AKATSAK Zuzentzen
HASI
SARRERA
Gune honen helburua maiz egiten diren akatsak azaldu eta zuzentzea da. Hemen akatsak zergatik gertatzen diren adierazten saiatuko gara, eta, zuzen ditzazun, ariketak eskainiko dizkizugu.
Akatsa non, Euskaltzaindia hor
Bezala / Bezalakoa
AZALPENA I
Akatsik ohikoena bezalako (moduko)ren ordez, bezala (moduan) erabiltzean datza. Gaztelaniaz erabiltzen den lokailua "como" da beti, eta zuzeneko itzulpena egiten da euskaraz ari garenean. Ongi erabiltzeko jakin beharrekoa: "Bezalako"-aren azpian adjektibo bat dago, "nolako" galderari erantzuten diona. Adibidea: zu nolakoa zara? -gaztea, txikia, handia... (adjektiboak dira) -zu bezalakoa naiz (zu txikia bazara, ni ere txikia naiz). "Bezala"-aren azpian adberbio bat dago, "nola" galderari erantzuten diona.
Adibidea: zu nola zaude? -gaizki, ongi... (adberbioak dira)
-zu bezala nago (zu ongi bazaude, ni ere ongi nago).
AZALPENA II
Bezala eta bezalako moduzko perpausak egiteko erabiltzen ditugu. Formari dagokionez, aditzari -N erantsiz eratzen dira. Adibidez: Zuk HONELA esan duzu. Nola? Nik HONELA egin dut. Nola? Nik esan duzuN BEZALA egin dut. (ongi, pozik...) Zuk esan duzu Jon pertsona atsegina dela. Nolakoa? Jon zuk esan duzuN BEZALAKOA da. (atsegina) Adibideak: Ahal izan dugun bezala egin dugu. Esan zenidan bezala erosi dut: epeka.
AZALPENA III
Maiz aditza ezabatu egiten da, forma laburtuak sortuz. Adibidez: Zuk egin duzun bezala egin dut = Zuk bezala egin dut. Zu zaren bezalakoa da = Zu bezalakoa da. Adibide gehiago: Eta Amaia berandu, beti bezala. Zuk bezala egingo dut, badaezpada ere.Zure alaba zu bezalakoa da: berdin-berdinak zarete.Auto hori zurea bezalakoa da, ezta? Zureak bezalako batzuk erosi nahi ditut. Etxean bezala, inon ere ez.
Hausnarketa egin dezagun!
¡Qué casualidad! El coche que me he comprado es como el de mi amigo.
Irakurri esaldia eta zuzen erantzun
Lehenengo galdera
Gaztelaniazko "como"hitzak zein galdetzaileri erantzuten dio euskaraz?
Nola
Nolakoa
Hori da!
ERANTZUN OKERRA
*Saiatu berriro!
Bigarren galdera
Ez dut uste gu amerikarrak bezala bizi ahal izango garenik.
Esaldi hau zuzena da
Esaldi hau okerra da
Hori da!
ERANTZUN OKERRA
*Saiatu berriro!
Hirugarren galdera
Naparrok akats asko izango ditugu, baina ez gara amerikarrak bezala.
Esaldi hau zuzena da
Esaldi hau okerra da
Hori da!
ERANTZUN OKERRA
*Saiatu berriro!
Ondoren, gaztelaniazko "como"-ren ordaina euskaraz zuzen erabiltzeko, aholku batzuk emango dizkizugu. Beheko esaldiari falta zaion hitza erabili behar duzu pasahitz gisa aurrera joan ahal izateko.
Zuk kantatu duzun abestia Eduardok kantatu duena ________ da.
Irakurri esaldia eta zuzen erantzun
Aurrera segitzeko, idatzi pasahitza
Idatzi pasahitza
KONTUAN HARTU!
Gaztelaniazko "COMO" hitzaren baliokideak euskaraz GAZTELANIAZ EUSKARAZ 1.- Considerar a alguien como un hijo = Baten bat semetzat hartu / izan 2.- Como resultado de la reunión = Bileraren ondorioz 3.- Como / a modo de introducción... = Sarrera gisa... 4.- Como si fuera bueno = Ona balitz bezala / bailitzan 5.- Como era un hombre bueno... = Gizon ona zenez (gero)... 6.- Hay muchas capitales grandes, como Madrid... = Hiriburu handi asko daude, Madril, kasurako / esate baterako / adibidez...
ZORIONAK!
Joan hasierara
Bezala_Bezalakoa
Julene Maia Abasolo
Created on October 27, 2025
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
View
Secret Code
View
Corporate Escape Room: Operation Christmas
View
Reboot Protocol
View
Desert Island Escape
View
Halloween escape
View
Horror Escape Room
View
Witchcraft Escape Room
Explore all templates
Transcript
AKATSAK Zuzentzen
HASI
SARRERA
Gune honen helburua maiz egiten diren akatsak azaldu eta zuzentzea da. Hemen akatsak zergatik gertatzen diren adierazten saiatuko gara, eta, zuzen ditzazun, ariketak eskainiko dizkizugu.
Akatsa non, Euskaltzaindia hor
Bezala / Bezalakoa
AZALPENA I
Akatsik ohikoena bezalako (moduko)ren ordez, bezala (moduan) erabiltzean datza. Gaztelaniaz erabiltzen den lokailua "como" da beti, eta zuzeneko itzulpena egiten da euskaraz ari garenean. Ongi erabiltzeko jakin beharrekoa: "Bezalako"-aren azpian adjektibo bat dago, "nolako" galderari erantzuten diona. Adibidea: zu nolakoa zara? -gaztea, txikia, handia... (adjektiboak dira) -zu bezalakoa naiz (zu txikia bazara, ni ere txikia naiz). "Bezala"-aren azpian adberbio bat dago, "nola" galderari erantzuten diona. Adibidea: zu nola zaude? -gaizki, ongi... (adberbioak dira) -zu bezala nago (zu ongi bazaude, ni ere ongi nago).