Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

B2.2 | Ebaluazio-irizpideak

Oihane EE

Created on September 20, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Teaching Challenge: Transform Your Classroom

Frayer Model

Math Calculations

Interactive QR Code Generator

Piñata Challenge

Interactive Scoreboard

Interactive Bingo

Transcript

Ebaluazio irizpideak

Ikasi etxean, egin gelan

EGOKITASUNA

  • Gaiari heldu diozu?
  • Diskurtsoa testuingurura egokitzen da?
  • Hizkuntza-erregistro egokia aukeratu duzu?
  • Kontuan hartu dituzu gaiaren ezaugarriak, hartzailea eta helburua?
  • Kontuan hartu dituzu testuingurua eta atazak eskatutakoa?
Egoki idaztea eta mintzatzea da, komunikazio-ekintza bakoitzera moldatzea eta ekoitzitako diskurtsoa bere helbururako eraginkorra izatea. Egokitasun hori lortzeko, kontuan eduki behar duzu komunikazio-egoera (hartzailea, hartzailearekiko harremana, tokia, unea, asmoa...).

KOHERENTZIA

  • Hartzaileak erraz ulertzeko moduko testua (ahozkoa zein idatzia) eraiki duzu?
  • Testua ondo antolatuta dago? Ideiak modu logikoan ordenatu dituzu, kontraesanik gabe?
  • Nahikoa informazio eman duzu? Ondo eta sakon garatu dituzu ideia nagusiak? Azalpen eta argudio eraginkorrak erabili dituzu?
  • Bereizi dituzu lehen eta bigarren mailako ideiak?
  • Saihestu duzu ideiak errepikatzea?
Testuaren edukia modu argi, logiko eta lotuan ematea, hots, testuko ideiak egitura, progresio eta ordena logikoan emanak dauden zaintzea, informazio garrantzizkoa eta ez-garrantzizkoa bereiztea, ustekabeko errepikapenak ekiditea, komunikazio-egoera bakoitzari dagozkion sarrerak, atalak, ondorioak, etab. tentuz kalkulatzea.

KOHESIOA

  • Esaldiak eratzeko, egitura morfosintaktiko egokiak erabili dituzu?
  • Esaldiak esaldiekin lotzeko, lotura-elementu egokiak erabili dituzu?
  • Zaindu duzu ideia nagusien arteko trantsizioa?
  • Idatzian, testua ulertzen laguntzeko, puntuazio-markak behar den tokian jarri dituzu?
  • Testuaren hariari eusteko, zaindu duzu erreferentea?
Testuko esaldiek eraman behar duten lotura sintaktikoari deritzo horrela. Testua osatzen duten elementuak (hitzak, esaldiak, lerrokadak) ez dira unitate lokabeak, josirik doazenak baizik. Zenbat eta hobeto josi elementu horiek, kohesionatuagoa izango da testua. Juntagailuak, menderakuntzako erlazio-hizkiak, elipsiak, lokailuak, antolatzaileak, deklinabide-atzizkiak, puntuazioa, etab. dira kohesio-elementuak.

ABERASTASUNA

  • Testuinguruari dagozkion hitz zehatzak erabili dituzu?
  • Egitura morfosintaktikoak eta lexikalak errepikatu dituzu?
  • Saiatu zara erdaratik hurbil dauden formak baztertzen?
  • Mailari dagozkion baliabideak erabili dituzu?
Adierazpen-baliabideak era jakin eta berezian erabiltzea da estilo aberatsaren ezaugarria. Labur esanda, aspektu hauek dira kontuan hartzekoak:
  • Aberastasun, ugaritasun eta zehaztasun lexikala edukitzea.
  • Forma sintaktikoak ugaritasunez eta doitasunez erabiltzea.
  • Testuinguruak eskatzen duen zehaztasun-maila erabiltzea.

ZUZENTASUNA

  • Oinarrizko akatsik egin duzu?
  • Idatzian, arau ortografikoak zuzen erabili dituzu?
  • Ulergaitzak diren esaldiak sortu dituzu? Zuzentasun akatsek ulermenean eragina dute?
Beste era batera esanda, gramatikaltasuna, hizkuntzaren fonetika, ortografia, morfologia, joskeraren inguruko ezagupenen erabilera zuzena. Komunikazio erosoa lortzeko, beti da beharrezkoa arauen aplikazio doia. Bakoitzak arauak bere erara erabiliko balitu, ezingo genuke elkar ulertu.

JARIOA

  • Erritmo naturalean hitz egiteko gai izan zara, eten askorik gabe?
  • Arrakastaz komunikatzea lortu duzu?
Ahozkoan, hitz-jarioa, erreakzionatzeko gaitasuna eta solasaren erritmoa neurtu beharko dituzu.