Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

DILEMA

nahiadelgado

Created on February 1, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Practical Video

Akihabara Video

Essential Video

Explainer Video: Keys to Effective Communication

Explainer Video: AI for Companies

Space video

Season's Greetings Video Mobile

Transcript

DILEMA

PEDAGOGIKOAK

DIDAKTIKA OROKORRA Nahia Delgado.

Eskola batean, Lehen Hezkuntzan, tutore bati gurasoak irainez etorri zaizkio. Irakasleak zuzendaritzarekin hitz egin du eta ez diote konponbiderik eman. Irakasleak gurasoei mezu 1 bidali die bilera BAT antolatuz, baina ez dira azaldu… Zer egin daiteke kasu hauetan? Gurasoei dagokienez? zuzendaritzari dagokionez? ikaslearen jarraipen prozesuari dagokionez?

Uxuereren gurasoak beganoak dira, eta, ondorioz, Uxuek ere dieta beganoa jarraitzen du. Ikasturtearen hasieran, Uxuereren gurasoek mezu bat bidali zieten gainerako gurasoei, eskolan ospatzen diren festetan beste elikagai batzuk ez eramateko ohartaraziz. Hala ere, jolas‑garaian, Uxuek beste haurrei hamaiketakoa eskatzen die, eta batzuetan elikagai ez‑beganoak jaten ditu. Egoera honen aurrean, esku hartu beharko luke irakasleak? Zer egin beharko genuke?

Ikasle atzerritar berri bat iritsi da Lehen Hezkuntzako 2. mailara, ikasturtearen erdian. Haurra klasera joaten da, baina irakasleak ohartu da ez duela beharrezko materialik eramaten; normalean familiek erosten duten materiala, kasu honetan, ez da erosi.Egoera hori ikusita, irakasleak ikastetxeari laguntza eskatu dio, beka edo liburuak erosteko laguntzaren bat ematerik izango ote luketen jakiteko, baina ikastetxeak ezezkoa eman du. Egoera honen aurrean, nola susta dezake irakasleak haurraren garapen egokia eta berdintasuna?

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasle bati ubelduak eta kolpeak ikusi dizkiozu. Normalean erortzen eta min hartzen duen haurra da, baina kolpe hauek ezkutuan mantentzen ditu jertsea kendu gabe. Gainera, egun batean oso kezkatuta joan zen eskolara eta ez zuen inorekin hitz egin. Horren aurrean haurrarekin hitz egitea erabaki duzu, kolpeak nola egin dituen jakiteko. Ikasleak bere kabuz egin dituela dio, bizikletatik erortzean. Haurraren jarrera aldaketa dela ez dakizu zer sinistu.Gurasoekin hitz egin behar duzu? nola jokatu beharko zenuke? zer da egokiena?

Down sindromea duen neska bat dago ikasgelan. Zu irakaslea zara, eta Mariak kontatu dizu klaseko bi ikaskidek bere errotulagailu guztiak lapurtu dizkiotela jolas‑garaian. Zuk, ordea, ez duzu egoera zuzenean ikusi, nahiz eta aurretik pare bat aldiz Mariarenganako jarrera arraroak edo desegokiak antzeman dituzun ikaskide horien aldetik.Egoera honen aurrean, nola eman diezaioke irakasleak irtenbidea egoerari, lapurreta zuzenean ikusi ez badu eta frogarik ez badauka?

Ordezkapen bat egitera zoaz, eta unibertsitate‑karrera berriki amaitu duzu. Ordezkatu behar duzun irakaslea hil egin dela jakin duzu, eta zu izango zara haren ordezkoa. Nola kudeatu dezakezu egoera hori? Zer egin dezakezu gelan? Zer egin ikasleek onartzen ez bazaituzte?

Eskolako danborradan urtero hiru kantinera aukeratzen dira zozketa bidez. Ikasturte honetan, Txomin izeneko mutiko bat aurkeztu da, eta zozketan sartu beharrean, zuzenean aukeratu dute. Hau da, irakasleek eta zuzendaritzak erabaki dute garrantzitsua dela gaiari ikusgarritasuna ematea eta oinarrizko genero‑estereotipoei aurre egitea.Hala ere, hainbat guraso ez daude ados erabakiarekin, ikasle guztiek aukera berdinak izan behar direla argudiatuta. Kasu honetan, zein iruditzen zaizu erabakirik egokiena? Txomin zozketaren poltsan sartu beharko litzateke, ala estereotipoei aurre egitea jarri beharko litzateke helburu nagusi gisa?

Badago neska bat Lehen Hezkuntzako 6. mailan dagoena, eta ikasle zein irakasleen arreta etengabe bilatzen duena. Ikasturte hasieratik hona, behin baino gehiagotan adierazi die irakasleei bere lagun-taldeak baztertzen duela. Bere esanetan, egoera udan hasi zen: eskola-ordutegitik kanpo, besteak berari kontuan hartu gabe geratzen dira, eta kalean kaletik topatzen badira, ezkutatu egiten dira elkar ez ikusteko. Eskolan, berriz, neskak dio jolasean edo taldean egon arren, ez diotela kasurik egiten. Hala ere, irakasleek arretaz aztertu dute egoera, eta ez dute jarrera arrarorik edo bazterketa argirik antzeman. Horrenbestez, egoera honen aurrean, neskaren tutoreak ez daki zein erantzun eman: neska arreta deitzeko asmoz ari ote da? bullying‑aren protokoloa martxan jarri eta jarraitu behar ote da? ala etxeko arazo baten ondorioz arreta eskatzen ari da? zer egin beharko litzateke kasu honetan?

Gure ikaslea den Jon mutiltzat hartu dugu. Hala ere, aurrekoan gugana jo zuen esanez neska dela. Guk egoera ongi hartu genuen arren, bere guraso zein ikaskideek ez dute ulertu eta baztertua izan da. Hori ikusirik, 6 urteko jo gugana babesa eske etorri da. Zer egin beharko genuke Jonekin? Eta gelako bazterketa egoerarekin? Eta Jonen gurasoekin?

Ikasle batek beste bati bullying larria egiten dio, eta biktima mehatxatuta dago. Biktimak irakaslearekin hitz egin du, egoerak kanpora irten behar duela sentitzen duelako, baina aldi berean inori ezer ez esateko eskatzen dio; izan ere, beldur da erasotzaileak zerbait egingo diola. Egoera honen aurrean, zer egin beharko luke irakasleak?

7 urteko haur batek ia egunero ikasgelan lo hartzen du eta begi zuloa handiekin agertzen da beti. Zer egin beharko genuke kasu horretan?

11 urteko ikasle bat dago, Mikel izenekoa, eta konturatu da mutilak gustatzen zaizkiola. Gelakideak ere horretaz ohartu dira, eta mutil batzuek barre egiten dute eta iraindu egiten dute. Horren ondorioz, Mikel egunero triste eta negarrez iristen da etxera.Gurasoek, ordea, ez dakite zergatik dagoen horrela, ezta Mikel homosexuala dela ere. Mikelek irakasleari kontatu dio egoera, eta irakasleak badaki zer gertatzen ari den. Egoera honen aurrean, zer egin beharko luke irakasleak? GURASOEI ESAN? Ez Sartu?

Aimar ikaslea da, eta bizitzeko arriskuan dago. Medikuaren arabera, ezinbestekoa da odol‑transfusio bat egitea, baina familiak Jehovaren lekukoak dira, eta ez dute transfusioa onartzen beren sinesmen erlijiosoengatik. Irakasle gisa, zure ikaslea bizirik egotea nahi duzu, baina egoera konplexua da. Zein da irakaslearen eginkizuna kasu honetan? Nola esku har daiteke? Eta nola landu daiteke egoera ikasgelan, ikaskideen galderak erantzuteko?

Irakaslea zara, eta zure ikasle bat hil da. Egoera oso zaila da, bai zuretzat, bai ikaskideentzat. Nola landu daiteke egoera hori? Egokia al da gaiaren inguruan zerbait lantzea? Nola landu heriotzaren gaia, bereziki lagun bat (haur bat) hil denean?

Azoka bat antolatu da ikastetxean, eta ikasle bakoitzak zerbait eramatea aurreikusi da. Hala ere, badago ikasle bat bere familiaren egoera ekonomikoagatik ezin duena ezer eraman azoka horretara. Egoera honen aurrean, zer egin beharko luke irakasleak?

Lehen Hezkuntzako 3. mailako gela batean, Matías izeneko haur bat dago. Matíasek irakaslearengana hurbildu eta galdera hau egin dio: «Zuk zer uste duzu, mundua Jainkoak sortu zuela ala eztanda handi baten ondorioz sortu zela?» Galdera hori gelan planteatu ondoren, irakaslearen iritzia eskatu du. Kristau‑eskola batean lan egiten dugu, baina irakasleak ez du sinesmen erlijiosorik. Zer erantzun beharko genuke?