Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Reuse this genially

5. J.: PANDORAREN KUTXA

Fran Urias Irakasle

Created on September 24, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

5. J.: PANDORAREN KUTXA

Maria Angelidouren "Greziako Mitoak" liburutik aterata eta egokitua.

Egun batean, Prometeo Kaukasora bidali baino lehentxeago, Zeus Olinpotik jaitsi zen bere seme Hefesto bisitatzera. Hefesto errementaria zen, artisauen jainkoa, eta Lemnos uharte eguzkitsuan kokatuta zegoen lurrazpiko kobazulo ilun batean lan egiten zuen. Zeus atsekabetuta zegoen Prometeok engainatu egin zuelako, gizakiei sua itzuliz.

Hefesto jainkoa

Jainko nagusiak Hefestori laguntza eskatu zion, gizakiak berriz zigortzeko asmoa bait zeukan. Horrela, Emakume bat sortzeko eskatu zion Zeusek bere seme Hefestori (garai hartan, jainkosak existitzen ziren, baina lurrean emakumerik ez zen). Gizonez mendekatzeko erabiliko zuen, eta oso ederra izan behar zuen. “Afroditari, maitasunaren jainkosa ederrari, ongi begiratu eta hura bezalakoa egizu”, esan zion Zeusek Hefestori.

Afrodita jainkosa

Hefestok, beraz, buztina hartu eta Afroditaren antzerako forma eman zion. Pandora izena eman zion Zeusek, eta munduko gauza on guztiak eman zizkion. Orduan, Zeusek lau haizeei dei egin zien: iparraldekoa, hegoaldekoa, ekialdekoa eta mendebalekoa, eta hauek Pandorari putz egin bezain laster, emakumea mugitzen hasi zen. Ondoren, Olinpoko jainkoek gizakiak izan ditzakeen dohain guztiak eman zizkioten Pandorari: samurtasuna, argitasuna, trebetasuna, emankortasuna…

Hefesto eta Atenea Pandora sortzen

—Dagoeneko prest zaude gizonengana joateko—esan zion Zeusek Pandorari— Baina lehenago neure oparia eman behar dizut... Begira.—Zeusek urrezko kutxa eder bat atera eta Pandorari eman zion.—Oso polita da... —esan zuen gazteak—. Zer dauka barruan? —Hobe duzu inoiz ez jakitea, Pandora. Orain, hitzemadazu inoiz, inola ere ez duzula kutxa hau zabalduko. —Hitzematen dut. —Ados. Orain, azken opari bat egin nahi dizut… Jakinmina.

Zeus eta Pandora

Pandora prest egon zenean, Hermes jainkoen mezulariak Pandora Lurrera eraman zuen, eta Epimeteo titanaren etxearen aurrean utzi zuen. Epimeteo Prometeoren anaia zen, baina ez zuen haren antzik batere: Prometeo trebea eta zuhurra zen; Epimeteo, aldiz, baldarra eta sinplea. Epimeteok Pandora ikusi zuenean, hain harrituta geratu zen haren edertasunagatik, berehala emaztetzat hartzea erabaki baitzuen, eta denboraldi batez zoriontsuak izan ziren.

Prometeo, Epimeteo eta Pandora

Pandorak, ordea, ez zuen lortzen guztiz zoriontsua izatea; izan ere, Zeusek eman zion Jakinminaren ondorioz, gau eta egun galdetzen zion bere buruari: “Zer ote dago urrezko kutxaren barruan?” Behin baino gehiagotan, kutxa irekitzeko zorian egon zen Pandora, baina azkenean beti esaten zion bere buruari: «Ez, ezin dut hori egin. Zeusi hitzeman nion kutxa hau ez nuela sekula zabalduko».

Pandora eta bere kutxa, Zeusen begiradapean

Hala ere, egun batean Pandorak ezin izan zuen gehiago eutsi. Haren jakin-mina hain zen indartsua, ezin baitzuen lorik ere egin; beraz, tentazioari amore eman zion azkenik, eta kutxa zabaldu zuen. Berehala, burrunba gorgarri bat entzun zen, erotutako milaka erleren erlauntzarena bezalakoa. Pandora konturatu zen berebiziko hutsegitea egin zuela. Izan ere, gizakien eta munduaren zorigaitz guztiak sartu zituen Zeusek kutxa hartan: gaiztotasuna, gezurra, tristezia, gorrotoa, alferkeria, izurriteak…

Pandora kutxa irekitzen

Munduan zehar berehala entzuten hasi ziren min-intziriak eta erruki-kantuak. Horixe zen Zeusek nahi zuena: mendekua bete berria zen. Olinporen gailurretatik, jainkoak irribarre egin zuen eta hauxe esan zuen hotsandiz: “Orain gizakiek behin betiko ulertuko dute zein den jainkoak engainatzearen ordaina.”

Zorigaiztoa kutxatik ihes egiten

Lurra erabat suntsituta geratuko zen, kutxan egon zen azken gauzagatik izan ez balitz: Itxaropena, Hefestok isilpean jarria zuena kutxaren hondoan. Itxaropenaren eraginez gizakiek aurrera egitea erabaki zuten, zorigaitz guztiak gorabehera. Berdin zitzaien zenbat sufritu beharko zuten: minik eta penarik gabeko, gerrarik eta heriotzarik gabeko bizimodu hobe baten itxaropenari eutsiko zioten beti.

Itxaropena, kutxaren hondotik irtetzen

1. Erantzun ondorengo galderak:

  • Zein jainko-jainkosa agertzen dira Mito edo kontakizun honetan? Zein da euren arteko harremana? Zeren jainkoak dira?
  • Zeusek Pandoraren bidez kondenatzen ditu gizakiak. Zergatik uste duzu egiten duela halako trikimailua, berak zuzenean neurriak hartu beharrean?
  • Zergatik jakin nahi zuen Pandorak kutxaren barruan zer zegoen?
  • Mito edo kontakizun honen arabera, Jakinmina zer da, ona ala txarra? Zer uste duzu zuk horri buruz? Ados zaude?
  • Miton honetan, zein irudi ematen da emakumeari buruz, ona ala txarra? Zergatik? Erlijioen barruan, ezagutzen al duzu honen antzeko kontakizunik, zeinetan emakumearen erruz mundua zorigaiztoko leku bat den?