sorlekua non dagoen, ezta? -Tira, ur-jauzi horretatik sortzen da normalean -esan zuten arraintxoek-, baina gaur arrastro zurixka bat baino ez da ageri han. -Ostadarra da! -esan zuen Elmerrek-. Goazen ur-jauzira!
Eta halaxe zen. Kolorerik gabeko ostadar bat sortzen zen ur-jauzitik. Amaitua zuten bilaketa! Elmer arraintxoak eta krokodiloak beste animaliei deika hasi ziren, oihu ozenak eginez. Orduan, beste inori itxaron gabe Elmer ur-jauziaz beste aldera igaro zen.
Beste animaliak iritsi zirenerako, Elmer denen bistatik desagertua zen. Berehala, ostadarrari koloreak ateratzen hasi zitzaizkion, pixkanaka-pixkanaka. Han bilduta zeuden guztiak bibaka eta txaloka hasi ziren. -Baina non da Elmer? -esan zuen xuxurlaka elefante batek.
Galderari erantzun ez bezala, Elmer urjauziaren beste aldetik agertu zen. berekin zituen oraindik bere kolore guztiak. Animaliak bibaka eta txaloka hasi ziren ostera ere. - Baina Elmer, ostadarrari eman badizkiozu zure kolore guztiak, nolatan ez duzu bat ere ez galdu? Elmerrek irribar egin zuen. - Gauza batzuk behin eta berriro emanagatik, ez dira iñoiz galtzen: zoriona eta..eta maitasuna adibidez, era horretako gauzak dira.
Geroago, etxerako bidean, honela esan zuen Tigrek: -Une batez pentsatu dut ostadarrari ere Elmerrenak bezalako koadroak atera behar zitzaizkiola. Elmerrek barre egin zuen. -Ezta pentsatu ere halakorik! -esan zuen Lehoik-. Koloretako koadrodun elefante batekin nahikoa eta sobera daukagu! Elmerri algara ozena irten zitzaion orduan.