Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

2.4. GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUEKIKO (GJH) HARREMANA

Iker Sánchez

Created on June 1, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Essential Course

Practical Course

Basic Interactive Course

Course 3D Style

Minimal Course

Neodigital CPD Course

Laws and Regulations Course

Transcript

GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUEKIKO (GJH) HARREMANA

Hurrengoa

Platerak NBEren Garapen Jasangarriaren hainbat helbururekin lotura du:

JASANGARRITASUNA ETA GJH

Hasi

Ikasi patata zatitzen (Tristatzen)

Hurrengoa

Plater jasangarria

Hurrengoa

Sukaldari kuxkuxeroak

Pertsona bakoitzaren etxean janari ezberdina sukaldatzen eta prestatzen da. Ariketa honetan, etxeko sukaldaritzari buruzko galderak bete beharko dituzu. Azpiko botoian sakatu eta galderak erantzun.

GJH 12: Ekoizpen eta kontsumo arduratsua.

Osagai nagusia erabat aprobetxatzen da; izan ere, porrua ia erabat erabiltzen bai da (zati zuria eta zati berdea) elikagaien alferrikako galtzea murriztuz. Negu eta udaberri hasierako platera denez, sustraietako eta sasoiko barazkiak erabiltzen ditu, tokian-toki ekoitz daitezkeenak, garraioari lotutako karbono-aztarna murriztuz. Gainera, klima hotz edo epeletan landatzen errazak direnez, herriak elikaduran burujabe bihurtzen laguntzen dute, inportazio garestien menpe egon gabe. Gainera, "zero hondakin" sortzen dituen platera da, porruaren eta patataren hondarrak erraz bihur baitaitezke barazki-salda.

GJH 1: Pobrezia Desagerraraztea eta GJH2: Goserik ez

Denontzat eskuragarri dagoen platera da, merkea delako eta gehiengoaren eskura dauden oinarrizko osagaietatik abiatuta egina dagoelako. Diru askorik gastatu gabe, nutrizionalki ondo jateko aukera ematen du, kontsumo arduratsua eta ekonomikoki jasangarria izanik gainera.

GJH 3: Osasuna eta Ongizatea.

Porruek zuntz, potasio, A bitamina eta hesteetako osasuna hobetzen duten probiotiko natural ugari dituzte eta horrek nutrizio handiko osagai bihurtzen du. Kaloria gutxiko plater diuretiko eta arina da, pisua kontrolatzeko dietetarako aproposa. Onura kardiobaskularrak dakartza; izan ere, sulfuroak dituztenez, presio arteriala murrizten laguntzen dute eta propietate antikanzerogenoak dituzte.

GJH 13: Klimaren aldeko ekintza

Porru patatak, iraupen laburrean egosten dira, eta horrek energia-kontsumo txikiagoa dakar labeko platerekin edo denbora luzeagoan egositakoekin alderatuta. Bakailaoa gehitzeko aukera izanda ere, oinarrizko bertsioa, begetala da huts hutsean, eta horrek murriztu egiten du haren aztarna hidrikoa eta karbonozkoa. Plater hau dieta mediterraneoa eta atlantikoaren parte da, bere modu jasangarrienean: tokikoa, urtarokoa, alferrik galdu gabea eta osasungarria.