Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Iraila-urria 25

itziararciniega

Created on November 4, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Ikaskuntza eta Berrikuntza Ekintza

Urria 2025

Hileko artikulua: Nongoak dira etorkinen seme-alabak?

Amelia Barquínen artikulu bat aurkezten dizuegu. Migrazio testuinguruan haurrek eta gazteek beren identitatea nola eraikitzen duten ulertzeko lagungarria izan daitekeela uste dugu identitate anitza eta hezkuntza inklusiboaren inguruko haurnarketa eginten baita.

Euskara txokoa

PRIMERAN platafoma aurkeztu nahi genuke gaurkoan; zehazki, Desagertuta telesaila ikustera animatu nahi zaituztegu. Institutuan dagoen lagun talde baten istorioa kontatzen du. Gau batean mendian egindako parranda baten ondoren, haietako bat, Jon, desagertu egiten da. Herri osoa bere bila hasiko da, eta bitartean, lagun taldean gertatutakoen berri ematen digute protagonistek. Thriller entretenigarri bezain interesgarri hau hemen ikusi dezakezue.

IKT txokoa

Irakasleentzako tresna praktikoa: Classroom Screen. Pantaila bakar batean hainbat baliabide eskaintzen ditu: tenporizadorea, zarata-neurgailua, ikasleen izen-zerrenda ausaz hautatzeko aukera, … Eta hori guztia modu erraz eta bisualean. Klasearen dinamika antolatzeko eta ikasleen arreta mantentzeko lagungarria da!.

Hezkidetza txokoa

Urrian zehar, Gizon berdinzaleen eguna ospatu dugu ikastetxean. Argazki lehiaketa bat antolatu dugu eta irabazlea Irati Merinoren lana izan da, estereotipoekin apurtzeko luzatu duen mezuaren indarragatik.Azaroan sartuta, Indarkeria matxistaren aurkako egunaren inguruan hausnartzen hasiko gara eta hainbat dinamika planteatuko dizkiegu gure ikasleei, egun oraindik gizarte-mailan dugun gaitz honekin amaitzeko. Beti bezela, Hezkidetzako ataria bisitatzera animatzen zaituztegu

Irudiak Freepik eta Pixabay web orrialdetatik hartu dira.