Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

DBH- GEOGRAFIA ETA HISTORIA

Leire Iruretagoiena

Created on February 5, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Essential Learning Unit

Akihabara Learning Unit

Genial learning unit

History Learning Unit

Primary Unit Plan

Vibrant Learning Unit

Art learning unit

Transcript

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

DBH 2

HASI

AHOLKUAK

LANA HASTEKO Irakurri erronka osoa hasi aurretik Pentsatu: zer galdetzen didate benetan? Antolatu zure denbora

PROIEKTUA EGITEKO Izan argia eta bisuala Ideia nagusiak nabarmendu Ez testu luzeak, baizik eta gakoak Sormena erabili

IKERTZEKO Ez kopiatu lehenengo informazioa Erabili iturri bat baino gehiago Konparatu datuak eta egiaztatu Apuntatu ideiak zure hitzekin

AMAITU AURRETIK... Ulertzen da nire azalpena? Ondorio propioak jarri ditut? Iturriak aipatu ditut? Zaindu dut aurkezpena?

GEOGRAFIA LANETAN Begiratu mapari arreta handiz (eskala, legenda, datak) Alderatu hainbat datu, ez bakarra Atera ondorio orokorrak

1. JARDUERA

1. jarduera. Nafarroako Erresuma Europako testuinguruanHelburua: Nafarroako Erresumaren sorrera eta bilakaera ulertzea, beste erresuma batekin alderatuz. GALDERAK

  1. Europako beste erresuma batekin alderaketa (Frantzia, Ingalaterra edo Gaztela).
  2. Aztertu:
  3. Botere politikoaren antolaketa
  4. Noblezia/erregetza/elizarekin harremanak
  5. Lurralde-kontrola eta aliantzak
  6. Ekoizpena: txosten historiko laburra + mapa komentatua.
  7. Erronka gehigarria: “Zergatik izan zen Nafarroa erresuma txikia baina estrategikoa?”

JARDUEREN TXOSTENA

2. JARDUERA

2. jarduera. Gizarte feudala zalantzan Helburua: Gizarte feudala modu kritikoan aztertzea.GALDERAK
  1. Zein estamentuk osatzen zuten gizarte feudala? Zein ziren bakoitzaren pribilegioak eta betebeharrak?
  2. Nor zen boterearen benetako jabea: erregea, nobleak ala Eliza? Zergatik?
  3. Zer aukera zituen nekazari batek bere egoera soziala aldatzeko?
  4. Hiriak suspertzeak zer aldaketa ekarri zituen gizarte feudalaren barruan?
  5. Zein elementuk erakusten dute sistema feudala sistema itxia zela?
  6. Eta zein elementuk erakusten dute sistema malgua izan zitekeela?
  7. Zure ustez, gizarte feudala bidezkoa zen? Arrazoitu iturri historikoak erabiliz.

3. JARDUERA

3. jarduera. Al-Andalus: zibilizazio-trukeaHelburua: Al-Andalusen ekarpen kultural, zientifiko eta ekonomikoak baloratzea.GALDERAK
  1. Zer zen Al-Andalus eta nola sortu zen?
  2. Zein arlotan nabarmendu zen Al-Andalus Europako beste lurraldeekin alderatuta?
  3. Azaldu adibide zehatz batekin nola hedatu zen jakintza Al-Andalusetik Europara.
  4. Zein izan zen merkataritza-bideen garrantzia kultura-trukean?
  5. Zergatik izan zen tolerantzia erlijiosoa (neurri batean) garrantzitsua garapen horretarako?
  6. Zein elementu erabiltzen ditugu gaur egun Al-Andalusetik datozenak?
  7. Zure ustez, Al-Andalus gabe, Europako garapena berdina izango litzateke? Zergatik?

Desarrollo 1

4. JARDUERA

3. jarduera. Denbora-lerro kritikoa Helburua: Denboraren ulermena eta kausalitatea lantzea. GALDERAK

  1. Zergatik hautatu dituzu mugarri historiko horiek eta ez beste batzuk?
  2. Zer aldaketa ekarri zuen mugarri bakoitzak bere garaian?
  3. Zein mugarri izan zen garrantzitsuena? Zergatik?
  4. Zer harreman dago mugarri horien artean?
  5. Zer gertatuko litzateke mugarri horietako bat gertatu ez balitz?
  6. Zein ondorio izan zituen epe luzera?
  7. Historia ulertzeko, garrantzitsuagoa al da gertaerak edo ondorioak aztertzea? Arrazoitu.

5. JARDUERA

5. jarduera. Aro Modernoko pentsamolde berriak eta gaur egungo gizartea Helburua: Ideien jarraikortasuna eta gaur egungo eragina ulertzea. GALDERAK

  1. Zer aldaketa ekarri zuen Aro Modernoak pentsatzeko moduan?
  2. Zer da humanismoa eta zergatik izan zen iraultzailea?
  3. Nola aldatu zen gizakiaren ikuspegia Erdi Arotik Aro Modernora?
  4. Zein ideia erabiltzen ditugu gaur egun Aro Modernotik datozenak?
  5. Aukeratu ideia bat eta azaldu nola ikusten den gaur egungo gizartean.
  6. Zein arrisku edo muga izan ditzake pentsamolde horrek?

6. JARDUERA

6. jarduera. Emakumeak Aro Modernoan: ikusezinetik protagonismora Helburua: Genero-ikuspegia txertatzea historian. GALDERAK

  1. Zein rol nagusi zituzten emakumeek Aro Modernoan?
  2. Zergatik agertzen dira emakume gutxi testuliburuetan?
  3. Aukeratutako emakume historikoak zer ekarpen egin zituen?
  4. Zein oztopo izan zituen bere garaian?
  5. Nola ikusten da gaur egun emakume horren lana?
  6. Zein desberdintasun eta antzekotasun daude gaur egungo egoerarekin alderatuta?
  7. Zure ustez, historia nola kontatuko litzateke emakumeen ikuspegia hasieratik txertatu izan balitz?