Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
Vas Presentación clipmetrajes
Angel Bustamante
Created on October 23, 2025
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
1 ZER ESAN NAHI DU LELO HONEK?
KLIPMETRAJEAK HEZKUNTZA-BALIABIDE GISA:
ZER DIRA KLIPMETRAJEAK?
Klipmetrajeen ekarpena konpetentziak eskuratzeari begira
2 ZER ADIERAZTEN DU KARTELEKO IRUDIAK?
Curriculumean txertatzea
NOLA EGIN KLIPMETRAJE BAT
3 GEHIAGO JAKIN NAHI DUT!
IKUSI AURTENGO EDIZIOA PROMOZIONATZEKO BIDEOA!
Klipmetrajeen ekarpena konpetentziak eskuratzeari begira Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etapetan
Hizkuntza-komunikazioaMatematika, eta zientzia, teknologia eta ingeniaritza Konpetentzia digitala Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa Herritartasunerako konpetentzia Ekintzailetza Kontzientzia eta adierazpide kulturalak
Klipmetrajeak txertatzea Lehen eta Bigarren Hezkuntzako oinarrizko curriculumean
Bi etapa horietako oinarrizko curriculuma zehazten duten artikuluetan badira zenbait elementu (bietan, aldea txikia da) klipmetrajeekin guztiz bat datozenak. Klipmetrajeen Festibalaren proposamenak oinarrian duen gaia Garapenerako eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaz ari da. Gai horietako asko LHko helburuen artean daude:
- Balioak lantzea; besteak beste, generoen arteko berdintasuna, gatazkak bakez konpontzea eta BAKEA (aurtengo XVII. edizioko gaia).
- Herritartasuna modu aktiboan erabiltzea.
- Giza eskubideak ezagutzea eta errespetatzea.
- Garapen jasangarria eta ingurumenarekiko errespetua.
- Lehen Hezkuntzan: arte hezkuntza, eta balio zibiko eta etikoetako heziketa.
- Bigarren Hezkuntzan: hezkuntza plastikoa, ikusizkoa eta ikus-entzunezkoa; balio zibiko eta etikoetako heziketa; adierazpen artistikoa, eta teknologia eta digitalizazioa.
Nola egin klipmetraje bat
Aholku on bat da webean sartzea, adibide modura lehendik egindako klipmetraje batzuk ikusteko eta edizio berriko baliabide eta informazio guztiaren jakiteko (esteka).Edonola ere, kontu batzuk garrantzitsuak dira eta garbi eduki behar dira klipmetraje bat egiteari ekindakoan:
- Gidoia ikasgelan aurretik egindako lanaren emaitza da. Horretarako, zenbait jarduera eta baliabide proposatzen dizkizuegu gure hezkuntza-webean.
- Talde-lana da. Ikasleek proiektuan inplikatu egin behar dute. Garrantzitsua da lankidetzan aritzea, elkarrekin komunikatzea, ideiak trukatzea.
- Lan egingo dugu, baina ondo pasatu ere bai! Klipmetraje bat sortzeko prozesuak luze jo dezake, eta gozatu egin behar dugu. Ikasi eta hausnartu egin behar da, sortu, grabatu eta editatu. Ez dezagun gogoan izan bakarrik azken emaitza, eta are gutxiago lehiaketa irabaztea, horrek sekulako ilusioa eginda ere. Ondo bideratzen asmatzen badugu, prozesu guztiak merezi izango du.
Ekintzailetza
Konpetentzia honetan, EK1 eta EK3 deskriptore operatiboak hitzez hitz aplika dakizkioke klipmetrajeak egiteko jardunari, bai Lehen Hezkuntzan eta bai Bigarren Hezkuntzan:
Beharrak eta aukerak aztertzen ditu, eta erronkei zentzu kritikoarekin aurre egiten die, iraunkortasunaren balantzea eginez, ingurunean izan dezaketen eragina baloratuz, ideia eta irtenbide berritzaileak, etikoak eta iraunkorrak aurkezteko, eremu pertsonalean, sozialean, kulturalean eta ekonomikoan balioa sortzera bideratuta. Ideia eta konponbide baliotsuak sortzeko prozesua garatzen du, eta erabakiak hartzen ditu, modu arrazoituan, planifikatzeko eta kudeatzeko estrategia arinak erabiliz. [...] prototipo berritzaileak eta baliozkoak sortzeko prozesua burutzeko, esperientzia ikasteko aukeratzat hartuta.
Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa
Klipmetraje baten proiektuan taldean lan egiteko, gainerako taldekideen emozio eta esperientziak ezagutu eta errespetatu beharra dago, talde-lanean aktiboki parte hartu eta ardurak nork bere gain hartu, modu ekitatiboan eta lankidetza-estrategiak erabiliz, klipmetrajea den azken helburua lortuko bada. Lan horrek guztiak ezinbestean dakar baliotsutzat hartzea taldekide bakoitzak eta talde guztiak hartutako ardura eta egindako ahalegina iturri fidagarriak bilatzean informazioa baliozkotu, oinarritu eta kontrastatzeko, ezagutza eraikitzeko prozesuan. Eta prozesu bat den heinean, ezinbestean dakar, halaber, epe labur eta ertainerako helburuak zehaztu beharra.
Matematika, eta zientzia, teknologia eta ingeniaritza
Munduko bidegabekeriez ari garenean, lehenik eta behin arazo hori kuantifikatzen dugu, zer-nolako inpaktua duen neurtzeko, bai eta zenbait konparaketa egin ere, arazoaren kausak eta ondorioak sakonago ezagutu ahal izateko. Horretarako, prozesu logiko eta argudiozkoak erabiltzen ditugu, betiere datuak modu kritikoan eta egiazkotasuna zainduz aztertuta. Hortik abiatuta, proiektuak planteatzen eta garatzen dira talde-lanean, egin beharrekoari erantzuteko: eduki horiek sormenez transmititzea, horretarako kultura digitala erabiliz. Klipmetrajeen edukiek etikaren printzipioak aplikatzen dituzte, inguruaren eraldaketan laguntzeko.
Hizkuntza-komunikazioa
Munduko pobreziari, goseari eta bidegabekeriari buruzko minutu bateko bideo bat egin behar denez, klipmetraje bakoitzaren funtsezko helburua zerbait komunikatzea da: mezu bat, ikuspegi bat, gogoeta bat, salaketa bat, kritika bat, ideia bat... Mezu hori, gainera, ikasleek lankidetzan sortu behar dute abiapuntutzat zenbait datu eta informazio hartuta, eta, horretarako, informazio eta datu horiek ulertu egin behar dituzte, aukeratu eta kontrastatu, eta, gero, jakintza bihurtu, ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez komunikatzeko. Azken komunikazio-emaitzak, klipmetrajeak, eduki jakin bat transmititzen du bizikidetzaren, balioen transmisioaren eta pertsona guztien eskubide-berdintasunaren zerbitzura, eta horrek komunikazio-sistemak modu etiko eta eraginkorrean erabiltzea bultzatzen du.
Klipmetrajeak minutu bateko film laburrak dira. Ikasleek guk proposatutako gaiari buruzko beren ikuspegia agertu behar dute haietan: gosea, pobrezia, klima-aldaketa edo giza eskubideen defentsa, adibidez. Aurtengo edizioari buruzko info gehiago eta nola parte hartu jakin nahi baduzu, jo Festibalaren webera.
Klipmetrajeen bidez, parte-hartzaileek beraiek kontzientziatzen dute gizartea guk esandako gaiari buruz. Beraz, subjektu aktibo bihurtzen dira, eta ez GKEak emandako mezuaren hartzaile huts. Horrela, gizartearen eraldaketa bultzatzen dute klipmetrajean landutako mezuaren bidez, eta egia bihurtzen dute festibalaren leloa: ZURE IKUSPEGIAK MUNDUA ALDA DEZAKE Aurten, eslogana pixkatxo bat aldatu eta bakea hitza gehitu diogu. Edizio honetako gaiaren mezua indartzen du horrek, eta BAKEA eraikitzen laguntzeko ekintza zehatzak egitera bultzatzen gaitu.
Kontzientzia eta adierazpide kulturalak
Klipmetrajeak ikus-entzunezkoen eremuko artelan txikiak dira. Izan ere, bideoa egin duten ikasleen ikuskera eta ikuspegia erakutsiko dute, eta, horretarako, klipmetrajea egiteko, ikasleek beren ideia, iritzi, sentimendu eta emozioak adierazi behar izango dituzte, eta sormenez zenbait bitarteko eta euskarrirekin esperimentatu (plastikoak, ikusizkoak, ikus-entzunezkoak eta soinuzkoak), normalean bat eginda emaitza propio baten sorkuntzan. Gainera, lehiaketa baten testuinguruan egin behar izateak kalitate oneko emaitza bat lortzeko ahalegina egin beharra dakar, bideoaren helburua bete dezan: lan artistiko bat izatea ez ezik, salaketarako, sentsibilizaziorako, heziketarako eta mobilizaziorako bitarteko bat izatea, eraldaketaren alde.
Irudian nabarmenena usoa da, bakearen ikur unibertsalena. Bideo-kamera baten gainean dago, horixe da festibalaren ikur nagusia. Eta kamerari esku bat ari zaio heltzen, nora begiratu esaten. Irudi horiek guztiak batuta, berriro festibalaren esloganera goaz, goialdekora. Kartela lehenbiziko Woodstock musika-jaialdikoaren bertsio bat da. 1969an izan zen jaialdi hura, eta inflexio-puntu bat izan zen, ez soilik maila artistikoan, baita imajinario kolektiboan ere, bakearen eta musikaren aldeko elkarretaratze bat baitzen Vietnamgo gerraren aurka AEBn zegoen mobilizazio sozialaren testuinguruan: gizarte zibila eta adierazpen artistikoa elkarrekin, bakea lortu nahian. Horrek guztiak gure planteamendura gonbidatzen gaitu: gure inguruan bakea lortzen saiatzea, nagusiki ikus-entzunezko hizkuntzaren tresnak erabiliz.
Herritartasunerako konpetentzia
Jarduera hau balioetan hezteko arloan eta garapenerako hezkuntzarenean kokatuta dago. Beraz, gure gizartearekin zerikusia duten prozesu historiko, sozial eta ekonomikoez ari da, eta guk herritar gisa horretan dugun eginkizunaz ere bai. Klipmetrajeen Festibalean proposatzen diren gaiek beti dute zerikusia GJHekin, giza eskubideekin eta haurren eskubideekin, eta garapenarekin. Horregatik, gai, printzipio eta balio horiek aztertzeko eta geure egiteko abagunea dira beti. Klipmetrajeak egiteko, jarduera kolektibotan parte hartu behar da, gaurkotasun beteko balio eta arazo etikoei buruzko proiektuak ebatzi eta erabakiak hartu, betiere ikuspegi eta jarrera demokratikoz, aniztasunarekiko errespetuz, eta genero-berdintasunarekiko, gizarte-kohesioarekiko, garapen jasangarriarekiko eta herritartasun globala lortzearekiko konpromisoz.
Konpetentzia digitala
Gidoia sortzeko, Interneten bilaketak egin behar dira, informazioa modu digitalean tratatu eta film labur bihurtu, gero modu seguruan sare sozialetan zabaltzeko. Prozesu horretan guztian, ikasleak elkarrekin komunikatzen ariko dira, egitekoetan parte hartzen, elkarri laguntzen eta elkarri eragiten, eduki, datu eta informazioa partekatuz, tresna edo plataforma birtualen bidez.
“Eskubiderik gabe, bakerik ez” esaldiak argi eta garbi adierazten du giza eskubideak alderdi guztietan errespetatzea guztiz ezinbestekoa dela bakea egongo bada. Esaten ari zaigu, beraz, bakea gerrarik eza eta indarkeriarik eza baino askoz gehiago dela. Egiazko bakea harago doa, eta, eraikiko bada, oinarrian izan behar ditu justizia, lankidetza, tolerantzia, aniztasunarekiko errespetua, elkartasuna, askatasuna eta planetaren zaintza. Desagerrarazi egin behar dira ezkutuko indarkeria-moduak, hala nola estrukturala eta kulturala, benetan bakean dagoen gizarte bat lortuko bada. Sinbolo bat agertzen da letren artean: •Emakumeena, mundu guztian eskubideak mehatxatuen dituen kolektiboa delako. Nahi baduzu, gai horri buruzko eduki gehiago dituzu klipmetrajeen webean, esteka honetan.
