Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

HIRIEN GARAPENAREN HISTORIA

Iban Olivares Garcia,

Created on May 31, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Timeline Lines Mobile

Major Religions Timeline

Timeline Flipcard

Timeline video

Images Timeline Mobile

Sport Vibrant Timeline

Decades Infographic

Transcript

Iban olivares

HIRIEN GARAPENAREN HISTORIA

Industrializazio garaiko hiriak

Aro Modernoa

Erdi Aroko hiriak

Antzin Aroa:Mesopotamia,Egipto,Grezia eta Erromako hiria

XX-XVI.mendeak

XIX-XX.mendeak

V-XV.mendeak

K.a 27 urte-476 urte K.o

K.a IV.mendean (400 urte)

Duela 6000 urte (K.a.4000)

Antzinako lehen hiriak Mesopotamian eta Egipton sortu ziren.Mesopotamia Tigris eta Eufrates ibaien artean zegoen,eta Egiptoko zibilizazioa Nilo ibaiaren ertzetan garatu zen.Hiri hauek gotortuta zeuden eta hainbat funtzio betetzen zituzten:biztanleen defentsa bermatzea,administrazioa eta politika kudeatzea,eta jarduera erlijiosoen gune izatea.

Greziako lehen hiriek ez zuten antolamendu erregularrik;etxeak ordenik gabe eraikitzen ziren kale estuen artean.Geroago,hiri-plangintza garatu zen eta kale zuzenak diseinatu zituzten.Hiriaren bi gune nagusiak agora,merkatu eta bizitza publikoaren eremua,eta akropolia,tenpluak zituen muino edo eremu garaia,ziren.

Erromatar Inperioan,hiriek sare-formako planoa zuten eta foroaren inguruan antolatuta zeuden.Gainer,hainbat lan publiko eraiki zituzten,hala nola akueduktuak,bainuak,zubiak eta errepideak.

Erdi Aroan,hiriak harresien barruan eraikitzen ziren,babesa emateko eta zergak kontrolatzeko.Askotan gaztelu eta monasterioen inguruan sortzen ziren.Kaleak estatuak eta nahasiak ziren,eta higiene txarraren ondorioz erdigunean eraikin nagusiak kokatzen ziren,besteak beste udaletxea,katedrala eta jauregiak.

Aro Modernoan,hiriak gero eta handiagoak,antolatuagoak eta ikusgarriagoak ziren.Erregeen boterea eta garrantzia erakusteko,jauregiak,lorategiak,elizak eta monumentuak eraiki zituzten.Gainera,plaza handiak eta etorbide zabalak sortu ziren.Eraikin nagusiak hiriaren erdigunean kokatzen ziren;eta bertan bizi ziren pertsona aberatsenak;nekazariak,aldiz,hiriaren kanpoaldean bizi ziren.

Industrializazio garaian,hiriak oso azkar handitu ziren meategi,fabrika,portu eta trenbideen inguruan.Industriak garrantzi handia hartu zuen eta langileentzako auzo berriak eraiki ziren fabriken alboetan.Auzo horietan etxebizitza txikiak zeuden,bizi-baldintzak ez ziren onak,kale asfaltatu gutxi zeuden eta oinarrizko zerbitzuak urriak ziren.