Gizakia eta ingurumena
Gizakiak antzina-antzinatik aldatu ditugu munduko natura-ingurumena eta ekosistemak.Gaur egun,gizakiak dena kaltetzen dugu konturatu gabe,eta horrek mundua arriskuan jartzen du.
Historia
Historian zehar,gizakiak ekosistemak aldatzeko gero eta ahalmen handiagoa eskuratu du.Ikusi dezakegu linea kronologiko honetan.
Paleolitikoa (2.5 m.u.-10.000 u.)
Ingurumen-inpaktu txikia: Gizakiak naturari kalte oso gutxi eragiten zion, bizirik irauteko muskulu-energia, sua eta harrizko lanabesak besterik ez baitzituen erabiltzen. Bizimodua: Nomadak ziren; leku batetik bestera ibiltzen ziren elikagai bila, ehizatzen eta frutak biltzen (ehiztari-biltzaileak ziren).
Neolitikoa (Duela 10.000 u.)
Nekazaritza eta abeltzaintza: Nekazaritza-iraultza hasi zen; gizakia lurra lantzen eta abereak zaintzen hasi zen. Bizimodu sedentarioa: Leku finko batean gelditu zen bizitzen (etxoletan edo haitzuloetan), eta horrela sortu ziren lehen herrixkak. Ingurumen-aldaketak: Gizakiaren eraginagatik ingurunea lehen aldaketak jasaten hasi zen, nahiz eta inpaktua oraindik oso txikia izan.
Erdi Aroa (v.-xv. mendeak)
Hazkundea eta merkataritza: Biztanleria eta herrixkak handitu egin ziren, eta, ondorioz, herrien arteko nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuen erosketa eta salketa (merkataritza) hasi zen. Energia-iturri berriak: Egurraz (zuraz) gain, ura eta haizearen indarra erabiltzen hasi ziren energia lortzeko. Ingurumen-inpaktua handitzea: Gizakiak naturari egiten zion kaltea handitu egin zen baso-soiltzearen (deforestazioaren), gehiegizko larratzearen eta meatzaritzaren ondorioz.
Aro modernoa (xvI.-xvIII. mendeak)
Industria Iraultza eta energia: Lana mekanizatzen hasi zen eta lurrun-makinak erabiltzeko ikatza eta petrolioaren erabilera asko areagotu zen. Bizi-itxaropena: Medikuntzan eta higienean egondako aurrerapenei esker, pertsonen bizi-itxaropena luzatu (handitu) egin zen. Ingurumen-kriza: Ingurumenak kalte oso larriak jasan zituen, gizakiak eragindako kutsadura atmosferikoa eta baliabideen gehiegizko ustiapena asko handitu zirelako.
Aro Garaikidea (xIx.-xxI. mendeak)
Hirien hazkundea eta kontsumoa: Biztanleria izugarri handitu da (iraultza demografikoa) eta jendea batez ere hirietan bizi da. Bertan, elikagai eta energia kantitate izugarriak kontsumitzen dira. Teknologia berriak: Aldaketa hau eztanda-motorra (konbustio-motorra) eta elektrizitatea agertu zirelako gertatu da. Ingurumen-kriza larria: Naturari eragindako kaltea oso larria da, baliabideak agortzen ari direlako eta kutsadura, biodibertsitatearen galera, baso-galtzea zein lur emankorren galera gertatzen ari direlako.
Gizakia eta ingurumena
Iker Onaindia
Created on May 28, 2026
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Smart Presentation
View
Practical Presentation
View
Essential Presentation
View
Akihabara Presentation
View
Flow Presentation
View
Terrazzo Presentation
View
Dynamic Visual Presentation
Explore all templates
Transcript