Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Nire Webgune Pertsonala

Paul Beitia

Created on May 28, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Practical Microsite

Essential Microsite

Akihabara Microsite

Essential CV

Akihabara Resume

Momentum: Manager Guide

Momentum: First Operational Steps

Transcript

Nire Webgune Pertsonala

Start

Nire izena Paul Beitia da. 15 urte ditut eta mutil alai eta gogotsua naiz. Nire jaiotza, egia esan, pixka bat berezia izan zen: 2010eko urriaren 20an jaio nintzen, baina zazpi hilabeteko haur goiztiarra izan nintzen. Gurutzetako ospitalean jaio nintzen zesarea bidez, eta mundura etortzean 1,3 kilo eta 38 zentimetro besterik ez nituen pisatzen eta neurtzen. Hasieran momentu gogorrak izan ziren nire familiarentzat, dena kezka zelako, baina pixkanaka-pixkanaka indartsu eta osasuntsu hazi nintzen gaur arte. Euskal kultura asko gustatzen zait eta nire bizitzan garrantzitsua da. Gaur egun, nire aisialdian bi gauza egiten ditut gehienbat: bertsolaritza eta euskal dantzak. Bertsoetan nire sormena lantzea gustatzen zait, hitzekin jolastea, eta dantzarekin Euskal herriko tradizioak ikasten ditut. Bi zaletasun hauek asko betetzen naute eta astero gogoz joaten naiz entseguetara. Nire izaerari buruz, pertsona berezia naizela esango nuke, motibazioaren arabera funtzionatzen baitut. Gauza bat asko gustatzen bazait edo interes handia badut, aingira bat bezalakoa naiz: oso bizkorra naiz, mugitzen dakit eta helburua lortzeko modua bilatzen dut. Baina gai batek ez badit graziarik egiten, nahiz eta saiatu, asko kostatzen zait gogoa eta arreta jartzea. Azken batean, gogoa dudanean ematen dut nire ehuneko ehuna; esamoldeak dioen bezala, "Gogoa den tokian, zangoa arin". Horrez gain, pertsona irekia naiz eta lagunekin eta familiarekin egotea da gehien gustatzen zaidana.

NI NEU

IKASTOLAKO IBILBIDEA IRUDITAN

IRUDIAK

Nola pasatu den denbora...

Hurrengoa

Nola hasi nintzen eta nola bukatzen dut?

Gaur egun, DBHko etapa hau amaitzear daukadan honetan, atzera begiratu eta ikastolan egin dudan ibilbide osoari buruzko hausnarketa sakona egiteko unea iritsi zait. Ni HH2tik nago ikastola honetan eta, egia esan, urte hauetan guztietan oso zoriontsu izan naiz hemen. Txikitatik denetarik bizi izan dut gela hauetan, eta urteen joanean nire ikasturte gogokoenetako bat, adibidez, LH 4 izan zen, oso ondo pasatzen nuen garaia zelako.Hala ere, DBHrako jauzia egin nuenean gauzak pixka bat aldatu ziren niretzat. DBH 1era iritsi nintzenean, egia esan, ez nintzen erabat eroso sentitzen hasieran. Aldaketa handia izan zen niretzat; lagun talde desberdinak eta berriak zeuden gelan, eta nire tokia aurkitzea asko kostatu zitzaidan. Lehenengo bi urteetan ez nengoen guztiz egokituta edo zentratuta, eta denbora behar izan nuen ikastolako martxa berria hartzeko eta nire bidea egiteko. Baina denborarekin konturatu naiz egoera hori bizitzea ere ona izan dela niretzat. Aldaketa nagusia DBH 3an igarri nuen: urte horretan askoz gehiago ireki nintzen jendearekin eta gelako taldea asko batu genuen. Bakarka edo talde txikitan ibili beharrean, denok bat egiten hasi ginen. Eta aurten, DBH 4an, prozesu hori borobildu egin dut. Lagun berriak egin ditut eta jada ez gara ikaskide soilak; azken urte honetan familia handi bat bezalakoa garela sentitzen dut eta denok oso ondo konpontzen gara gure artean. Lagunarteko kontuez gain, ibilbide honek heldutasun handia eman didala uste dut. Lehen urteetan ez nintzen ezertaz jabetzen, umeagoa nintzen eta jolasean edo egunerokoan nabilen besterik gabe, biharko egunean pentsatu gabe. Baina DBH 4ra iristean, txip aldaketa bat egin dut: errespetua izatea zein garrantzitsua den ikusten dut eta etorkizuneko gauzetan zentratu behar naizela konturatzen naiz. Etapa hau sentsazio oso positiboarekin ixten dut, asko ikasita, oroitzapen onekin eta nire hurrengo erronketarako prest.

Hausnarketa

Hurrengoa

Here you can add ahighlighted title

Did you know that in addition to utilizing our resources, you can add visual elements of your choice to complement the information? Try it from the Image or Resources menus!

work

IKASTOLAKO IBILBIDEA IRUDITAN

IKASTOLAKO IBILBIDEA IRUDITAN

services

IKASTOLAKO IBILBIDEA IRUDITAN

IKASTOLAKO IBILBIDEA IRUDITAN

IKASTOLAKO IBILBIDEA IRUDITAN

IKASTOLAKO IBILBIDEA IRUDITAN

IKASTOLAKO IBILBIDEA IRUDITAN

IKASTOLAKO IBILBIDEA IRUDITAN

PHONES

Web

contact

Email

Write a great address. The street, its number, a postal code… You know!