Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

DENBORA LERROA

Ane Chico Hernandez

Created on November 27, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Timeline video

Images Timeline Mobile

Sport Vibrant Timeline

Decades Infographic

Comparative Timeline

Square Timeline Diagram

Timeline Diagram

Transcript

ANIMAZIOAREN GARAPENA

1901

1930

1936

1950

XX. Mendea

XXI. mendea

1960

1975

1980

1990

Herriko Etxeak sortu ziren. Helburu pedagogikoak, kulturalak, kooperatiboak eta aisialdikoak zituzten. Herriko Etxeek herritarrei honako jarduerak eskaintzen zizkieten: - Oporretarako udalekuak- Herri-unibertsitateak - Kultur tailerrak - Irakurketa-guneak - Kirol jarduerak - Auzoko bizitza dinamizatzeko programa parte-hartzaileak

Profesionalizazio handia eta lanbidearen sendotzea. 1980tik aurrera, animatzaile soziokulturalaren figura profesionalizatua zabaltzen da. Herrialde askotan ASKren inguruko titulazio ofizialak, diplomak eta ikastaro espezializatuak agertzen dira. Animazioa gero eta gehiago lotzen da: - Gizarte-heziketarekin - Kultura-kudeaketarekin - Gazteria-politikekin - Komunitate-garapenarekin Animazioa “boluntariotza kulturala” izatetik profesio egituratua izatera igarotzen da.

1960ko hamarkada trantsizio- eta ernetze-garaia da ASKren historian. Oraindik ez dago 70eko hamarkadan bezala egituratuta, baina oinarri ideologiko eta sozialak garatzen hasten dira, eta horrek guztiak ASKren eredu modernoari atea irekitzen dio.

Hamarkada honetan eramusa indartu zen. Hezkuntza herrikoiaren eragina, Paulo Freireren ideiak indartzen dira: kontzientzia kritikoa, askapena eta eraldaketa soziala. Animatzaile sozio-kulturala lanbide bihurtu zen eta bi formakuntza arautu ziren: -Unibertsitatean: Gizarte Heziketa - Lanbide Heziketan: Animazio Soziokulturala eta Turistikoa

Aldaketa sozial ugari gertatu dira. Animazioa lanbide egituratua bihurtu da. Animatzaileek gero eta gehiago erabiltzen dituzte metodologia zientifikoak, ebaluazio-tresnak eta komunitate-analisiak. Arazo sozial berriei emandako erantzunak: - Bazterketa soziala - Prekarietatea - Globalizazioa - Krisi ekonomiko eta sozialak

Garapen industrialak eta hirien handitzeak aldaketa sozialak ekarri zituzten. Bizi-kalitatea jaitsi zen eta identitate-krisia egon zen. Mende osoan zehar, gizarte-, politika- eta kultura-aldaketek eragin zuzena izan zuten animazioaren ideietan, praktiketan eta erakundeetan. Horren ondorioz, langileen kontzientzia aldatzen hasi zen.

Jardueradun hotel-erresorten eredua sortu zen.50eko hamarkadan hasi ziren agertzen lehen turismo-konplexuak, kontzeptu zabalagoarekin: ez soilik lo egiteko, baizik eta bezeroa egonaldi osoan zehar entretenitzeko. Bi mugarri nagusi: +Club Méditerranée (Club Med) 1950ean sortua, Frantzian. “G.O.” (Gentils Organisateurs) kontzeptua aurkezten du, hau da, lehen animatzaile turistiko profesionalak. Eskaintzen zituzten jarduerak: - Jokoak - Kirolak - Gaueko ikuskizunak - Publikoaren parte-hartzea sustatzen zuten jarduerak +Animazio turistiko antolatuaren hasiera formala izan zen.

1975etik aurrera, trantsizio politikoarekin batera, udal politika kulturalen eta gazte-programen hazkundea gertatu zen:- Kultura-etxeak - Ludotekak - Herri-ikastaroak - Parte-hartze sozialeko proiektuak Praktika berriak: parte-hartzea eta komunitate-lana. ASKren jarduerak 1970eko hamarkadan indartu ziren: - Tailer kulturalak: antzerkia, dantza, musika, pintura - Kale-animazioa: kale-antzerkia, kultur topaketak - Gazte-programak: gaztelekuak, aisialdi-eskaintza antolatua - Komunitate-proiektuak: auzo-topaketak, kultura-ekimen parte-hartzaileak - Parte-hartze soziala: kontsultak, auzo-elkarteak, herri-batzarrak Helburuak: Gizarte-kohesioa indartzea Herritarren autonomia garatzea Kultura eskuragarri bihurtzea.

1930ean ez zen existitzen “animazio turistiko” kontzeptua gaur ulertzen dugun moduan (hotel-animazioa, aisialdi-programak, talde-jokoak…).Terminoa 1960–1970eko hamarkadetan sortu zen, turismo masiboarekin batera. Hala ere, 1930eko hamarkadan animazio turistikoaren aitzindariak existitzen ziren, kultura eta aisialdia turismoarekin lotzen zituzten jardueren bidez. Zer zegoen 1930ean “animazio turistikoaren” ordez? -Gidatutako bisita kulturalak - Jaialdi eta kultura-ekitaldien sustapena - Ibilaldi eta irteera antolatuak (turismo soziala)

Gerra Zibilak jarduera asko bertan behera utzi zituen, eta Europan zein munduan gertatutako krisi politiko eta sozialek zuzenean baldintzatu zuten Animazio Soziokulturalaren garapena. Oraindik ez zen “Animazio Soziokulturala” terminoa orokortu.