Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

11. AE_Denbora-lerroa: 3. Karlistalda-LukenGaritano

Luken Garitano

Created on October 30, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Practical Timeline

Timeline video mobile

Timeline Lines Mobile

Major Religions Timeline

Timeline Flipcard

Timeline video

History Timeline

Transcript

3. Karlistada

1872-1876

1872

1876

1875

1874

1873

Alfontso XII, otsaila, uztaila eta azaroa

urtarrila, otsaila-maiatza eta abendua

otsaila

maiatza

otsaila eta uztaila

1872ko maiatza

Karlos VII.ak piriniotako muga zeharkatu eta karlisten altxamenduaren buru jarri zen. Hau izan zen gerraren hasiera ofiziala. Karlos VII.ak bere burua Espainiako errege legitimoatzat aldarrikatu zuen, liberalen gobernuaren aurka.

1875eko Alfontso xii.ren errege izendaketa eta 1875eko otsaila

Alfontso XII.a errege izendatu zuten eta karlistei amnistia eta foruak mantentzea eskaini zien armak uztearen truke. Oferta hau karlista gehienek baztertu zuten. Baina, Alfontsoren armadak eraso bortitza egin zuen Araban eta karlistak ahul zeudenez, ez zuten lortu asko egitea. Aldiz, otsailean Lakarreko gudua gertatu zen. Gudu honetan karlistek garaipen garrantzitsua lortu zuten, Alfontso XII.a erregea ia preso hartzeraino. Garaipen taktiko hau ez zen nahikoa gerraren joera aldatzeko. Uztailean, Martínez Campos jeneralak Maestrazgo eskualdea menderatu zuen, karlisten posizio garrantzitsuenetako bat bereganatuz. Azkenik, azaroan ordea, Katalunia osoa galdu zuten karlistek, euren azken gotorleku handiena erori zelako.

1873ko otsaila eta uztaila

Otsailean gobernu errepublikar berriak (Lehen Errepublika Espainiarra)aldi berean gertatu ziren hainbat krisiri aurre egin behar izan zien: Kubako Matxinada, Kantonalisten Iraultza eta karlisten aurrerapena. Krisi aniztasun honek gobernu errepublikarra ahuldu zuen. Uztailean Karlos VII.ak estatu karlistako hiriburua ofizialki Lizarran ezarri zuen. Hiriak "Errege Hiriburu" estatusa jaso zuen eta bertan karlisten gobernu-erakundeak ezarri ziren.

1874ko urtarrila, otsaila-maiatza eta abendua

Urtarrilean, Pavíako Estatu-kolpeak Lehen Errepublika Espainiarra amaitu zuen, eta orduan, Serrano jeneralak diktadura moduko bat jarrii zuen, gerra karlistari ekiteko helburuarekin. Otsailetik maiatzera, karlistek Bilboko setioa hasi zuten, baina ezin izan zuten hiria hartu. Setioak hiru hilabete iraun zuen eta errepublikarrek garaipena lortu zuten. Aldi berean, karlistek Gasteiz, Irun, Donostia eta Iruñea setiatu zituzten. Abenduan Alfontso XII.a Espainiako errege izendatu zuten, Borboien dinastia berriro hasiz.

1876ko oitsaila/gerraren amaiere

Urte honetako otsailean, Abadiñoko gudua gertatu zen, bertan, karlistak eta liberalak aurrez aurre borrokatu ziren. Gudu honek karlisten porrota erakutsi zuen. Ondoren, hilabete berdineko amaieran, Lizarra, karlisten hiriburu historikoa zena, liberalen eskuetan erori zen. Bukatzeko, Karlos VII.ak Frantziara ihes egin behar izan zuen, "Itzuliko naiz" oihukatuz. Horrela, gerra ofizialki amaituz.