HOMINIZAZIOA
AIURI, ANDER ETA LEIZURI
HASI
HOMINIZAZIOA
Hominizazioa gizakiaren eboluzio-prozesua da.Prozesu honetan lehen hominidoak pixkanaka aldatu ziren eta denborarekin gaur egungo Homo sapiensa sortu zen. Prosezu hau milaka eta milioika urtetan zehar gertatu zen.
ESKEMAREN AZALPENA
Eskemak gizaki modernoaren eboluzioa azltzen du. Behean hominido arbaso komuna agertzen da, hortik milioika urtetan zehar hainbat espezie sortu ziren. Behean iragana dago eta goian oraina agertzen da.
JARRAITU
JARRAITU
ESKEMA OROKORRA
Australopithecus duela gutxi gorabehera 4 milioi urtetik 2 milioi urtera arte bizi izan zen. Batez ere Afrikan bizi izan zen, bereziki Etiopia, Tanzania eta Hegoafrika inguruan, askotan uretatik gertu.
Ezaugarri fisikoei dagokienez, altuera txikia (1–1,4 metro inguru), garun txikia (400–500 cm³) eta 50kg inguru pisatzen zuten. Beso luzeak zituen, zuhaitzetara igotzeko egokiak, eta aurpegia pixka bat aurrerantz irtena. Zutik ibiltzeko gai bazen ere, zuhaitzetara igotzea ere ohikoa zen.
Bizimoduari dagokionez, talde txikietan bizi ohi zen. Fruituak, landareak eta batzuetan haragia jaten zituen. Batzuetan tresna oso sinpleak erabiltzen zituen, nahiz eta oraindik ez egon oso garatuta.
AZTARNAK ETA GIZAKIEKIN ANTZEKOTASUNAK
Australopithecusek antzekotasun batzuk zituzten gizakiekin. Askotan bi ankatan ibiltzen ziren, eta eskuekin objektuak hartu eta manipulatzeko gai ziren. Gainera, giza eboluzioaren lehen arbasoen artean kokatzen dira.
Haien aztarnak fosilen bidez ezagutzen dira. Fosil ospetsuenetako bat da Lucy, (Etiopian aurkitua). Beste aztarna garrantzitsu batzuk aurkitu dira (Laetolin), oinatz fosilizatuak agertu diren tokian, eta horrek erakusten du bi hankatan ibiltzen zirela.
EBOLUZIO ESKEMARA BUELTATU
Batez ere Afrikan bizi ziren, bereziki Tanzanian, Kenian eta Etiopian, duela gutxi gorabehera 2,4 milioi urtetik 1,4 milioi urtera arte. Gaur egungo gizakiak baino txikiagoak ziren; normalean 1,2–1,4 metro inguruko altuera zuten eta 30–55 kg inguruko pisua. Beso luzeak eta gorputz arina zuten, eta oraindik zuhaitzetara igotzeko gaitasuna mantentzen zuten. Garuna handiagoa zen aurreko hominidoekin alderatuta, 600–700 cm³ ingurukoa. Aurpegia gutxiago irtenda zuten eta hortzak txikiagoak ziren. Harrizko tresna sinpleak egiten zituzten (Oldowan tresnak), batez ere haragia mozteko, hezurrak apurtzeko eta landareak prestatzeko. Talde txikietan bizi ziren eta haien bizimodua ehizan, sarraskijale izatean eta fruitu eta landare bilketan oinarritzen zen.
AZTARNAK ETA GIZAKIEKIN ANTZEKOTASUNAK
Zutik ibiltzen ziren eta eskuekin objektuak oso ondo manipulatzeko gai ziren, horregatik tresnak egiteko eta erabiltzeko gaitasun handia zuten. Hori dela eta, Homo habilis izena “gizon trebea” edo “gizon trebetasuna duena” esan nahi du. Taldeetan bizi ziren eta elkarrekin lan egiten zuten janaria lortzeko eta babesteko. Aztarna garrantzitsuak aurkitu dira Tanzaniako Olduvai arroilan, baita Kenian eta Etiopian ere. Fosil ezagunenetako bat OH7 da, Louis eta Mary Leakey arkeologoek 1960an aurkitua, eta Homo habilis espeziearen lehen aurkikuntza garrantzitsuenetako bat izan zen.
EBOLUZIO ESKEMARA BUELTATU
Lehenengo Afrikan agertu ziren, baina gero Asia eta Europara zabaldu ziren. Batez ere Afrikatik kanpora hedatu zen lehenengo giza espezieetako bat izan zen. Gizaki modernoen antzeko gorputz altuagoa eta sendoa zuten. 1,5–1,8 metro inguruko altuera zuten eta gorputz sendoa. Garun handiagoa zuten (800–1100 cm³), aurreko espezieekin alderatuta garapen handiagoa erakutsiz. Bekoki lodia eta aurpegi sendoa zuten, eta masailezur handiak. Oinez ibiltzeko oso ondo egokituta zeuden eta distantzia luzeak ibiltzeko gai ziren. Harrizko tresna aurreratuagoak egiten zituzten, batez ere aizkora modukoak (Acheulear tresnak). Sua erabiltzen ikasi zuten, janaria prestatzeko, berotzeko eta harrapariak uxatzeko. Ehiztari eta biltzaileak ziren, eta askotan taldeetan antolatuta ehizatzen zuten.
AZTARNAK ETA GIZAKIEKIN ANTZEKOTASUNAK
Zutik ibiltzen ziren guztiz, gaur egungo gizakien antzera. Tresnak egiten eta erabiltzen zituzten, eta horrek ingurunea hobeto aprobetxatzeko aukera ematen zien. Taldeetan bizi ziren eta elkarlanean ehizatzen zuten, bizirauteko estrategia garrantzitsua izan zelarik. Litekeena da komunikazio sinpleak edo lehen hizkuntza-moduak erabiltzea elkar ulertzeko. Aztarna garrantzitsuak aurkitu dira Java uhartean (Indonesian) eta Txinan, baita Afrikako hainbat lekutan ere. Fosil ospetsuenetako batzuk “Java Man” eta “Peking Man” izenez ezagutzen dira, eta Homo erectusen hedapen handia erakusten dute. Gainera, aztarna horiek adierazten dute suaren erabilera eta tresna garatuagoen erabilera funtsezkoak izan zirela haien biziraupenerako.
EBOLUZIO ESKEMARA BUELTATU
Duela 400.000 urtetik 40.000 urtera arte bizi izan ziren gutxi gorabehera. Batez ere Europan eta Asiako mendebaldean bizi ziren. Gorputz sendoa eta muskularra zuten, eta 1,60–1,70 metro inguruko altuera. Bekoki handia eta sudur zabala zuten. Garuna oso handia zuten, gaur egungo gizakiarena bezalakoa edo handiagoa (1.200–1.700 cm³). Hotzera egokituta zeuden, gorputz sendoari eta sudur zabalari esker. Ehiztari eta biltzaileak ziren, eta askotan animalia handiak ehizatzen zituzten. Gainera, hildakoak lurperatzen zituzten batzuetan eta animalien larruekin egindako arropa erabiltzen zuten hotzetik babesteko.
AZTARNAK ETA GIZAKIEKIN ANTZEKOTASUNAK
Tresnak egiten eta erabiltzen zituzten, eta sua erabiltzen zuten janaria prestatzeko eta berotzeko. Taldeetan bizi ziren eta elkar zaintzen zuten, adibidez gaixoak edo zaurituak lagunduz. Horrek erakusten du elkartasun eta antolaketa sozial handia zutela. Aztarna garrantzitsuak aurkitu dira Europako eta Asiako hainbat tokitan. Lehenengo fosilak Neander Haranean aurkitu ziren, Alemanian, eta hortik dator Neanderthalensis izena. Fosil horiek eta aurkitutako tresnek erakusten dute kultura eta bizimodu nahiko garatua zutela
EBOLUZIO ESKEMARA BUELTATU
Duela 300.000 urtetik gaur egun arte bizi dira. Lehenengo Afrikan agertu ziren eta gero Europa, Asia, Ozeania eta Amerikara zabaldu ziren. Gorputz arinagoa dute aurreko hominidoekin alderatuta. Bekoki altua eta aurpegi lauagoa dute. Garun handia dute, gutxi gorabehera 1300–1400 cm³. Normalean 1,60–1,80 metro inguruko altuera dute. Pisua gutxi gorabehera 60–90 kg gizonen kasuan eta 50–70 kg emakumeen kasuan. Tresna oso garatuak egiten zituzten, harriz, hezurrez eta egurrez. Artea sortzen hasi ziren, adibidez kobazuloetako margoak. Hizkuntza garatua zuten eta gizarte antolaketa konplexuagoa zuten.
AZTARNAK ETA GIZAKIEKIN ANTZEKOTASUNAK
Gaur egungo gizakiak Homo sapiens sapiens dira, beraz ezaugarri fisiko asko berdinak dira. Bi hankatan ibiltzen dira eta esku trebeak dituzte objektuak egiteko eta erabiltzeko. Pentsatzeko eta komunikatzeko gaitasun handia dute. Talde handietan bizi dira eta kultura eta teknologia garatu dituzte. Aztarna garrantzitsuak aurkitu dira Altamirako kobazuloetan (Espainian) eta Lascauxeko kobazuloetan (Frantzian), non kobazuloetako pinturak aurkitu diren, garai hartako artearen adibide ospetsuak.
AMAIERA
ESKERRIK ASKO
HOMO SAPIENS NEANDERTHALENSIS
INFORMAZIOA
AUSTRALOPITHECUS
INFORMAZIOA
HOMO HABILIS
INFORMAZIOA
HOMO SAPIENS SAPIENS
INFORMAZIOA
HOMO ERECTUS
INFORMAZIOA
BIO GEO PROIEKTUA AIURI, ANDER ETA LEIZURI
GOIKOETXEA BARCINA AIURI
Created on January 23, 2026
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Project Roadmap Timeline
View
Step-by-Step Timeline: How to Develop an Idea
View
Artificial Intelligence History Timeline
View
Museum Escape Room
View
Momentum: Onboarding Presentation
View
Urban Illustrated Presentation
View
3D Corporate Reporting
Explore all templates
Transcript
HOMINIZAZIOA
AIURI, ANDER ETA LEIZURI
HASI
HOMINIZAZIOA
Hominizazioa gizakiaren eboluzio-prozesua da.Prozesu honetan lehen hominidoak pixkanaka aldatu ziren eta denborarekin gaur egungo Homo sapiensa sortu zen. Prosezu hau milaka eta milioika urtetan zehar gertatu zen.
ESKEMAREN AZALPENA
Eskemak gizaki modernoaren eboluzioa azltzen du. Behean hominido arbaso komuna agertzen da, hortik milioika urtetan zehar hainbat espezie sortu ziren. Behean iragana dago eta goian oraina agertzen da.
JARRAITU
JARRAITU
ESKEMA OROKORRA
Australopithecus duela gutxi gorabehera 4 milioi urtetik 2 milioi urtera arte bizi izan zen. Batez ere Afrikan bizi izan zen, bereziki Etiopia, Tanzania eta Hegoafrika inguruan, askotan uretatik gertu. Ezaugarri fisikoei dagokienez, altuera txikia (1–1,4 metro inguru), garun txikia (400–500 cm³) eta 50kg inguru pisatzen zuten. Beso luzeak zituen, zuhaitzetara igotzeko egokiak, eta aurpegia pixka bat aurrerantz irtena. Zutik ibiltzeko gai bazen ere, zuhaitzetara igotzea ere ohikoa zen. Bizimoduari dagokionez, talde txikietan bizi ohi zen. Fruituak, landareak eta batzuetan haragia jaten zituen. Batzuetan tresna oso sinpleak erabiltzen zituen, nahiz eta oraindik ez egon oso garatuta.
AZTARNAK ETA GIZAKIEKIN ANTZEKOTASUNAK
Australopithecusek antzekotasun batzuk zituzten gizakiekin. Askotan bi ankatan ibiltzen ziren, eta eskuekin objektuak hartu eta manipulatzeko gai ziren. Gainera, giza eboluzioaren lehen arbasoen artean kokatzen dira. Haien aztarnak fosilen bidez ezagutzen dira. Fosil ospetsuenetako bat da Lucy, (Etiopian aurkitua). Beste aztarna garrantzitsu batzuk aurkitu dira (Laetolin), oinatz fosilizatuak agertu diren tokian, eta horrek erakusten du bi hankatan ibiltzen zirela.