Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

ILUSTRAZIOA

interra

Created on January 29, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Discover Your AI Assistant

Urban Illustrated Presentation

Geographical Challenge: Drag to the map

Decisions and Behaviors in the Workplace

Tangram Game

Process Flow: Corporate Recruitment

Weekly Corporate Challenge

Transcript

Musika entzuteko, egin klik hemen! :)

Testuinguru historikoa

Definizioa

Helburuak

Ezaugarriak

ILUSTRAZIOA

Voltaire

Rousseau

Zer da ilustrazioa?

Mugimendu kultural, intelektual eta filosofikoa da, XVIII. mendean sortutakoa. “Argien mendea” edo Aufklärung deiturikoa. Mugimendu ilustratua berritzailea eta erreformazalea da.

Euskaltzaindia

Voltaire (1694-1778)

Stanford Encyclopedia of Philosophy

Idazle eta historialari frantsesa

«Ez nago ados esaten duzunarekin, baina esateko duzun eskubidea defendatuko dut.»

  • Ilustrazioaren ordezkari nagusietakoa da, satira eta ironia erabiliz.
  • Arrazoiaren eta pentsamendu kritikoaren aldekoa da.
  • Tolerantzia erlijiosoa defendatzen du.
  • Fanatismoa gogor kritikatzen du.
  • Askatasun zibila, bereziki adierazpen-askatasuna, funtsezkotzat jotzen du.
  • Eliza eta botere absolutuaren kritika egiten du; hala ere, ez da iraultzailea.

Obra nagusiak

  • Candide (1759)
  • Gutun filosofikoak (1734)
  • Tolerantziari buruzko tratatua (1763)
Helburuak

Ilustrazioaren mugimenduaren helburua arrazoia, zientzia eta pentsamendu kritikoa sustatzea izan zen, ezjakintasuna, sineskeriak eta botere absolutua gainditzeko, eta horrela gizartea hobetzeko eta gizakien askatasuna eta berdintasuna defendatzeko. Gainera, Ilustrazioak hezkuntzaren garrantzia azpimarratu zuen, ezagutza guztien oinarri gisa, eta aurrerapen soziala eta politikoa bilatu zuen, lege bidezkoagoak, tolerantzia erlijiosoa eta herritarren eskubideak defendatuz.

Wikipedia Ilustrazioa

Testuinguru historikoa

Ilustrazioa XVIII mendean sortu zen Europan. Gizartea estamentuen arabera antolatuta zegoen, ondorioz, egoera honek gero eta kritika handiagoa sortu zuen. Zientzia iraultza (Galileo, Newton) eta Arrazionalismoak arrazoia ezagutzaren oinarri nagusitzat hartu zuten. Ilustratuek gizakia bere kabuz pentsatzeko gai zela eta arrazoia erabiliz aurrerapena lortu zitekeela uste zuten. Testuinguru horretan sortu ziren ideia nagusiak: askatasuna, berdintasuna, tolerantzia erlijiosoa, botereen banaketa eta hezkuntza unibertsala. Ideia hauek eragin handia izan zuten iraultza nagusietan; Amerikako Iraultza (1776) eta Frantziako Iraultza (1789).

Bibliografia

Ezaugarriak

Bibliografia

  • Arrazoiaren erabilera funtsezkoa da gizakiak errealitatea ulertzeko eta erabaki zuzenak hartzeko.
  • Aurrerabidean konfiantza izateak gizartea etengabe hobetu daitekeela sinestea dakar.
  • Zientziaren balorazioak ezagutza enpirikoa eta metodo zientifikoa lehenesten ditu.
  • Pentsamendu-askatasunak norbanakoek ideiak askatasunez adierazteko eskubidea defendatzen du.
  • Hezkuntza aldaketaren oinarri gisa ulertzen da, gizarte kritiko eta aurreratuagoa eraikitzeko tresna delako.
  • Berdintasunaren eta giza eskubideen defentsak pertsona guztien duintasuna aldarrikatzen du
  • Erabateko autoritateari kritikak botere absolutuaren aurkako jarrera arrazoitua adierazten du.
Rousseau (1712-1778)

Bere pentsamoldea

  • Gizakia berez ona da, baina gizarteak usteldu egiten du.
  • Askatasuna da bere pentsamenduaren oinarrizko balioa.
  • Botere politikoaren zilegitasuna borondate orokorrean oinarritu behar da.
  • Desberdintasun sozialak eta jabetza pribatua gogor kritikatzen ditu.
  • Hezkuntzak gizabanakoaren autonomia eta garapen naturala sustatu behar ditu.

Obra nagusiak

  • Gizarte-kontratua (1762)
  • Emilio edo hezkuntzari buruz (1762)

«Gizakia aske jaio da, baina edonon kateatuta dago.»

Stanford Encyclopedia of Philosophy