Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

ZELULAREN UGALKETA

Ane Sánchez

Created on October 28, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Memories Presentation

Animated Chalkboard Presentation

Chalkboard Presentation

Witchcraft Presentation

Sketchbook Presentation

Vaporwave presentation

Animated Sketch Presentation

Transcript

AURKEZPENA

ZELULAREN UGALKETA

HASI

AURREJAKINTZAK

ERANTZUN

ZER DA UGALKETA ZELULARRA?

NOLA UGALTZEN DIRA ZELULAK?

1.- ZELULA, BIZIDUNEN UITATEA

Zelulak, izaki bizidunen oinarrizko egiturak dira eta horrela antolatzen dira:
  • Bakarka: bakterioak (zelulabakarrak dira)
  • Koloniatan: Koralak, bakterio koloniak
  • Izaki zelulanitzetan: animaliak, gizakia...
Guztiak dira izaki bizidunak 3 bizi funtzioak betetzen dituztelako.
Korala

erantzun

IZENDATU ATALAK

2.- ZELULA ZUZENDARITZA GUNEA: NUKLEOA

Zelula eukariotoetan NUKLEOAK zuzentzen ditu bizi funtzioak betetzeko beharrezkoak diren prozesu guztiak.
Nukleoaren egitura:
Zer da kromosoma bat? Organismo baten informazio genetikoa gordetzen duen egitura.
Gizakiok ugalketa sexual bidez sortzen gara: espermatozoide eta obulu baten elkarketatik
Esmermatozoideak 23 kromosoma ditu eta obuluak beste 23. hortaz, jaioberriaren zelulek 46 kromosoma izango dituzte. Horregatik izaki diploideak gara, bi kromosoma joku ditugulako. Badira izaki bizidun haploideak, kromosoma joku bakarra dutenak. Izaki bizidun bakoitzare kromosoma multzoari kariotipo deritzo

3.- ZELULAREN BIZI ZIKLOA

Ziklo zelularrak, zelula jaiotzen denetik hiltzen den arteko tartea hartze du, eta hainbat etapa biltzen ditu (G1, S eta G2 faseak). Zelula batek bere denbora gehiena interfase izeneko etapan igarotzen du, eta denbora horretan hazi, kromosomak bikoiztu eta zatiketa zelular baterako prestatzen da. Interfase etapa amaitu ondoren, zelula mitosian sartzen da eta bere zatiketa osatzen du. Hortik sortzen diren zelulek, zelula alabak deiturikoek, beren interfaseko etapak hasten dituzte, eta, hala, zelula-zikloen serie berri bat hasten da.
*Argitu beharra dago zelulak 2 zatiketa egiten dituela: mitosia eta meiosia

4.- ZELULA UGALKETA: MITOSIA

PROKARIOTETAN
EUKARIOTETAN
MITOSIA
BIPARTIZIOA
DNA BIKOIZTU EGITEN DA ETA ZITOPLASMA BITAN BANATU, BI KOPIA BERDIN SORTUZ
MITOSIA: Ama zelularen bi kopia identiko sortzeko prozesua
Zein fase dagokio irudi bakoitzari??
Egin liburuko 73. orriko 1 eta 3 jarduerak

PENTSATU ETA ERANTZUN ORRI BATEAN

Liburuko 74. orriko 12. galdera
MEIOSIA: Gizakion zelula guztietan 46 kromosoma ditugu, hau da, 23 kromosoma bikote, bata espermatozoidetik jasoa eta bestea obuluarengandik jasoa. 22 parek karektere berdinetarako informazio genetikoa gordetzen dute eta autosoma izena hartzen dute. Azken pareak, 23. pareak, kromosoma sexual izena hartzen dute, eurek definitzen baitute izaki horren sexua: -> Emakumezkoetan X X kromosomek osatzen dute -> Gizonezkoetan aldiz, X Y kromosomek. Baina salbuespen bat dago: zelula sexualek, espermatozoide eta obuluek, 23 kromosoma besterik ez dituzte.
78. orriko 3. eta 4. ariketak egin
MEIOSIA FASEKA:
LEHENENGO ZATIKETA MEIOTIKOA I PROFASEA: Kromosomak bikoiztuta agertzen dira (bi kromatidekin) eta kromatiden arteko ADN elkartrukaketak gertatzen dira. I METAFASEA: Kromosomek beraien kondentsazio maila gorena jasaten dute eta plaka ekuatorialean kokatzen dira I ANAFASEA: Ardatzeko zuntzak uzkurtu egiten dira kromosoma homologoak guztiz bananduz eta zelularen muturrerantz abiatuz. I TELOFASEA: Homologoak poloetara iristen dira eta zitosinesia hasten da. Sortutako bi zelulak haploideak dira ez baitituzte kromosoma homologoen bi joku.
BIGARREN ZATIKETA MEIOTIKOA II PROFASEA: ADNa ez da bikoiztu baina zentrosomak bai. Kromosomak kondentsatzen hasten dira eta mintz nuklearra berriro ere desegiten hasten da II METAFASEA: Kromosomak plaka ekuatorialean kokatzen dira, zelularen erdialdean. II ANAFASEA: Kromatidak banatu egiten dira, mikrotubuluen uzkurduraren ondorioz. II TELOFASEA: Kromatidak poloetan kokatzen dira eta zitozinesia hasten da berriro ere. Fase hau haploideak diren 4 zelulekin amaitzen da bakoitzak kromatida bakarreko kromosomak dituelarik.

ARIKETA

5.- ARAZOAK ZELULAREN UGALKETAN

Mitosia oso prozesu kontrolatua da, baina batzuetan arazoak gertatzen dira eta zelulak kontrolik gabe ugaltzen hasten dira, zelula masa/multzo edo tumoreak sortuz. Gure gorputzak gaitasuna dauka zelula deskontrolatu hauek suntsitzeko, honi "apoptosia" deitzen zaio, baina tumorea osatzen duten zelulak apoptosia blokeatzen saiatzen dira. Tumorea osatzen duten zelulek gaitasuna dute tumoretik askatu eta odol torrentean zehar gorputzeko beste atal batzuetara bidaiatzeko eta bertan tumore berri bat osatzeko: metastasia
Minbizi zelulak ez dituzten tumoreak onberak dira, eta minbizi zelulak dituztenak gaiztoak. Bi minbizi mota nagusi daude: -> Odolekoa: Odol zelulak hezur muinean sortzen dira, minbizi mota honetan, odol zelulen sorrera zailtzen duten zelula gaiztoak sortzen dira: leuzemia, linfoma... -> Tumore solidoa osatzen duten zelulak: gorputzeko edozein organu, ehun edo ataletan sortzen dira: bularrekoa, biriketakoa, kolonekoa, garunekoa...
Meiosian ere akatsak egon daitezke. Gerta daiteke kromosomak behar bezala ez bereiztea eta zeluletara gaizki banatzea, horrela zelula kumeek espermatozoidearen edo obuluaren kromosoma kopuru txikiagoa edo handiagoa izan dezakete. Honen adibide ditugu: -> Down sindromea: 21. kromosoma parean 3 kromosoma daude 2 beharrean. -> Turnerren sindromea: X0 sindromea. Kromosoma sexual parean, 23. parean, X bakarrik dauka. -> Kinefelter sindromea: Kromosoma sexual parean, 23. parean, gizonezkoek XY izan beharrean, XXY dute. Bilatu sindrome hauek dituzten pertsonen ezaugarriak

ARIKETAK: 80. orriko 10. ariketa eta 81. orriko 11 b) eta 13 a) 1

ARIKETAK: 81. orriko 12. a) eta 82. orriko 2, 4 eta 9. ariketak

Liburuko 72. orriko 11. ariketa egin
- Nukleo mintza: Mintz bikoitza da eta nukleo eta zitoplasma arteko sustantzien trukea erregulatzen du: - Kanpo mintza: Erretikulu endoplasmatiko pikortsuaren jarraipena da, erribosoma ugari ditu itsatsita. - Barne mintza: Nukleoaren barne ingurunea babesten du. - Nukleoplasma: Nukleoaren barneko ingurunea da - Nukleoloa: Egitura borobila da eta erribosomen eraketan parte hartzen du - Kromatina: DNA-z osatua dago eta zelula zatiketan kromosomak eratzen ditu.
1.- Zein zelula mota irudikatzen du bakoitzak?
2.- Ikusten al duzu ezberdintasunik 3 zela moten artean? Zein/Zeintzuk?
3.- Zein desberdintasun dago 2. eta 3. zelularen artean?
4.- Ezagutzen al duzu 2. zelularen organulutakoren bat?
  • INTERFASEA: Zelula zatiketarako prestatzen da eta material genetika bikoizten du (baita organuluak ere)
  • PROFASEA: Nukleo mintza desagertu egiten da eta kromosomak sortzen dira -> kodentsazio maila altua
  • METAFASEA: Kromosomak zelularen erdialdean kokatzen dira plaka ekuatoriala sortuz. Mikrotubuluetatik lotuta daude
  • ANAFASEA: Mikrotubuluak uzkurtzearen ondorioz, kromatda ahizpak banatu egiten dira, bakoitza zelularen polo batera doalarik.
  • TELOFASEA: Zelularen polo bakoitzean nukleo mintza sortzen da bertako kromosomak bilduz.
  • ZITOZINESIA: Mintz zelularra sortzen da zelularen bi poloak banatuz eta bi zelula sortuz