Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Aether-X

Paula Martin Calvo

Created on February 7, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Decisions and Behaviors in the Workplace

Tangram Game

Process Flow: Corporate Recruitment

Weekly Corporate Challenge

Wellbeing and Healthy Routines

Match the Verbs in Spanish: Present and Past

Planets Sorting Game

Transcript

Zuzendaria: Paula Martin
SARRERA

Logo2

Logo1

Aether-X

ENPRESAREN LOGOA

ENPRESAREN IZENA

Modu handian
Modu txikian
Greziar mitologian "Aether" zeru gorenaren distira eta argitasuna irudikatzen zuen jainkoa zen.

Título

Título

Usa esta cara para dar más información sobre un tema.

Usa esta cara para dar más información sobre un tema.

Subtítulo

Subtítulo

ERAIKUNTZA

MATERIALAK

  • Beira epela
  • Tungstenoa
  • Picoplanktonics
  • Neona

AHALERA

  • Bonbillak
  • Familia handi bat garraiatu dezake (8 pertsona inguru) barruan dauzkan eserleku kantitateari esker.
  • Maleta asko eraman ditzake (20 gutxi-gorabehera, tamainaren arabera), beheko zatian gordetzen direnak, motorearekin batera.
  • Garraio honen prezioa 300.000€ da. Gehiago kostatu beharko luke teknologia berrien ondorioz, baina gure helburua mundu guztiarentzat eskuragarria izatea da, gure ingurumena geroz eta azkarrago zaintzeko.
  • Kajoietatik automatikoki helizeak aterako dira hegan egiteko.
  • Bonbeta baten funtzioa dauka: kanika baten tamaina izan dezake poltsikoan gorde ahal izateko, eta lurraren kontra jotzen duenean bere forma errealera bueltatzen da.
BARNE EGITURA

BARNE XEHETASUNAK

  • Banbuzko ehunez egindako sofa:
    • Banbuzko ehuna gaur egungo ehunik jasangarriena da honen frabrikazioan ez delako kimikorik behar, ondorioz, ez du lurra kutsatzen eta gure osasuna bermatzen du. Gainera, banbua azkar hazten da ongarririk erabili gabe, orduan, ez litzateke inoiz agortuko.
  • Marmol txuriko mahaia:
    • Marmol txuria luxua adierazten du, eta estekikoki plus bat ematen dio garraio honi.
  • Kontrol zentroa:
    • Mahaiaren erdian dagoen botoia sakatuz, munduaren holograma bat agertzen da flotatzen. Holograman gure helmuga adieraziko dugu, eta ondoren nahi dugun urtea. Honen bidez, garraioa bakarrik gidatuko da, kamara batzuei esker.
ERREAKZIOA

Azalpena

2H₂​ + O₂​ → 2H₂O + ENERGIA

Garraioaren motorea hidrogeno berdeko erreakzio baten bidez funtzionatuko du. Hau lortzeko, ura elektrolisis prozesu bat jasaten du. Honetan, energia iturri jasangarri baten korronte elektrikoak uraren molekulak banatzen ditu hidrogenoan eta oxigenoan karbono dioxidorik sortu gabe. Honi esker, garrarioaren motorea mugituko da, esferaren helizeak mugituko dira hegan egiteko eta argiak piztuko dira

IRUDIAK:

Jasangarritasuna

Título

Título

Usa esta cara para dar más información sobre un tema.

Usa esta cara para dar más información sobre un tema.

Subtítulo

Hidrogeno berdea orain arte dagoen erreakzio jasangarriena da ez duelako CO₂-a sortzen. Honek gure ingurumena ahal den guztia zaiduko du, baina erreakzioa eraginkorra izateko energia iturri berriztagarriak erabili behar dira (energia eolikoa edo eguzki energia adibidez).
JASANGARRITASUNA

ANAlisia

ESTATISTIKAK

Ezinezkoa da garraio hau %100ean jasangarria izatea, azkenean, gaur egun erabiltzen den guztia modu batetan edo bestean eragina dauka. Hau beste alde batera utzita, Gure garraioa orain arte dagoen garraio jasangarriena da, bai materialen kasuan eta bai hondakinak kontuan hartuta. Arrazoi guzti hauengatik beste garraio batzuekin konparatura gure garraioa hobeto zaintzen du planeta, kutsadura geroz eta azkarrago gelditzeko.

ERREAKZIOA

ERAINKUNZA

ZINEMATIKA
nola mugitzen da?
DATUAK:

Problemaren arabera, Zelanda Berrira joateko bakarrik 19,88min behar dira, hau da, 19 minutu eta 53 segundu. Bestalde, honi 24 urteko diferentzia gehitzen badiogu, 2h 19min eta 53s izango lirateke.

Garraio honek hartu ahal duen abiadura maximoa 60.000km/h da, beraz, minuturo 1.000km egingo lituzke. Honek esan nahi du gaur egungo garraio azkarrenetariko bat dela. Bestalde urtez urte joateko 5min gehiago behar du urte bakoitzarentzat.

MAPAREKIN ADIERAZITA

ADIBIDEA

Título

Usa esta cara para dar más información sobre un tema.

Subtítulo

ONURAK

Aether-x aukeratzeko arrazoiak

  • Aether-X da zalantzarik gabe orain arte existitu den garraio enpresarik jasangarriena, baina ez pentsa gure helburua dirua irabaztea dela... guri ekonomia bost axola. Gure benetazko helburua duela 4.600 milioi urte sortu zen planeta polit hau behar den bezala zaintzea da, eta ahalik eta azkarren gertatzea nahi dugu. Hari esker ez balitz, ez ginateke hemen egongo, beraz, Lurra mehatxatzen duten arazo guztiak (hala nola, aire, itsaso eta lur kutsadura) gelditu behar ditugu. Zoritzarrez hau ez da bakarrik egiten, gizarte osoaren lankidetza behar da, eta honen ondorioz gure prezioak baxuak izatea erabaki dugu mundu guztiarentzat eskuragarriak izateko gizarte klaseak kontuan hartu gabe.
  • Garraio honek eskaintzen dituen onurak asko dira, eta hainbat gairi lotuta daude:
    • INGURUMENA
    • PERTSONALAK
    • AKADEMIKOAK
JOLASA

30 segundutan bukatuz gero lehenengo erosketan %35eko beherapena

BIBLIOGRAFIA
  • Chat GPT argazkiak sortzeko
  • Logo AI logoa sortzeko
  • Sora bideoak sortzeko
  • Capcut zuzendariaren bideoa sortzeko
  • Photoroom eta RemoveBG argazkiei fondoa kentzeko
  • Erreakzioa Iberdrolatik atera dut: ESTEKA
  • Informazioa:
    • WIKIPEDIA
    • NATIONAL GEOGRAPHICS

Título

ERABILITAKOA

Usa esta cara para dar más información sobre un tema.

Subtítulo

Zuzendaria: Paula Martin

MILA ESKER

BEIRA EPELA

Goiko zatia beira epelez egina dago. Beira mota hau kristalik gogorrenetariko bat da, eta ez da erraz apurtzen. Ondorioz, kristal honen erabilera bidaiarien segurtasuna bermatuko luke. Gainera, gardena denez, kanpoan gertatzen den guztia ikusten da istripuak sahiesteko.

ERREAKZIOARI BEGIRA

Hidrogeno berdeko erreakzioa etorkizun handia dauka, gaur egun existitzen den "konbustible" jasangarriena delako. Eta bai, konbustible hitza komilen artean dago ez delako konbustio bat gertatzen, baina funtzio bera dauka: energia sortzea motorea funtzionatu ahal izateko. Erreakzio honen helburua karbono dioxidoa sahiestea da, eta ura bakarrik behar denez, honen hondakin bakarrak hidrogenoa eta oxigenoa izango lirateke. Horrela, gure atmosferara joaten diren berotegi efektuko gasak pixkanaka pixkana gutxitzen joango dira, mundu egoki bat sortu arte.

INGURUMENA

INGURUMENA: garraio hau gure ingurumena zaintzen lagunduko du hainbat arrazoirengatik. Honen material guztiak birziklagarriak eta jasangarriak dira, gainera, ez ditu hondakin toxikoak sortzen, eta jada kutsatuta dagoena garbitzen du CO2-a murrizteko. Honek gure mundua leku seguru batean bihurtuko du, bai guretzat eta bai gure ondorengoentzat.

NEONA

Neoia taula periodikoko elementua da. Esfera honen goiko zatian dauden tungstenoko zutabeek neonezko hodiak izango dituzte itsatsita. Neon hodiak bero jartzen direnean kolore distiratsua hartzen dute, eta garraio honetan ipiniz gero, ilun dagoenean istripuak sahiestuko lituzke.

ERAIKUNTZARI BEGIRA

Garraio honen eraikuntza sortzerakoan helburu bakarra zegoen: ahalik eta jasangarriena eta seguruena izatea. Ondorioz, erabilitako materialak azterketa zorrotz bat pasa dute, erraz birziklatu ahal diren ala ez ikusteko. Gainera, material gehienen produkzioa ere kontuan hartu da, hala nola uraren gastu handiegia, kimiko kaltegarrien erabilera eta langileen egoera. Gainera, aurrerapen biokimiko handiei esker, gure garraioa Pikoplanktonics materialez egindako estrukturak edukitzea lortu dugu. Hauen funtzioa kanpoan dagoen karbono dioxidoa xurgatzea eta oxigenoan bihurtzea da, gure atmosfera behar den bezala zaintzeko. Hori gutxi balitz bezala, gure esfera bombeta baten funtzioa dauka: kanika baten tamaina izan dezake poltsikoan gorde ahal izateko, eta lurraren kontra jotzen duenean bere forma errealera bueltatzen da, beraz ez da aparkalekurik bilatu behar hain beste buelta ematea sahiestuz eta gasen emisioa murriztuz.

PICOPLANKTONICS

Kanadan, galdera honi bueltaka hasi ziren: "Naturarekin lankidetzan aritu gaitezke planeta suntsitu beharrean, Lurra konpontzen duten espazioak eraikitzeko?", eta ondorioz picoplanktonics aurkeztu zuten. Estruktura biziak dira, itsas zianobakterioz (pikoplanktonez) eginak. Bakterio hauek Lurraren lehen bizidunetako bat dira, atmosferako karbono dioxido mailak gutxitzeaz eta Lurra oxigenatzeaz arduratu zirenak.Honi esker, Picoplantonics-a gure atmosferan dagoen karbono dioxidoa xurgatu eta oxigenoan bihurtu dezake, garraio hau geroz eta jasangarriagoa bihurtuz.

informazio gehiago hemen

PERTSONALAK

PERTSONALAK: bola txiki batean bihurtu ahal denez, da aparkalekurik bilatu behar gure poltsikoan sartu dezakegulako. Honek denbora aurreztea eragingo du, aurreztutakoa beste gauza batzuetan inbertitu ahal izateko. Gainera, garraioa bakarrik gidatzen denez, bidaiatzen pasatzen dugun denbora beste edozer egiteko erabili dezakegu, denbora galdu ordez. Azkenfinean, bizitza bakarra da, eta ahal den guztia aprobetxatu behar dugu.

BONBILLAK

Garraio honen erdiko zatian bonbila batzuk daude gauean arazorik gabe bidaiatu ahal izateko. Hauek hidrogeno berdeko erreakzio kimiko batekin funtzionatzen dute, gainontzeko guztia bezala.

DENBORAN ZEHAR

Garraio hau denboran zehar joan daiteke zizare zuloei (einstein-rosen zubia ere deituta). Zizare zulo bat einsteinen erlatibitate orokorraren ekuazioek deskribatutako espazio-denboraren estruktura bat da, espazioan eta denboran zehar erraz garraiatzeko ahalmena duena. Zizare zulo batek gutxienez bi mutur ditu (normalean zulo beltz bat eta zulo txuri bat) eta hauek eztarri baten bidez lotuta daude, materia hemendik pasatuz gero, mutur batetik bestera mugitu daiteke. Denboran zehar bidaiatzeko ahalmena argi urteei esker gertatzen da, irteera geroz eta urrunago egon, geroz eta beranduago aterako garelako, etorkizunera bidaiatuz.

TUNGSTENOA

Tungstenoa edo wolframioa munduan existitzen diren metalik gogorrena da, eta erraz birziklatu daiteke ingurumena zaintzeko. Gainera, ez da oxidatzen, beraz, nahiko iraunkorra da.

AKADEMIKOAK

AKADEMIKOAK: denboran bidaiatu ahal duenez, beste garai batzuetan gertatutakoa gure begiekin ikusteko aukera izango dugu. Horrela, gauza guztiak memoriaz ikasi ordez, errazago ulertuko ditugu haietan parte hartu badugu.

AIRETIK

Garraio hau airetik joan daiteke erdiko zatian dauzkan helizeei esker. Hauek automatikoki ateratzen dira bola pizten denean, eta 100 erreboluzio minutuko abiadurara joaten dira, helikoptero batenak bezala. Honi esker edozein lekura joan gaitezke nahiz eta errepiderik ez egon, itsasoak, mendiak eta ibaiak goitik pasatzen.