Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

1. eta 2. lan sektoreak

geroalh3 getxo

Created on September 24, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

LAN SEKTOREAK

AURKIBIDEA

Bigarren sektoreko lanbideak

Portada

Lehen sektoreko definizioa

Industria Iraultza bideoa

Lana

Lehen sektoreko lanbideak

Agurra

Lan sektoreen definizioa

Bigarren sektoreko definizioa

LANA

Zer da lan egitea? Pertsonek, diru edo irabazi baten truke egiten duten jarduera. Horri esker lortzen ditugu gauzak: dirua, janaria, etxea, ... Baina... mundu guztiak ezin du lan egin. 16 eta 65 urte bitarteko pertsonei biztanleria aktiboa bezala ezagutzen zaie, beraiek direlako lan egin dezaketenak.

LAN SEKTOREAK

Lan guztiak ez dira berdinak eta beraien ezaugarrien arabera 3 taldetan banatzen dira: lehen sektorea, bigarrena eta hirugarrena.

IKUSI

LEHEN SEKTOREA DEFINIZIOA

Sektore honetan dauden lanei esker, naturatik beharrezkoak ditugun baliabideak hartzen ditugu. 2 mota bereizten dira: produktu naturalak eta lehengaiak.

  • Produktu naturalak: inolako aldaketarik egin gabe kontsumitu daitezkeen produktuak dira, adibidez, behietatik hartzen den esnea.
  • Lehengaiak: naturatik hartu eta aldaketaren bat egin behar zaizkie kontsumitu ahal izateko, adibidez, garia hartu eta irina egiten dugu, hau erabili ahal izateko.

ikusi

LEHEN SEKTOREKO LANBIDEAK

Lehen sektorearen barruan 5 lanbide desberdintzen dira.

ARRANTZA

  • Uretan bizi diren animaliak harrapatu eta salgai jartzean datza. Horretarako, itsasontzi handiak erabili daitezke eta urrutira joan (itsas zabaleko arrantza) edota itsasontzi txikiekin gertu arrantzatu (itsasbazterreko arrantza).

NEKAZARITZA

  • Elikagaiak lortzeko lurra lantzean datza. 2 mota bereizten dira, lehorrekoa (eguraldiaren araberakoa) edo ureztatua (ura modu artifizialean ematea).

ABELTZAINTZA

  • Animaliak hazi eta zaindu zenbait produktu lortzeko (haragia, artilea...). 2 mota daude: estentsiboa (aire zabalean) edo intentsiboa (hazitegietan-criaderos).

MEATARITZA

  • Lurrazaletik metalak eta mineralak ateratzean datza. Batzuetan materialak gainazaletik gertu daude (aire zabalekoa), besteetan, berriz, zuloak egin behar dira materialera iristeko (lurpekoa).

BASOGINTZA

  • Basoak zaintzen dira material batzuk lortzeko: egurra, fruituak, perretxikoak...

BIGARREN SEKTOREA - DEFINIZIOA

Lehengaiak eraldatu eta produktu landu bihurtzen ditu. Hau da, naturatik lortutako baliabideak produktu bihurtzen ditu. Adibidez, lurretik lortutako metala eraztun bihurtzea. 4 jarduera nagusi bereizten dira:

  • Industria
  • Eskulangintza
  • Eraikuntza
  • Energia ekoizpena

IKUSI

BIGARREN SEKTOREKO LANBIDEAK

ENERGIA EKOIZPENA

ESKULANGINTZA

Energia sortzea oso garratzitsua da, geroz eta gehiago kontsumitzen baitugu. 5 modu daude elektrizitatea sortzeko:

  • Zentral hidroelektrikoak: uraren mugimendua erabiliz.
  • Zentral termoelektrikoak: petrolioa, gas naturala edo ikatza erretzean.
  • Zentral nuklearrak: uranio edo plutonioa erabiliz.
  • Eguzki parkeak: eguzkiaren energia panelen bitartez harrapatuz.
  • Parke eolikoak: haizearen energia erroten bitartez harrapatuz.

Industria Iraultzaren aurretik, eskulangintzaren bidez egiten ziren objektuak. Gaur egun, oraindik eskulangileak badaude baino oso gutxi sortzen dute, oso garestia baita eta produktibitate gutxi dute, makinarik erabiltzen ez dutelako.

INDUSTRIA

XVIII. mendean hasi zen garatzen Ingalaterran Industria Iraultzarekin. Lanak espezializatzea eta makinak erabiltzen hasi ziren.

ERAIKUNTZA

Eraikuntzaren garrantzia handituz joan da XX. mendearen bukaeratik aurrera. Honen bitartez eraikinak, errepidea eta zubiak egiten dira.

Hona hemen bideo bat Industria Iraultza hobeto ulertzeko

ESPERO DUT ZERBAIT IKASI IZANA