Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Natura eta ingurumena

Axular Celaya

Created on May 28, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Geographical Challenge: Drag to the map

Explainer Video: AI for Companies

Explainer Video: Keys to Effective Communication

SWOT Challenge: Classify Key Factors

Big Data: The Data That Drives the World

Mind Map: The 4 Pillars of Success

Momentum: Employee Introduction Presentation

Transcript

GIZAKIA ETA INGURUMENA

NEOLITOAK

Nekazaritza eta abeltzaintza hasi zirenean, gizakiak leku ezberdinetan bizitzen hasi ziren eta herrixkak sortu zituzten. Lurra lantzen eta animaliak zaintzen hasi ziren, eta horrela ingurunea aldatzen hasi ziren, nahiz eta eragina oraindik txikia izan.

ERDI AROA

Biztanleria eta kokaguneak hazi ziren, eta nekazaritza zein abeltzaintza produktuen salerosketa handitu zen. Ura eta haizea energia lortzeko erabili ziren. Hala ere, baso-soiltzeak eta meatzaritzak ingurumenari kalte handiak eragin zizkioten.

PALEOLITOAK

Lehen gizakiek ez zioten kalterik egiten ingurumenari, naturako gauzak soilik erabiltzen zituzten bizirauteko. Ehiza egiten zuten, arrainak harrapatzen zituzten eta fruituak hartzen zituzten janaria lortzeko. Gainera, muskuluen energia, sua eta harrizko lanabesak erabiltzen zituzten.

Gizakiok historian zehar natura eta ekosistemak aldatu ditugu, eta gaur egun aldaketa horiek ingurumenarentzat arriskutsuak izan daitezke. Ekosistema batean gertatzen den edozein aldaketak beste izakiei ere eragiten die. Gero eta ekosistema gehiago eraldatzen hari gara. Ikus dezagun nola gertatu diren aldaketa horiek.

ARO GARAIKIDEA

Biztanleria asko hazi da, eta jende gehiena hirietan bizi da. Horren ondorioz, elikagai eta energia gehiago kontsumitzen dira. Aurrerapen horrek ingurumenari kalte larriak eragin dizkio, adibidez, kutsadura, baliabideen agortzea eta biodibertsitatearen galera.

ARO MODERNOA

Industria Iraultzan lana mekanizatu zen, ikatza eta petrolioa gehiago erabili ziren, eta bizi-baldintzak hobetu ziren. Hala ere, kutsadura eta baliabideen gehiegizko ustiapena handitu ziren.