OSAGAIAK ETA MANTENUGAIAK
Hurrengoa
Hiru osagai nagusi dituen platera da: patata, txorizoa eta piperrautsa. Bero zerbitzatzen da.Errezeta honetarako, patata, kraskatu edo triskatu egin behar da. Teknika horri esker, gisatu baten saltsa, modu naturalean gizendu edo loditu daiteke, tuberkuluan dauden polisakaridoak (almidoiak) aska baitaitezke. Gainazal malkartsu bat birrintzen denean, beroak aukera ematen du molekula lodigarriak likidoarekin nahasteko eta emaitza loditzen laguntzeko. Hala gertatzen da marmitakoan, saihetsak patatekin jartzean eta baita beste gisatu herrikoi batzuetan ere.
Ariketa honen izena ebaketa egitean sortzen den soinutik dator, ekintzaren erreferentzia onomatopeiko gisa. Sukalde guztietan identifikatzen den klaskada da. Jarduteko modua erraza da: labana sartu behar da, eta ebakiaren erdira iritsitakoan, eskumuturra barrurantz biratu behar da, zati hori modu irregularrean askatu edo urratzeko.
Triskaketa
Hurrengoa
OSAGAIAK
Patata
Piperrautsa
Txorizoa
Hurrengoa
PATATA
Barazki gisa sailkatzen da, baina botanikoki tuberkulua da. Nutrizioaren ikuspuntutik, almidoi eta karbohidrato edukiagatik, zerealekin taldekatu ohi da. Jaten dena landarearen lurpeko zurtoina da, eta ez fruitua. Hau, tuberkulua deitua, handia da eta erreserba substantzien benetako biltegia da, hala nola -azala barne-, C bitamina ugaria, potasioa, fosforoa, magnesioa, burdina, kaltzioa eta sodioa ditu. Gainera, asetzen du eta % 82-an ura da. Elikagai biribil batez ari gara, eta, gainera, elementu diuretiko indartsuak eta urdailetik igarotze baketsua ditu.
Hurrengoa
Ezaugarriak
Patataren hiru ezaugarri aipagarrienak honako hauek dira: azido askorbikoaren aberastasun erlatiboa, prezio baxua eta elikagai bakar gisa erabiltzen denean nutrizio-egoera onargarriari eusteko gaitasuna. Patatak, energia modu iraunkorrean ematen duten karbohidrato konplexuen iturri garrantzitsuak dira. Gainera, zuntza, potasioa eta bitaminak dituzte, hala nola B1, B3 eta azido folikoa. Gantz gutxi dute eta, kozinatzeko moduaren arabera, nutrizio-propietate asko mantentzen dituzte. Osasun profesionalek, elikagai honek eguneroko nutrizioan duen rolagatik aitortza egin diote, funtzio kardiobaskularrean, digestio-funtzioan eta pisuaren kontrolean laguntzen baitu, neurrian eta modu osasungarrian kontsumitzen bada. Oraintsuko ikerketa batzuen arabera, oso garrantzitsua da azala kontserbatzea eta patata egosia edo errea prestatzea, nutrizio-balioa optimizatzeko eta indize gluzemikoa bat-batean ez handitzeko.
Hurrengoa
Ezaugarriak
Patataren beste osagai garrantzitsu bat potasioa da, bihotzaren, muskuluen eta nerbio-sistemaren funtzionamenduan laguntzen duen elektrolitoa.Nutrizioaren ikuspegitik, patata Europako dietan sartu izana garrantzia handikoa da gaixotasun bat desagertzen lagundu zuelako: eskorbutoa, Europako iparraldeko herrialdeetan endemikoa, eta, Amerikaren aurkikuntzaren ondorengo bidaia handien garaian, sekulako hondamendia eragin zuena belaontzietako tripulazioetan.
Normalean, patatak osasungarriak ez direnen kategoriara pasatzen dira akonpainamendu gisa, osagarri gehigarriz kargatuta daudenean.
Bueltatu osagaien orrira
piperrautsa
Kolore gorri-laranja duen eta piper gorria lehortu eta ehotuz lortzen den zapore bereizgarriko hauts-gozagarria da (zenbait barietate ditu). Piperrak Ameriketan sortu ziren eta Europara ekarri ziren Mundu Berriaren aurkikuntzaren ondorioz.Nutrizio-balioari dagokionez, piperrautsetik kontsumitutako errazioak ez dio nutrizio-dietari ekarpen handirik egiten. Oro har, A probitamina edo β-karotenoa ematen du, organismoan A bitamina bihurtzen dena. Bitamina horrek ikusmena baldintza normaletan mantentzen laguntzen du. Likopenoa (ahalmen antioxidatzaile handiko A probitaminarik gabeko karotenoidea) eta kapsaizina ere baditu, zapore mingarria sortzen duen osagai aktiboa.
Bueltatu osagaien orrira
Txorizoa
Okelaren hestebetea, iberiar penintsulakoa jatorriz, ohikoa Espainia eta Portugalgo eragin kulturala duten beste eskualde batzuetan. Piperrautsa eta baratxuria dira osagai nagusiak.Jatorria txerri-haragian du, hau izanik osagai nagusia ur piska batekin batera. Bere ekarpen kalorikoa, nahiko altua, makronutrienteen edukiaren araberakoa da eta, batez ere, gantz kantitatearen araberakoa izaten da.
Bueltatu osagaien orrira
Nutrizio-konposizioa
Almidoia karbohidrato mota bat da, gorputzak glukosan deskonposatzen duena energia gisa erabiltzeko. Beraz, almidoia duten elikagaiak elikagai onak izan daitezke, kaloriak gehitu edo janari bat osatu nahi baduzu.Almidoia polisakarido bat da (karbohidrato konplexua), landare-iturrien energia-erreserba nagusi gisa jarduten duena, eta gizakiak digeritu dezakeen bakarra da, gainera. Gehienbat, amilosa-polimeroen eta amilopektinaren formako glukosa-molekulek osatzen dute, % 25 eta % 75 inguruko proportzioan, hurrenez hurren, baina organismoaren arabera aldatu egiten da.
Polisakarido honen kontsumoa (almidoia) hantura-kontrako propietateekin, sistema immunologikoaren indartzearekin eta toxinen borrokarekin lotuta dago. Glukosarekiko tolerantzia ere hobetzen du, eta horrek gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan aliatu handi bihurtzen du.
Hurrengoa
Plater gisa, Errioxar era prestatutako patatak, plater elikagarria osatzen dutela baieztatu daiteke:
Hurrengoa
Ideia oker ohikoenetako bat da patatak loditu egiten duela. Egia esan, bere kaloria edukia neurrizkoa da eta beste karbohidrato batzuen parekoa, arroza edo pasta kasu. Gainera, zuntz-kontzentrazio handiak, asetasuna errazten du eta pisua kontrolatzen lagun dezake. Gakoa dietaren testuinguru orokorra eta nola prestatzen diren erabakitzea da. Patata frijituek edo gantz-saltsekin egindako prestakinek, kaloria gehiegi izaten dituzte, ez patatak berak.
Plater honetako errazio batek (300-350 g.), gutxi gorabehera, honakoa du:- Kaloriak: 295-331 kcal.
- Koipeak: 16.3-18.5 g. (saturatuak: 3-5 g.)
- Karbohidratoak: 27-32 g.
- Proteinak: 9.7-9.8 g.
- Zuntza: 3.3-4.3 g.
ARIKETAK
NUTRIZIOARI BURUZKO JARDUERAK
Hasi
Nutrienteen detektibea
Hurrengoa
Kalkulagailu nutrizionala
Ariketa honetan razio baten kcal-ak kalkulatu beharko dituzu. Azpiko botoian sakatu ariketa ikusteko:
Txorizoaren nutrienteak
Lipidoek ( % 32), profil lipidiko hau dute:
- % 38, gutxi gorabehera, koipe ase bakoitzeko
- % 43 koipe monoinsaturatu bakoitzeko
- Gantz-azido poliinsaturatuen proportzio txikia
Kolesterolak, taldearen batez bestekoaren antzeko kantitateak ditu. Txorizoa, askotariko dieta orekatuetan sartu ahal izateko, neurrizko kantitateetan kontsumitu behar da noizean behin.Txorizoak ikuspegi kuantitatibotik garrantzirik ez duen karbohidrato kopuru txiki bat ematen du, eta balio biologiko handiko proteina bat, arrautzaren proteinarena baino zertxobait txikiagoa. 100 g txorizok, makronutriente honetan heldu batentzat gomendatutako ahorakinen % 40,7 estaltzen ditu. Txorizoa selenioa, fosforoa eta burdina bezalako mineralen iturria da. Bioerabilgarritasun handiko burdinen artean hemoa nabarmendu behar da. Sodio kopuru handiak, dieta hiposodikoak jarraitu behar dituzten pertsonen kontsumoa mugatzen du. Funtsezko tiamina, niazina eta B12-ren iturri da.
Patataren gutxi gorabeherako osaera
- % 18 karbohidratoak (batez ere almidoia)
- Proteinen % 2 (balio biologikoa arrautzaren proteina guztien balio biologikoarekin aldera daiteke)
Ez du ia koiperik, eta balio kalorikoa, 80 kilokaloria (33KJ) ingurukoa da zati jangarriaren 100g-ko. Patataren ezaugarri garrantzitsu bat azido askorbikoa (C bitamina) da, 100 g-ko 15mg ingurukoa. Kontuan izan behar da, patata biltegiratzean, C bitaminaren edukia murriztu egiten dela eta bitaminaren zati bat erre egiten dela. Gainera, 100 g-ko, 1 mg niazina du, potasio-iturri ona da eta 100 gramoko 0,8mg burdina.
1.2. OSAGAIAK ETA MANTENUGAIAK
Iker Sánchez
Created on April 28, 2026
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Essential Course
View
Practical Course
View
Basic Interactive Course
View
Course 3D Style
View
Minimal Course
View
Neodigital CPD Course
View
Laws and Regulations Course
Explore all templates
Transcript
OSAGAIAK ETA MANTENUGAIAK
Hurrengoa
Hiru osagai nagusi dituen platera da: patata, txorizoa eta piperrautsa. Bero zerbitzatzen da.Errezeta honetarako, patata, kraskatu edo triskatu egin behar da. Teknika horri esker, gisatu baten saltsa, modu naturalean gizendu edo loditu daiteke, tuberkuluan dauden polisakaridoak (almidoiak) aska baitaitezke. Gainazal malkartsu bat birrintzen denean, beroak aukera ematen du molekula lodigarriak likidoarekin nahasteko eta emaitza loditzen laguntzeko. Hala gertatzen da marmitakoan, saihetsak patatekin jartzean eta baita beste gisatu herrikoi batzuetan ere. Ariketa honen izena ebaketa egitean sortzen den soinutik dator, ekintzaren erreferentzia onomatopeiko gisa. Sukalde guztietan identifikatzen den klaskada da. Jarduteko modua erraza da: labana sartu behar da, eta ebakiaren erdira iritsitakoan, eskumuturra barrurantz biratu behar da, zati hori modu irregularrean askatu edo urratzeko.
Triskaketa
Hurrengoa
OSAGAIAK
Patata
Piperrautsa
Txorizoa
Hurrengoa
PATATA
Barazki gisa sailkatzen da, baina botanikoki tuberkulua da. Nutrizioaren ikuspuntutik, almidoi eta karbohidrato edukiagatik, zerealekin taldekatu ohi da. Jaten dena landarearen lurpeko zurtoina da, eta ez fruitua. Hau, tuberkulua deitua, handia da eta erreserba substantzien benetako biltegia da, hala nola -azala barne-, C bitamina ugaria, potasioa, fosforoa, magnesioa, burdina, kaltzioa eta sodioa ditu. Gainera, asetzen du eta % 82-an ura da. Elikagai biribil batez ari gara, eta, gainera, elementu diuretiko indartsuak eta urdailetik igarotze baketsua ditu.
Hurrengoa
Ezaugarriak
Patataren hiru ezaugarri aipagarrienak honako hauek dira: azido askorbikoaren aberastasun erlatiboa, prezio baxua eta elikagai bakar gisa erabiltzen denean nutrizio-egoera onargarriari eusteko gaitasuna. Patatak, energia modu iraunkorrean ematen duten karbohidrato konplexuen iturri garrantzitsuak dira. Gainera, zuntza, potasioa eta bitaminak dituzte, hala nola B1, B3 eta azido folikoa. Gantz gutxi dute eta, kozinatzeko moduaren arabera, nutrizio-propietate asko mantentzen dituzte. Osasun profesionalek, elikagai honek eguneroko nutrizioan duen rolagatik aitortza egin diote, funtzio kardiobaskularrean, digestio-funtzioan eta pisuaren kontrolean laguntzen baitu, neurrian eta modu osasungarrian kontsumitzen bada. Oraintsuko ikerketa batzuen arabera, oso garrantzitsua da azala kontserbatzea eta patata egosia edo errea prestatzea, nutrizio-balioa optimizatzeko eta indize gluzemikoa bat-batean ez handitzeko.
Hurrengoa
Ezaugarriak
Patataren beste osagai garrantzitsu bat potasioa da, bihotzaren, muskuluen eta nerbio-sistemaren funtzionamenduan laguntzen duen elektrolitoa.Nutrizioaren ikuspegitik, patata Europako dietan sartu izana garrantzia handikoa da gaixotasun bat desagertzen lagundu zuelako: eskorbutoa, Europako iparraldeko herrialdeetan endemikoa, eta, Amerikaren aurkikuntzaren ondorengo bidaia handien garaian, sekulako hondamendia eragin zuena belaontzietako tripulazioetan. Normalean, patatak osasungarriak ez direnen kategoriara pasatzen dira akonpainamendu gisa, osagarri gehigarriz kargatuta daudenean.
Bueltatu osagaien orrira
piperrautsa
Kolore gorri-laranja duen eta piper gorria lehortu eta ehotuz lortzen den zapore bereizgarriko hauts-gozagarria da (zenbait barietate ditu). Piperrak Ameriketan sortu ziren eta Europara ekarri ziren Mundu Berriaren aurkikuntzaren ondorioz.Nutrizio-balioari dagokionez, piperrautsetik kontsumitutako errazioak ez dio nutrizio-dietari ekarpen handirik egiten. Oro har, A probitamina edo β-karotenoa ematen du, organismoan A bitamina bihurtzen dena. Bitamina horrek ikusmena baldintza normaletan mantentzen laguntzen du. Likopenoa (ahalmen antioxidatzaile handiko A probitaminarik gabeko karotenoidea) eta kapsaizina ere baditu, zapore mingarria sortzen duen osagai aktiboa.
Bueltatu osagaien orrira
Txorizoa
Okelaren hestebetea, iberiar penintsulakoa jatorriz, ohikoa Espainia eta Portugalgo eragin kulturala duten beste eskualde batzuetan. Piperrautsa eta baratxuria dira osagai nagusiak.Jatorria txerri-haragian du, hau izanik osagai nagusia ur piska batekin batera. Bere ekarpen kalorikoa, nahiko altua, makronutrienteen edukiaren araberakoa da eta, batez ere, gantz kantitatearen araberakoa izaten da.
Bueltatu osagaien orrira
Nutrizio-konposizioa
Almidoia karbohidrato mota bat da, gorputzak glukosan deskonposatzen duena energia gisa erabiltzeko. Beraz, almidoia duten elikagaiak elikagai onak izan daitezke, kaloriak gehitu edo janari bat osatu nahi baduzu.Almidoia polisakarido bat da (karbohidrato konplexua), landare-iturrien energia-erreserba nagusi gisa jarduten duena, eta gizakiak digeritu dezakeen bakarra da, gainera. Gehienbat, amilosa-polimeroen eta amilopektinaren formako glukosa-molekulek osatzen dute, % 25 eta % 75 inguruko proportzioan, hurrenez hurren, baina organismoaren arabera aldatu egiten da. Polisakarido honen kontsumoa (almidoia) hantura-kontrako propietateekin, sistema immunologikoaren indartzearekin eta toxinen borrokarekin lotuta dago. Glukosarekiko tolerantzia ere hobetzen du, eta horrek gaixotasun kardiobaskularren prebentzioan aliatu handi bihurtzen du.
Hurrengoa
Plater gisa, Errioxar era prestatutako patatak, plater elikagarria osatzen dutela baieztatu daiteke:
Hurrengoa
Ideia oker ohikoenetako bat da patatak loditu egiten duela. Egia esan, bere kaloria edukia neurrizkoa da eta beste karbohidrato batzuen parekoa, arroza edo pasta kasu. Gainera, zuntz-kontzentrazio handiak, asetasuna errazten du eta pisua kontrolatzen lagun dezake. Gakoa dietaren testuinguru orokorra eta nola prestatzen diren erabakitzea da. Patata frijituek edo gantz-saltsekin egindako prestakinek, kaloria gehiegi izaten dituzte, ez patatak berak.
Plater honetako errazio batek (300-350 g.), gutxi gorabehera, honakoa du:- Kaloriak: 295-331 kcal.
- Koipeak: 16.3-18.5 g. (saturatuak: 3-5 g.)
- Karbohidratoak: 27-32 g.
- Proteinak: 9.7-9.8 g.
- Zuntza: 3.3-4.3 g.
ARIKETAK
NUTRIZIOARI BURUZKO JARDUERAK
Hasi
Nutrienteen detektibea
Hurrengoa
Kalkulagailu nutrizionala
Ariketa honetan razio baten kcal-ak kalkulatu beharko dituzu. Azpiko botoian sakatu ariketa ikusteko:
Txorizoaren nutrienteak
Lipidoek ( % 32), profil lipidiko hau dute:
- % 38, gutxi gorabehera, koipe ase bakoitzeko
- % 43 koipe monoinsaturatu bakoitzeko
- Gantz-azido poliinsaturatuen proportzio txikia
Kolesterolak, taldearen batez bestekoaren antzeko kantitateak ditu. Txorizoa, askotariko dieta orekatuetan sartu ahal izateko, neurrizko kantitateetan kontsumitu behar da noizean behin.Txorizoak ikuspegi kuantitatibotik garrantzirik ez duen karbohidrato kopuru txiki bat ematen du, eta balio biologiko handiko proteina bat, arrautzaren proteinarena baino zertxobait txikiagoa. 100 g txorizok, makronutriente honetan heldu batentzat gomendatutako ahorakinen % 40,7 estaltzen ditu. Txorizoa selenioa, fosforoa eta burdina bezalako mineralen iturria da. Bioerabilgarritasun handiko burdinen artean hemoa nabarmendu behar da. Sodio kopuru handiak, dieta hiposodikoak jarraitu behar dituzten pertsonen kontsumoa mugatzen du. Funtsezko tiamina, niazina eta B12-ren iturri da.Patataren gutxi gorabeherako osaera