Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

Ebaluazio hasierako hausnarketa

Peru Candaudap

Created on September 19, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Word Search: Corporate Culture

Microlearning: How to Study Better

Microcourse: Artificial Intelligence in Education

Microcourse: Key Skills for University

Microcourse: Learn Spanish

How to Create the Perfect Final Project

Create your interactive CV

Transcript

Ebaluazio hasierako hausnarketa

Peru Candaudap Yaniz

klikatu hasteko

hurrengoa

Sentimenduak

Ilusioa

urduritasuna

Intriga

Gogoa

Siguiente

Indarguneak

Ebaluazioa zentzuz hasteko ezinbestekoa da ikasgai bakoitzeko indarguneak eta ahulezioak zeintzuk diren jakitea, ahuleziak hobetzeko eta indarguneak mantentzen jarraitzeko. Filosofiari dagokionez, uste dut ez ditudala indargune hasko baina horietako bat edukiak dira. Uste dut edukiak, gaiak eta teoria lantzerakoan dena ondo ulertzen dudala eta gero azterketetan erreztasunez islatzen dudala. Beste alde batetik esango nuke nire jarrera gelan oso ona dela eta jarrera horri esker gauza guztiak ulertzen ditudala. Azkenik uste dut oso pertsona ordenatua naizela eta horrek asko laguntzen dit azterketak ikasterakoan, laburpenak, informazioa eta apunteak ondo gordeta eta klasifikatuta ditudalako.

Siguiente

Ahuleziak

Indarguneetan aipatu dudan bezala, oso garrantsitzua da ere ikasgai bakoitzeko ahuleziak identifikatzea, hauek hobetzea indarguneak mantentzea bezain garrantsitzua delako. Filosofia dela eta, argi dago hobetu behar dudana iritzi kritikoak direla. Ez zaizkit oso txarto ateratzen baina ondo ere ez, ez dut ideia orokorra ondo identifikatzen eta ez ditut sarrera, gorputza eta konklusioa ondo lotzen. Ahulezi hau hobetu beharra dago, gelako lanetan ergina egiten didalako, gai bati buruz iritzi kritikoa egiterakoan edo nire iritzia azaltzerakoan eta hortaz gain foroan ere eragina egiten dit, foroan idazteko eta nire iritzia azaltzeko egitura oso antzekoa delako.

Hirugarren helburu bezala euskeraren erabilera jarri dut, gelan ahal dudan einean euskaraz mintzatzen naiz eta gero eta gehiago erabiltzen dut gelako orduetan. Irakaslearekin beti hitz egiten dut euskeraz, baina talde lanetan edo beste batekin hitz egiten dudanean ez dut beti euskeraz hitz egiten eta hori da aldatu behar dudana.

Helburu hau aspalditik daukat baina oso garrantzisua iruditzen zait mantentzea eta karpeta fisikoko apunteak eta ariketak egoki eta ordenatuta izatea. Antolaketa on batek gauzak errazten dizkizulako.

Zeintzuk dira nire helburuak?

Beste alde batetik, gehienetan foroan parte hartzen dut, ebaluazio bakoitzean bat edo bi foro idazten ditut baina huste dut, foroan parte hartzeak nire ahulezia gainditzen lagunduko didala eta hori dela eta foroan gehiago parte hartzea izango da nire bigarren helburua.

Portafolio fisikoa ordenatuta edukitzea

Euskeraren erabilera

Foroan gehiago parte hartzea

Siguiente

Nola sentitu naiz?

Hausnarketa egiten gustura eta gogo handiarekin sentitu naiz, ebaluazioa nola afrontatzen dudan ikusi dudalako eta urte zail honen aurrean ditudan sentsazioak positiboak direlako.

Urduritasuna

Lehen ebaluazioa hasi egin da eta izan dudan lehen sentimendua urduritasuna izan da. Pertsona urduria naizela esango nuke eta urte berri hau hasteak urduritasuna sortu dit. Bigarren batxilerra ez da lehenengoa bezalakoa eta lanak zaildu egiten dira. Beste alde batetik erritmoa oso desberdina izango da eta azterketak selektibitatean oinarrituta egongo dira. Aurreko dena kontuan hartuta, urduri sentitzen naiz, baina argi daukat ebaluazioak aurrera joan ahala urduritasuna desagertzen joango dela.

Ilusioa

Bigarren batxilerreko urte berri honetan oso ilusionatuta nago selektibidadea oso gertu ikusten dudalako. Argi dago filosofiako ikasgaia oso zaila izango dela eta pasadan urteko erritmoak ez duela aurtengo erritmoarekin zer ikusirik izango, baina ilusioa ez dit inork kentzen, urte oso garrantsitzua da, urte honen araberakoa izango da datorren urtean egingo dudan karrera eta uste dut nahiko arrazoi potentea dela ilusioz beteta egoteko eta filosofia arloan gauza berriak ikasteko eta arloan nota hona ateratzeko.

Gogoa

Oso gogotsu sentitzen naiz bigarren mailako filosofiako ikasgaia afrontatzeko, uste dut gaiak oso politak eta interesgarriak izango direla eta gustukoak izango ditudala. Ezagutzen ditudan pertsonek, filosofian ematen diren gaiak esan dizkidate eta egia esanda pasa den urteko gaiak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Guzti hori kontuan izanda oso gogo handiak ditut gauza interesgarriak ikasteko eta ikasgaia prestatzeko.

Intriga

Lehen esan dudan bezala, nire inguruko jendeak filosofian jorratzen diren gaiei buruz hitz egin dit, eta gai guztiak nahiko interesgarriak iruditu zaizkit. Ez didate dena kontatu, eta horregatik intriga handiarekin sentitzen naiz. Filosofoen gaiak eta izenak ezagunak egin zaizkit, baina bakoitzaren istorioa jakiteko irrikitan nago.