Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Arreta eta kontzentrazioa

L A

Created on January 10, 2026

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Blackboard Presentation

Genial Storytale Presentation

Historical Presentation

Psychedelic Presentation

Memories Presentation

Animated Chalkboard Presentation

Chalkboard Presentation

Transcript

ONGIZATEA

Arreta eta kontzentrazioa hobetzen

sarrera

Arreta-arazoen benetako arrazoiak askotarikoak dira: arrazoi pertsonalak, arreta-eskasiaren nahasmenduak, elikadura desegokia eta faktore sozialak, kolektiboak eta baita familiakoak ere. Saio honetan norberaren arreta eta kontzentrazioa hobetzeko jarduera ezberdinak ezagutuko dituzu.

Aurkibidea

Nahitako arnasketa
Kontzienteki ibiltzea
Arreta osoz ibiltzea
Mugitu gorputza
Mesedegarria al da?
Krsitalezko elur-bola

Jarduerak

Itxaronaldi kontzientea
Urtzen den izotz koskorra
Atseden hartu eta behatu
Arnasketa kontzientea
Arnasketa zenbatu
Amaiera

NAHITAKO ARNASKETA

Ariketa honekin asko lasaituko zara arnasbeherak luzatzen badituzu.

Jarraibideak

1-Eseri zaitez bizkarra zuzen jarrita, erlaxatu gorputza eta jarri eskuak belaun gainetan leunki. Har ezazu arnasa naturaltasunez. 2-Orain, har ezazu arnasa zure barnean 2 arte zenbatzen duzun bitartean, eta bota ezazu arnasa 4 arte zenbatzen duzun bitartean. *Errespetatau arnasu hartu eta botatzen denean egiten den etenaldi naturala. Jarraitu modu horretan lauzpabost aldiz. 3-Har ezazu orain arnasa betiko moduan.

Arnasbehera luzatzen dugunean, lasaitu egingo gara; era berean, arnasgora luzatzen dugunean, erne egoten lagunduko digu. Hortaz, aldatu dezakegu jardueraren funtzioaarnasa hartzean, 4 arte zenbatuz, eta botatzean, 2 arte zenbatuz

Aurkibidea

MUGITU GORPUTZA

Danborra

1-Oinak lurrean itsasteko, imajinatuko dugu kola magikoa erabiliko dugula. *Antzeztu ezazu kola oinazpietan ematen duzula eta lurrean itsatsita gelditzen zarela. 2-Mugi itzazu belaunak alde batera eta bestera, oinak lurrean itsatsita mantenduz. 3-Oinak lurrean itsatsita mantenduz, hankak mugituko dituzu danborraren soinuarekin batera. Soinuaren bolumena igotzen den heinean mugimenduak zabalagoak egingo dituzu. 4-Egin mugimendu txikiak danborraren soinua leunki entzutean.

Aurkibidea

Gorputza mugituko duzu energia askatzeko eta kontzentratzeko.

Aurkibidea

KRISTALEZKO ELUR-BOLA

Kristalezko elur-bola astinduko dugu, gure buruaren eta gorputzaren artean zer konexio gertatzen den ulertzeko.

  • Nola dago zuen gorputza estresatuta zaudetenean? Argitasunez pentsatzeko gai zarete, urduri zaudetenean?
  • Kristalezko elur-bola geldirik dagoenean, orain bezala, bolan zehar begiratzen badugu beste aldea ikusten dugu.
  • Zer gertatuko da elur- bola astintzen badut? Bolan zehar ikusteko gauza izango zara?
*Astindu kristalezko elur-bola. Brillantinak zurrunbilo bat sortuko du, eta ura arretu egingo da.
  • Jar ezazue orain eskua zilborraren gainean, eta senti ezazue arnasa* Utzi bola astintzeari, eta brillantina jalkitu egingo da.
  • Brillantina-partikulak desagertu egin al dira bada?

ITXARONALDI KONTZIENTEA

Jarraibideak

Zer da

Hausnarketa

+info

+info

+info

Aurkibidea

ARNASKETA KONTZIENTEA

Arreta jarriko diogu arnasa hartzearen sentsazioari. Horrela, erlaxatu eta oraina bizitasunez sentitzeko aukera izango dugu.

Aurkibidea

ARNASKETA ZENBATU

Jarraibideak audioz.
Jarraibideak idatzirik.

+info

Aurkibidea

KONTZIENTEKI IBILTZEA

Ariketa honek hurrengoari jarraibidea ematen dio.

Jarraibideak.

Aurkibidea

ARRETA OSOZ IBILTZEA

HAUSNARKETA

JARRAIBIDEAK

PRESTAKETA

Galderak

Azalpenak

Azalpenak

Aurkibidea

MESEDEGARRIA AL DA?

Askotan bat-batean esan edo egiten ditugun gauzek hainbat ondorio izaten dituztebatzuetan, onak eta, bestetan, txarrak. Esatear edo egitear gauden hori zentzudun eta adeitsua ote den ez baldin badakigu, gure buruari galdera batzuk egitea komeni zaigu.

Egiten edo esaten dugun guztiak ondorioak ditu, norberarengan eta besteengan.

Aurkibidea

URTZEN DEN IZOTZ KOSKORRA

Izotz koskor bat eskuetan eutsiko dugu urtzen den arte, sentimendu baten eta erreakzio baten arteko desberdintasuna ikusteko.

Aurkibidea

Aurkibidea

ATSEDEN HARTU ETA BEHATU

1.- Eser zaitez bizkarra zuzen jarri eta erlaxatuta; jar itzazu eskuak belaun gainetan, leun, eta itxi itzazu begiak.

2.- Aukeratu arnasa zein tokitan sentitzen duzuen indartsuago: sudur azpian bularrean edo zilborrean.

3- Saia zaitez atentzioa arnasbeheran jartzen, airea guztiz botatzen duzun arte. Egin itzazu lauzpabost arnasketa modu horretan.

4.- Orain ez jarri arreta arnasketan; erlaxatu zaitez soilik.

5.- Ez egin kasurik pentsamenduak eta emozioak azaltzen direnean; etortzen badira “pentsamendua” hitza esan ezazu isilik, eta erlaxatu zaitez arnasketaren erritmo naturala sentitzen duzun bitartean.

6.- Errepara iezaiozu “pentsamendua” hitza isilik esaten duzun momentuari, ea barruko ahotsak nolako tonua daukan.

Arnasa hartu, lasaitu eta kontzentratu

Iturria: Mitxelena, Juan Luis,"Arreta eta kontzentrazioa hobetzeko jarduerak"

Lasaitu al da zuen burua arnasketa zenbatzean? Zenbat denbora egon zarete lasai? Etorri al zaizue pentsamendurik burura?

Arnasgorak zenba ditzakezu, erne eta indartsu senti zaitezen. Aldiz,zenbatu itzazu arnasbeherak, lasai eta erlaxatua sentitzeko.

Heldu batek irakur ditzake jarraibideak edo lagun batek

1-Has zaitezte poliki ibiltzen gelan zehar, isilik, besteekin talka egin gabe.2-Ibil zaitezte modu arruntean, inongo arauari jarraitu gabe.3-Ibil zaitezte oso nekatu itxurarekin.4-Ibil zaitezte, orain, izugarrizko albiste ona jasoko bazenute bezala.5-Ibil zaitezte, orkatilan min handia hartuko izango bezala.6-Ibil zaitezte, denak zuei begira egongo balira bezala.7- Ibil zaitezte, nonbaitera ahalik eta beranduen iritsi nahiko bazenute bezala.8- Ibil zaitezte oraingoan, jendeak ez ikustea nahiko bazenute bezala.9- Ibil zaitezte harro itxura duzuela.10-Ibil zaitezte nora zoazten jakingo ez bazenute bezala.11- Ibil zaitezte ematen dituzuen pauso bakoitzean arreta jarriz.

1.Izotz koskorra hartu baino lehen, errepara iezaiozue nola sentitzen zareten. Zer pentsatzen ari zarete?, nolako sentsazioak dituzue gorputzean? 2.Orain izotz koskor bat hartuko duzue eskuetan: deserosoa izan daiteke, baina ez da arriskutsua. Jar ezazue paper bat azpian, lurra ez bustitzeko. 3.Min ematen badizue, bizpahiru aldiz arnasa hartu, eta erlaxa itzazue besoa eta eskua.Ezin baduzue jasan, ez kezkatu, utz ezazue ontzian memento batean, eta hartu berriro. 4. Errepara iezaiozue, isilik, izotza urtzen ari den bitartean sentitzen duzuenari. Gustatzen zaizue?, edo bota egingo zenukete?* Itxaron itzazu 30 edo 60 segundo hurrengo urratsa eman baino lehen 5.Errepara iezaiozue, orain, eskuetan sentitzen duzuenari. Zerbait aldatu da?, eta aldatu adira zuen pentsamenduak?Aldatu eskuz i izotz koskorra , eskua indarrez estutu, edo eskuaren hainbat lekutan izotzarekin igurtzi. Behatu zer gertatzen den aldaketarekin. 6. Deskriba itzazue eskuaren sentsazioak nola aldatu diren. Izotza askatu nahi al zenuten? Deskriba itzazue nolako pentsamendu eta emozio-aldaketak izan dituzuen izotz koskorra eusten zenuten bitartean.

1- Eser zaitez edo gera zaitez zutik, eta senti ezazu arnasa.2- Aukera ezazu zuretzat atsegina den objektu bat, eta jar itzazu bertan zuen begiak. Eutsi ezaiozu begiradari objektuan, gozo.3- Errepara iezaiozu zure inguruan gertatzen denari. (Kolorearen, soinuaren edo argiaren aldaketak)4- Batzuetan, pentsamenduak izango dituzu, eta beste batzuetan, ez. Pentsamenduak azaltzen badira, utzi egoten: kasu handirik ez badiezu egiten, egongo dira une batean, eta gero beren kabuz desagertu egingo dira.5- Distraitu egin zarela konturatzen bazara, zorionak! Horrek esan nahi du badakizula zure burua non dagoen momentu horretan. Hori da kontzientzia arretatsua!

1-Zer sentitu duzue, zaila izan al da? 2-Nolako desberdintasuna dago gelan zehar libre eta polik ibiltzearen eta marren gainetik ibiltzearen artean? 3- Zentratuta edo distraituta sentitu zarete? 4-Marren gainean ibili bitartean lasaitu egin zarete? 5-Beste gauzetan pentsatu ote duzue? 6-Noizbait, zerbait buruz ikasi behar izan duzuenean, zuen gelan atzera eta aurrera ibiliaz egin izan duzue. Buruketa bat egin bitartean, oinak mugitzen dituzue?

Jarraibideak

1.- Eser zaitez bizkarra zuzen, gorputza erlaxatuta, eta eskuak belaun gainetan jarrita.2.- Har ezazu arnasa modu naturalean, eta esan ezazu “bat” mentalki; ondoren, erlaxa ezazu kopeta, arnasbehera egitean.*Altxa ezazu hatz bat, eta itxaron ezazu arnasgora eta arnas behera egin arte.3.- Har ezazu berriz arnasa, eta esan ezazu “bi” mentalki; ondoren erlaxatu itzazu lepoa eta sorbaldak arnasbehera egitean.*Altxa itzazu bi hatz.4.- Har ezazu arnasa eta esan ezazu “hiru” mentalki; ondoren, erlaxa ezazu sabela arnasbehera egitean. *Altxa itzazu hiru hatz.