Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

H2.gaia : ERROMA, MITOTIK HISTORIARA

garay.celine

Created on February 1, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Essential Learning Unit

Akihabara Learning Unit

Genial learning unit

History Learning Unit

Primary Unit Plan

Vibrant Learning Unit

Art learning unit

Transcript

H2.gaia : ERROMA, MITOTIK HISTORIARA
HASI

Eneas ihesean, F. Barroci, 1598 (Galeria Borghese Erroma)

Eneas troiar printzea, Ankises hilkorraren eta Venus jainkosaren semea zen. Greziarrek Troia hiria erre zutenean, bere aita bizkarrean eta semea eskutik hartuta, ihes egin zuen, baina ekintza horretan bere emaztea Kreuse (Troiako erregearen alaba) galdu zuen. Greziara, Siziliara, Kartagora eta azkenik, Laziora (Latium mapan) iritsi ziren. Orduan, Eneasek, Latinus izeneko herriko erregearekin aliantza egin zuen: bere alaba Laviniarekin ezkondu zen, eta, ondoren, Lavinio hiria sortu zuen. Zenbait menderen buruan bere ondorengo batek Erroma sortu zuen.

Erromaren sortzea mitologiaren arabera
Erromako mapa interaktibo honetan arkeologoek atzemandako lau erromatar eraikuntza handi gordetzen dira. Puntu interaktiboak klikatu eta zure jarduera fitxako taula bete ezazu.
Zergatik asmatua izan da Erromaren sortzearen mitoa?
Txanponaren gibelaldean: nor ote zen?
Txanponaren aintzinaldean: Venus jainkosa
Dok1 : K.a 47 urtean JulioZesarren garaian egina izan zen txanpon bat.
Julio Zesarren konkistak Galia (K.a 58-51 urteetan) eta ) eta Numidia ipar Afrikan(Ka 46 urtean)
Erromatar konkistak IV.mendetik K.a II.mendera K.o
2.aztarna
Harresi baten aztarnak K.a VI.mendekoa . Servio Tulio errege etruskoaren garaian eraikia izan zen eta garaian Erromako zazpi muinoak (ikus mapa) barnatzen zituen.
Palatinoko muinoan indusketa arkeologikoek K.a VIII mendeko txabola baten arrastoak baita atzar hezur asko ere inguruan atzeman zituzten.
1 .aztarna
Jupiter jainkoaren tenpluaren aztarnak (K.a VI.mendea) Kapitolio muinoan aurkituak. Ezagutzen den eraikin erromatar zaharrenetako bat da.
3. aztarna :
4. aztarna
Cloaca Maxima : Erromako estolda (=égoût) K.A.VII-VI.mendeen artean eraikia izan zen errege Etruskoen garaian. 800 metroko luzera zuen eta hiriko ur zikinak Tiber ibaiara eramaten zituen.