Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Musika: Euskal kantagintza berria

June Arbizu Gonzalez

Created on November 5, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Higher Education Presentation

Psychedelic Presentation

Harmony Higher Education Thesis

Vaporwave presentation

Geniaflix Presentation

Vintage Mosaic Presentation

Modern Zen Presentation

Transcript

Musika DBH3.1 June Arbizu Gonzalez

Euskal kantagintza berria

1970-1980
1960-1980
1970-1980
1950
Euskalduna ze rockeroa
Plazatik plazara
60-80 Hamarkadak
RRV-ren eztanda
90.Hamarkada
Folka eta trikia
2026
1980
1990
1990

Euskalduna ze rockeroa (70-90 hamarkadak)

1970eko hamarkada: hastapenak Heavy metala Euskal Herrira 70eko hamarkadaren bukaeran iritsi zen, Ángeles del Infierno (Lasarte-Oria, 1978), Barón Rojo eta Obús bezalako taldeei esker. Garai hartan ez zen euskarazko heavy musikarik, baina haiek izan ziren estiloaren oinarriak zabaldu zituztenak. Gaztelaniaz abesten zuten, hard rock eta heavy klasikoaren eraginpean, eta gizarte gaiei buruzko letrak lantzen zituzten. Haien arrakastak Euskal Herriko gazteengan eragin handia izan zuen. 1980eko hamarkada: euskalduntasunaren sorrera heavyean Rock Radical Vasco mugimenduarekin batera, heavyaren eszena indartu zen. Su Ta Gar (Eibar, 1987) izan zen talde nagusia, heavy klasikoa eta thrash metala uztartuz eta euskaraz abestuz. "Jainko hilen uhartean" (1991) edo "Homo Sapiens?" (1992) bezalako abestiek taldearen izaera politiko eta soziala erakutsi zuten. Haiekin batera, EH Sukarra (1989), Estigia (1985), Soziedad Alkoholika (1988) eta Anestesia (1988) ere nabarmendu ziren. Garai honetan heavy metalak euskal nortasuna hartu zuen, euskara hizkuntza nagusi bihurtuz. 1990eko hamarkada: loraldi handia eta estilo berriak 90eko hamarkadan heavy metalak bere loraldia bizi izan zuen. Urtz (1988), Ehun Kilo (1991), Latzen (1993), Idi Bihotz (1996) eta Asgarth (1997) bezalako taldeek heavy melodikoa garatu zuten. Latzenen “Laztana” (1996) abestiak arrakasta handia izan zuen. Aldi berean, Eraso! (1996) eta Etsaiak (1987) taldeek thrash-corea berritu zuten. Metalaren azpiestilo berriak ere agertu ziren: Aiumeen Basoa (1994) eta Numen (1997) black metalean, eta Pi.L.T. (1992), Ekon (1994) edo Berri Txarrak (1994, Ikasten 1997) nu-metal eta grunge estiloetan. Horrela, heavy metalak 90eko hamarkadan bere heldutasuna eta dibertsifikazioa lortu zituen Euskal Herrian, euskara hizkuntza nagusitzat hartuta.

Berbena edo Plaza taldeak

AKELARRE Jatorria: Soraluze (Gipuzkoa), 1973. Ibilbidea: 33 urte (1972–2005), Egan taldearekin batera Euskal Herriko plaza talderik arrakastatsuena izan zen. Ezaugarriak: Herriz herri jaietako gauak alaitzen eta euskaraz soilik aritzen zen. 15 disko kaleratu zituen eta hainbat musikari ospetsu igaro ziren taldetik: Anje Duhalde, Jose Alberto Batiz, Pako Diaz, Aitor Amezaga, Jexuxmai Lopetegi, eta beste asko. Amaiera: azken kontzertua 2005ean, Hernaniko Oialume dantzalekuan; 2009an berriro itzuli zen kontzertu gutxi batzuetarako. Diskografia nabarmena: Asfaltuko Lorea (1980), Gau Pasa (1982), Mari (1985), Rockzale (1986), Hator (1993), Gorria (2001), 1972-2005 Zuzenean (2005).

JOSELU ANAYAK Jatorria: Araia (Araba), 1977. Mota: Folk-rock taldea, Ruiz de Gordoa anaiek (Javier, Andoni, Félix, Jesús eta Joselu) sortua. Ibilbidea: Hasieran berbenetan jotzeko asmoz hasi ziren, baina kantu propioak sortzen hasi ziren eta 1989an lehen diskoa kaleratu zuten. Euskal Herriko jaialdietan oso ezagunak izan dira. Diskografia nabarmena: Arabatik Jaliscora (1989), Ondo ibili (1991), Pausorik pauso (1992), Laugarren dantza (1993), Hator hi ere (1995), Ibili hadi (2000), Beti eta Betiko (2017).

Euskalduna ze rockeroa

Rock & roll eta rock musika Rock & Rolla eta rock musika: 1950eko hamarkadan sorturiko estiloa izanik, 70eko hamarkadara arte ez zen Euskal Herrira iritsi. Garai hartako euskal rockak bazuen orduan Parisen bizi zen ordezkari bat, Niko Etxart. Berak sorturiko “Euskal Rock n´Roll” izeneko abestia, estilo honen ereserki bihurtu zen. Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk, Errobi taldea sortu zuten. 80ko hamarkadan Lehen Rock jaialdiak antolatzen hasi ziren: “Lekeitioko Rock gaua”, “Mairulegorretako leizeetako jaialdia” (Gorbean) edo “Lemoizko zentral nuklearraren aurkakoa”, Aixerrotan. Rock musikaren garapenean sorturiko azpiestiloek ere izan zuten Euskal Herrian isla. Rock progresiboaren barruan: Itoiz, Lisker, Magdalena, Sakre… Rock sinfonikoaren barruan: Ruper Ordorika izeneko musikaria agertu zen, literatura eta musika uztartuz. Garai berri baten hasiera izan zen Rockaren garapenetik euskal musikak berezko nortasuna aurkitu zuen RRVn eta euskarazko metalean:

60-80 Hamarkadak (2 zatia)

  • Kantaldien gorakada eta testuinguru politikoa:
70eko hamarkadan, Francoren diktaduraren amaiera eta ETAren eragin kulturala tarteko, kantaldiak herri mugimenduaren adierazpen bihurtu ziren. Frontoi eta plazak jendez gainezka betetzen ziren, eta kantuak aldarrikapen politikoen bozeramaile bilakatu ziren.
  • Bi mugarri nagusi:
1976: 24 ordu euskaraz jaialdia, Donostiako Anoeta belodromoan, Herri Irratiak antolatua. 1978: Bai Euskarari kanpainaren amaiera, Bilboko San Mames futbol zelaian, grabatutako kantaldi erraldoia.
  • 80ko hamarkadaren aldaketa:
80ko hamarkadan kantautoreak bigarren planoan geratu ziren, eta folk eta rock talde berriak nagusitu ziren: Errobi, Itoiz, Izukaitz, Haizea, Oskorri, eta beste batzuk. Euskal musika berria sortu zen, kantagintza berria oinarri hartuta baina estilo berrietara zabalduz.

60-80 Hamarkadak (Ez Dok Hamairu)

  • Kantagintza berriaren hedapena eta Ez Dok Amairu
  • Ez Dok Amairu taldea 1965-1966an sortu eta 1972an desegin zen.
  • Kide nagusiak: Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Julen Lekuona, Jose Antonio Villar, Jose Angel Irigarai, Joxanton Artze, Jesus Artze, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Felix Sarasola, Juan Mingo, Luis Bandres, Jean Paul Arregi, Jose Mari Zabala…
  • Helburua: euskal kultura eta kantagintza berritzea, kantu zaharrak berreskuratzea eta euskal abesti berri, propio eta garaikidea sortzea.
  • Eraginak: Jorge Oteizaren ideiak eta Kataluniako nova cançó mugimendua.
  • Izena: Resurrección María Azkuek Euskalerriaren Yakintza-n jasotako Martin Errementariaren ipuinean oinarritua — “Ez dok amairu” esamoldeak euskal kulturaren “malefizioa” hautsi nahi zuen.
  • Lehen emanaldia: 1966ko martxoaren 6an, Irungo Bellas Artes antzokian.
  • Ekimen nagusiak:
  • 1970ean Euskal Kantari Berri Hautatuak diskoa argitaratu zuten.
  • “Baga, biga, higa” ikuskizuna sortu zuten, musika, poesia eta antzerkia uztartuz.Amaiera: barne desadostasunak eta zentsuraren arazoak zirela medio, 1972an desegin zen, baina euskal kantagintza modernoaren oinarriak utzita.
  • Ez Dok Amairuren eraginak euskal lurralde guztietan zabaldu zuen kantagintza berria: Bizkaian: Maite Idirin, Herrikoi, Oskorri, Gontzal Mendibil, Estitxu… Iparraldean: Ortziken kolektiboa, Pantxoa eta Peio, Etxamendi eta Larralde… Besteak: Antton Valverde, Oskarbi, Imanol Larzabal, Hibai Rekondo…

Trikiaren arrakasta

Trikitixa XX. mendearen hasieran baserri giroan errotuta egon zen, eta hiriguneetan beste musika moldeekin lehiatzeko zailtasunak izan zituen. Trikitilariak gaztetan jotzen zuten batez ere, askotan bikote moduan, gizona soinujole eta emakumea panderojole eta kopla kantari. 1920ko hamarkadan egin ziren lehen grabazioak. 1930eko hamarkadan, Gerra Zibilak eta debekuek trikitixaren garapena eten zuten, nahiz eta erromeriak modu klandestinoan mantendu ziren. 1960ko hamarkadan, irrati-emisioei esker, trikitia berriro indartzen hasi zen. 1970eko eta 80ko hamarkadetan Trikitixa Txapelketa Nagusiek trikitilarien maila teknikoa asko hobetu zuten, eta Martin Aginagalde bezalako figurek berrikuntza eta eragin handia izan zuten. Garai horretan, Kepa Junkera, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikarik trikitia berritu zuten. 1990eko hamarkadaren hasieran, trikitiaren benetako eklosioa gertatu zen, batez ere diskogintzan. Juergasmoan eta Triki up diskoek belaunaldi-aldaketa markatu zuten, eta bikote asko talde bihurtu ziren. Trikiti eskolak ugaritu ziren, eta instrumentua euskal identitate musikalaren ikur bihurtu zen. Azken urteetan, trikitia molde askotara egokitu da: musika elektronikoarekin, poparekin edo talde handien barruan, Gose, Esne Beltza, Huntza eta antzeko taldeei esker, bere indarra eta egokitzeko gaitasuna erakutsiz.

Rock Radical Vasco

RRVren eztanda:1977. urtean, Frankismoaren amaierarekin eta Ingalaterratik zetozen punk doinuekin batera, Euskal Herrian rock erradikalaren lehen urratsak eman ziren. Hasierako taldeak baliabide gutxirekin aritzen ziren eta punkaren filosofiari jarraitzen zioten: musika egiteko ez zen beharrezkoa instrumentuak menperatzea, jarrera eta mezua baizik. Garai hartan sortu ziren Odio, Vulpess, Optalidon, Cirrosis edo Doble O (gerora RIP) bezalako taldeak, guztiak gizartearekiko probokazioz eta salaketaz beteriko kantuak egiten zituztenak.Frankismoaren amaierak askatasun itxaropena ekarri bazuen ere, gazteen artean desilusioa eta amorrua nagusitu ziren: langabezia, desindustrializazioa eta poliziaren bortxakeriak egunerokoak ziren. Testuinguru horretan, RRV mugimenduko taldeek beren burua gizartearen kanpoan kokatu zuten, eta kalean bizi zen errealitatea islatu zuten kantuetan. Cicatriz taldearen letrak garaiaren adibide garbia dira: “Somos zombis mutantes inadaptados, automarginados seres, en un mundo de atrasados.” 1983an, Tuteran egin zen nuklearren aurkako jaialdia RRV mugimenduaren mugarri bihurtu zen. Ordura arte sakabanaturik zeuden taldeek elkar ezagutu eta filosofia komun baten inguruan batu ziren: musika tresna gisa erabiltzea aldarrikapen sozial eta politikoak egiteko. Hortik aurrera, RRV Euskal Herriko gazteriaren ahotsa bihurtu zen. Mugimendu horretatik talde garrantzitsuak sortu ziren: La Polla Records, Hertzainak, Eskorbuto, RIP, Barricada, Kortatu edo Potato, bakoitzak bere estilo propioarekin. Hasieran gehienek gazteleraz abesten zuten, baina laster batzuk —bereziki Zarama eta Hertzainak— euskarara pasa ziren, euskal nortasuna musikaren bidez indartzeko helburuarekin. Horiek izan ziren euskarazko punkaren aitzindariak, eta ondoren Kortatu, Bap!! eta Danba bezalako taldeek ere bide bera jarraitu zuten. RRVren barruan estilo ugari batu ziren: Barricada-ren kaleko rocka, Kortatu-ren ska erritmoa, Potato-ren reggae giroa, Vómito-ren rock iluna edo Tijuana in Blue-ren energia eta umorea. Mugimendu honek ez zuen soilik Euskal Herrian eragin, baita Espainia, Italia eta Frantzian ere, non Reincidentes, Boikot, Ska-P, Banda Bassotti edo Mokoka bezalako taldeetan RRVren oihartzunak entzun ziren. 1990eko hamarkadaren hasieran, musika joera berriak azaldu zirenean, RRV mugimendua ahultzen hasi zen. Hala ere, haren espiritua bizirik iraun zuen urte luzez, eta askok diote 1989an, Hertzainak taldeak Aitormena kanta argitaratu zuenean, mugimenduaren azken aroa iritsi zela. RRV ez zen soilik musika mugimendua izan: euskal gazteriaren haserrea, askatasun nahia eta gizarte kritika adierazteko tresna indartsua izan zen.

Berbena edo Plaza taldeak

Euskal kantagintzak berriak zor handia du plaza talde edo berbena taldeekin. Ordurarteko herri-festak alaitzen zituzten gazteleraz abesten zuten orkestrak ordezkatu zituzten eta euskaraz estilo ezberdinetako kantak sortu eta interpretatu zitezkeela erakutsi zuten 70. eta 80. hamarkadan, gure herrietako dantzaldi eta plazetan. Batzutan abesti berriak sortzen zituzten, Akelarrek esaterako; eta bestetan nazioarteko taldeen (Queen, John Denver, The Beatles, Les Humphries Singers, Stealers Wheel…) abestien euskal bertsioak egiten zituzten, Egan, Minxoriak, Drindots eta Joselu Anayak ...esaterako. Doakoak eta laupabost ordukoak ziren kantuz osaturiko errepertorioa eskaintzen zuten eta dantzatzeko gogoak bultzatzea zuen helburu. Talde nabarmenenek urtean 200 emanaldi inguru eskaintzera iritsi ziren. Belaunaldi oso batek dantzaldietan ikasi zituen Benito Lertxundi, Txomin Artola, Errobi, Gorka Knorr edota Niko Etxarten kantuak. 90. hamarkadan herriko festen eredua aldatzearen ondorioz, plaza taldeen indarra jetsi eta trikixa molde berriko taldeek, disko jartzaileek eta txosnetan antolaturiko beste estilo batzuetako kontzertuek hartu dute tokia.

Euskal folk-a

Euskal musikaren berreskuratu, zabaldu eta berritzeko joera aspaldikoa bada ere —Artze anaien, Juan Mari Beltranen eta Ez Dok Amairu mugimenduko kideen lanari esker—, folk talde berrien sorrera batez ere 70eko hamarkadan kokatzen da. Garai hartan, musika tradizionala rockarekin, jazzarekin eta joera berriekin uztartzea izan zen helburu nagusia. Oskorri izan zen erreferente nagusietakoa, britaniar eta bretoiar folk berritik ikasiz eta musika-tresna berriak txertatuz, euskal folkean bilakaera handia eginez. Ondoren, Haizea eta Izukaitz bezalako taldeak sortu ziren, eta hainbat musikari garrantzitsu agertu ziren Euskal Folkaren loraldian. 80ko hamarkadan, folk, rock eta jazza uztartzen zituzten taldeak sortu ziren, askotan emakume ahots nagusiarekin, Maria Eugenia Etxeberria izan zen horrietako bat. 90eko hamarkadan, berriz, Oskorri eta Hiru Truku bezalako taldeak gailurrean egon ziren, baina euskal rockaren eta trikitiaren indarrak folk berriaren garapena neurri batean mugatu zuen.

60-80 Hamarkadak (1 zatia)

  • Hasierako egoera:
60ko hamarkadaren hasieran euskal kantagintza ia desagertuta zegoen: herri kantuak, otxoteak eta kantu tradizionalak baino ez ziren entzuten, eta berrikuntzarik ez zegoen. Inguruko herrietan sortzen ari ziren doinu eta erritmo berriak ez ziren euskaraz egiten, baizik eta erdarazko bertsioetan.
  • Nemesio Etxaniz:
Kezka horretatik abiatuta, Nemesio Etxanizek kantagintza berritzeko beharra aldarrikatu zuen. Hasia zen tango, rumba eta pasodoble modako doinuak euskaratzen eta egokitzen, euskal kantuari aire berri bat emanez.
  • Lehen jarraitzaileak:
Etxanizen bideari jarraituz, Azkoitiko Kontrapuntoak eta Bilboko Soroak bezalako taldeek kantu zaharrak modu modernoan aurkezten hasi ziren, tradizioa eta garaikidetasuna uztartuz.
  • Mixel Labegerie (1961-1963):
Euskal kantagintza berriaren benetako abiapuntua Mixel Labegerie lapurtarra izan zen. 1961 eta 1963 artean bi disko argitaratu zituen, eta gitarra soilez eta ahots apalez kantatutako abestiek erakutsi zuten euskaraz ere bestelako musika molde bat posible zela.
  • Xabier Leteren iritzia:
Xabier Letek Labegerieren garrantzia nabarmendu zuen: haren kantuek eten zuten ordura arteko molde komertzial eta sofistikatuen tradizioa, sinpletasuna eta zintzotasuna lehenetsiz.
  • Eragin nagusiak kanpotik:
60ko hamarkadan Bob Dylan eta Joan Baez bezalako kantariek eragin handia izan zuten; haien folk eta protesta kantuak Frankismoaren zentsura gainetik iritsi ziren. Halaber, Hego Amerikako kantariak (Atahualpa Yupanqui, Violeta Parra), chanson moderno frantsesa (Brassens, Brel) eta nova cançó katalana (Els Setze Jutges) izan ziren beste erreferente nagusiak.

90. Hamarkada

90eko hamarkada funtsezkoa izan zen euskal musikaren bilakaeran. Musikariek eta musika-eragileek aurreko garaietako akatsetatik ikasi zuten, eta lan egiteko moduak hobetu zituzten. Horri esker, eskaintza musikal zabalagoa sortu zen, eta entzuleek estilo askotarikoak onartu zituzten. Euskararen erabilera nabarmen handitu zen. Talde ugariren sorrerak gaztetxe-sare sendoa ekarri zuen, baita diskoetxe, grabazio-estudio eta musika-prentsaren hazkundea ere. Kontzertuak eta diskoak inoiz baino gehiago kontsumitu ziren. Negu Gorriak izan zen aurreiritziak apurtu eta bide berriak zabaltzeko talde nagusietakoa. Baina beste askok ere ekarpen garrantzitsuak egin zituzten: – Hardcorea: Bap!!, Kashbad, Deabruak Teilatuetan – Heavy metala: Su Ta Gar, Ehun Kilo – Rocka eta folk ukituak: Lin Ton Taun, Sorotan Bele – Folka eta rocka uztartuz: Exkixu – Trikitia eta popa: Tapia eta Leturia, Maixa ta Ixiar, Gozategi – Metal eta post-hardcore berritzailea: PI.L.T., Dut – Pop-rock poetikoa: Bide Ertzean – Hip hopa: Selektah Kolektiboa – Bakarlarien berrikuntza: Anari, Jabier Muguruza Azkenik, kontzertu-areto berriak ireki ziren, hala nola Bergarako Jam eta Bilboko Kafe Antzokia, dantzalekuak ordezkatuz. Horrek zuzeneko musikaren kultura sendotu zuen eta garai berrien hasiera markatu zuen.

Euskalduna ze rockeroa (talde ezagunak)

ERROBIErrobi taldea, 1974 ean sortu zen Euskal herrian, eta 1985ean desegin zen. Errobi taldeko musikariak, Niko Etxart eta Mixel Ducauk-ek osatutakoa da, eta beraien abesti ezagunenak, Gure lekukotasuna eta Alboka dira.

NIKO ETXARTNiko Etxart, 1953-an jaio zen Altzürükü-n (Zuberoa). Bakarlari bezela eta MIntxoriak taldean ere abestu zuen. Tumatxa eta Euskal rock & roll dira bere abesti ezagunenak.

RUPER ORDORIKARuper Ordorika, 1956-an jaio zen Oñatin (Gipuzkoa). Hiru truku, Izukaitz eta Oskorri taldeetan parte hartu zuen arren, bakarlari moduan ere ibili zen. Martin Larralde eta Bizitza eder denean dira abesti ezegunetako batzuk.

BERRI TXARRAK Berri Txarrak 1994an sortu zen Lekunberrin (Nafarroa), Gorka Urbizuk (ahotsa eta gitarra) eta Aitor Goikoetxeak (bateria) sortu zuten. Hasieran Mikel Lopez “Rubio” (baxua) eta Aitor Oreja (gitarra) batu zitzaizkien, eta elkarrekin demo bat eta lau disko grabatu zituzten. 2004an Orejak taldea utzi zuen, eta ordutik hirukote bihurtu zen. Geroago, David Gonzálezek Rubiori hartu zion lekua baxuan (2008) eta Galder Izagirrek Goikoetxearena baterian (2010). Taldeak rock sendoa izan du oinarri, baina urteekin estilo anitzak landu ditu, soinu berezi eta ezagun bat sortuz. Bide horretan hainbat garai bereizten dira: hasierako urteak (lau kideko taldea), heldutasun eta arrakastaren garaia (hirukote moduan), eta azken etapa, nazioarteko arrakasta eta “Ikusi Arte Tour” birarekin amaitutakoa. Beren abesti ezagunen artean daude: “Katedral bat”, “Ikusi arte”, “Min hau” eta “Oreka”. Egindako bertsio bakarra Mikel Laboaren “Lilularen kontra” izan zen. Diskografia nagusia: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak / Ukabilak (2001), Libre © (2003), Jaio.Musika.Hil (2005), Payola (2009), Haria (2011), Denbora da poligrafo bakarra (2014) eta Infrasoinuak (2017).