Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Info

Aratz Saez Etxebarria

Created on October 31, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Practical Interactive Image

Akihabara Square Interactive Image

Akihabara Interactive Image

Essential Interactive Image

Interactive Team Image

Image with Audio

Image with interactive hotspots

Transcript

Aratz P eta Aratz S

SAREAK

  1. Zer da sare informatiko bat?
  2. Sareen abantailak
  3. Sareen osagaiak
  4. Sareko hardware
  5. Sareen sailkapena

Ordenagailuak elkar konektatzeko gailuak

Hub-a (kontzentratzailea): Sareko kable guztiak konektatzeko gailua da.

HUB:Hub-a (kontzentratzailea): Sareko kable guztiak konektatzeko gailua da. Funtzioa: Errepikatzaile gisa jarduten du, datu-paketeak jasotzen ditu eta ordenagailu guztiei bidaltzen dizkie. Ondorioa: Sareko ordenagailu guztiek informazio bera jasotzen dute.

Switch: Bat sareko segmentuak konektatzen dituen gailua da, datuak helmuga MAC helbidera bidaltzen dituena. Segurtasuna eta errendimendua hobetzen ditu, informazioa soilik behar den segmentura helaraziz.

SAREEKO HARDWAREA

  • Interfaze-txartela (NIC): Sarearekin konektatzeko txartela.
Hub, switch, zubia eta routerra: Ordenagailuak elkar konektatzeko gailuak. UPS: Etenik gabeko elikadura-sistema, tentsio-arazoetan ordenagailuak babesteko. Sare-baliabideak: Inprimagailu partekatuak eta biltegiratze-sistemak (adib. RAID). Segurtasun-unitateak: Datuak babesteko gailuak (adib. DAT zinta-unitateak). Konputagailuak: Sareko oinarrizko gailuak. Transmisio bitartekariak: Datuak bidaltzeko euskarriak (kableak edo haririk gabeko konexioak).
SARE INFORMATIKOAK

Konputagailu-sarea kableen edo haririk gabeko loturen bidez elkarren artean konektatutako gailu multzoa da, informazioa, baliabideak eta zerbitzuak partekatzeko.Bere helburu nagusia datuak azkar eta erraz trukatzea da. Sareak sortu aurretik, informazioa euskarri fisikoetan (disketeak, disko gogorrak, etab.) eramanez partekatzen zen, eta horregatik sare baten beharra azkar antzeman zen, komunikazioa eta lankidetza hobetzeko.

SAREEN OSAGAIAK

Nodoa (adabegia): Sareko elementu konektatu bakoitza (adib. ordenagailua, routerra, inprimagailua, switch-a...). Lan-estazioa: Sareari konektatzen zaion ordenagailua edo terminala eta bere periferikoak. Zerbitzaria: Beste ordenagailuei zerbitzuak eskaintzen dizkien ekipoa (adib. fitxategi-, inprimagailu- edo aplikazio-zerbitzaria).

SAREEN SAILKAPENA

🔗 Sarearen topologiaren araberaBus topologiaGailu guztiak kable nagusi bakarrera konektatuta. (Erraza eta merkea/ Kableak huts egiten badu, sare osoa gelditzen da). Eraztun topologia Gailuak zirkulu moduan konektatuta. (Datuen fluxuaren kontrola ona./ Gailu bat hondatzen bada, sarea erortzen da). Amaraun topologia Gailu guztiak elkarri konektatuta. (Fidagarritasun handia, bide alternatiboak daude/Garestia eta mantentze zaila.). Izar topologia Gailu guztiak nodo zentral batera konektatuta (hub edo switch). (Erraz handitu eta kudeatu daiteke/Nodo zentralak huts egiten badu, sarea erortzen da/Erabiliena gaur egungo sareetan). Zuhaitz topologia (Hierarkikoa) Izar eta bus topologien konbinazioa, egitura adarkatua. (Hierarkia eta hedapen erraza ahalbidetzen du/Bi estaziok batera transmititzen badute, talkak gerta litezke).

SAREEN ABANTAILA

  • Komunikazioa hobetu: informazioa azkarrago eta errazago partekatzeko.
  • Baliabideak zentralizatu:kudeaketa puntu bakar batetik egitea.
  • Produktibitatea handitu:lana eraginkorrago bihurtzen du.
  • Kostuak murriztu:baliabideak (adib. inprimagailuak) partekatuz.
  • Talde-lana erraztu:groupware edo talde-lanerako softwarearen bidez.

Ordenagailuak elkar konektatzeko gailuak

Routerra (Bideratzailea)Routerra sareak elkarren artean konektatzeko erabiltzen den gailua da, hardwarez eta softwarez osatua. Sare-segmentuak edo sare osoak lotzen ditu, informazioa bideratuz. Etxeetan edo bulegoetan ohikoena ADSL routerra da, bertako sare lokala (LAN) eta kanpoko sarea (WAN, Internet) elkartzen dituena, Internetera sartzeko aukera emanez.

Routerra(bideratzailea)

Zubia (edo bridge) gailu bat da, bi sare segmentu lotzen dituena edo sare bat bi segmentutan banatzen duena. Datuak sare batetik bestera helbide fisikoan (MAC helbidea) oinarrituta pasatzen dira.

Hardwareak elkar konektatzeko kableak/uhinak

PARE BIHURRIZTUKO KABLEAPare bihurrituzko kablea kobrezko hariz osatutako kablea da, hariak txirikordatuta daudelarik. Honek inguruko interferentziak murrizten laguntzen du. Hiru mota nagusi bereizten dira:

2.STP (Shielded Twisted Pair): Apantailatutako kablea, aluminiozko estalki batekin. Interferentziak gutxitzeko eta transferentzia abiadura handitzeko erabiltzen da, baina garestiagoa da.

1.UTP (Unshielded Twisted Pair): Apantailatu gabeko kablea. Ordenagailu sareetan erabiltzen da, eta kategoria ezberdinak daude, erabiliena Cat 5e.

3.FTP (Foiled Twisted Pair): UTP antzekoa, baina kable pare guztiak apantailatuta daude, interferentziak murrizteko.

Hardwareak elkar konektatzeko kableak/uhinak

Kable ardazkideaKable ardazkidea bi eroale zentrokidez osatuta dago: erdiko nukleoa, kobrezko hari solido bat, eta kanpoko eroalea, aluminioz edo kobrez egindako sare babeslea. Bien artean geruza isolatzaileak daude babes eta apantailamendurako.Kable mota hau interferentzien aurrean erresistentea da, eta abiadura handiko transmisioa ahalbidetzen du distantzia luzeetan.Erabilerarik ohikoenak:

  • Banda zabaleko sareak (telebista kablea)
  • Banda baseko sareak (Ethernet)

Kable ardazkidea

Zuntz optikoa Zuntz optikoa hari mehe baten itxura duen uhin gida da, argiaren bidez informazioa garraiatzen duena (laser edo LED baten bidez sortua). Material nagusiak: Beira (polisilizioa): distantzia luzeetarako telekomunikazioetan erabiltzen da. Plastikoa: ordenagailuetan eta distantzia laburreko aplikazioetan, nahiz eta atenuazio handiagoa izan. Abantaila nagusia: abiadura handiko eta distantzia luzeko datu-transmisioa argiaren bidez.

Zuntz optikoa

Hardwareak elkar konektatzeko kableak/uhinak

1.LURREKO MIKROUHINAK: Norabide bakarreko transmisioa egiten dute, eta antena parabolikoak erabiltzen dituzte seinaleak bidaltzeko eta jasotzeko. Distantzia luzeetarako, errepikagailuak erabiltzen dira. Mikrouhin hauek kableek baino errepikagailu gutxiago behar dituzte eta ahotsa eta telebista transmisioetan erabiltzen dira. Euriak seinalearen kalitatea murrizten du eta interferentziak sor ditzake.

Izpi infragorriak: Argi ikusgaiaren azpitik dauden uhin elektromagnetikoak dira.

Irrati uhinak: Norabide orotarako transmisioa egiten dute, eta euriak haien indargabetzea gutxiago eragiten die. Wi-Fi sareek irrati-uhin hauek erabiltzen dituzte haririk gabeko komunikazioetarako.

Satelite bidezko mikrouhinak: Satelite artifizialak erabiltzen dituzte seinalea igortzeko eta jasotzeko, eta errepikagailu gisa funtzionatzen dute. Lurreko estazioek sateliteekin komunikatzen dute, distantzia handiak ahalbidetuz. Gehienbat sare pribatuetan, telebistan eta urruneko telefono komunikazioetan erabiltzen dira.