Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

FILOSOFIA 25-26- Ikasturte hasierako hausnarketa

h.barrenechea.hernandez

Created on September 15, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Advent Calendar

Tree of Wishes

Witchcraft vertical Infographic

Halloween Horizontal Infographic

Halloween Infographic

Halloween List 3D

Magic and Sorcery List

Transcript

HAUSNARTZEN...

Hirune Barrenechea

IKASTURTE

2025/09/15

HASIERAKO

Zeintzuk izan ziren nire indargune nagusiak 1. batxilegoan?

HAUSNARKETA

Zein da nire lan plana?

SARRERA

INDARGUNEAK

LAN PLANA

AHULGUNEAK

HELBURUAK

Zeintzuk dira nire helburuak?

Zeintzuk izan ziren nire ahulgune nagusiak 1. batxilergoan?

Zelan ikusten dut filosofia momentu honetan? Zein izan da nire ibilbidea?

Zelan ikusten dut 2. batxilergoko ikasturtea?

Edukiak barneratzea

Kontuan hartuta nire ahulguneetako bat edukien azterketak direla, pentsatzen dut beharrezkoa dela hau helburu moduan jartzea. Helburu hau betetzen badut, nota globalean aldaketa egongo da eta hau oso onuragarria izango zen nire etorkizunerako izango litzateke, unibertsitatera sartzeko nota altua behar dudalako. Gainera 10 hilabetetan USAP froga egingo dugu eta edukia ondo ulertzea eta barneratzea, eta horri esker loturak eta erlazioak egitea lagundu egingo dit honetarako. Notaz gain, nire buruarekin ondo sentituko nintzen, azkenean nire helburuetako bat betetzen egongo nintzatekeelako.

Zelan ikusten dut filosofia momentu honetan? Zein izan da nire ibilbidea?

Momentu honetan filosofiaren hainbat definizio dakizkit, baina ez naiz filosofian aditua eta ezin dut esan momentu honetan filosofia zertan datza edota filosofia oso ondo ezagutzen dudala. Niretzak filosofia ikastolako ikasgai bat da, gustoko dudana. Ikasgai honetan hausnarketa dezenteak egiten ikasi dut. Horrez gain, nire arrazoitzeko gaitasuna hobetu egin dudala esango nuke, eta honek kritikoagoa izaten ere lagundu dit (hobetzeko bidea eduki arren (kritikoagoa izatea)). FIlosofia ikasgai bera, hau da, gaiak, erreza egiten zait, gai guztiak ulertzen ditudalako. Egia esan denbora dedikatzen diot, baina behar bada iruditzen zaidan zailena loturak egitea da. Bestalde, nire filosofiako ibilbidea ez da oso luzea izan, hau nire filosofiako bigarren ikasturtea da, baina lehenengoan hainbat gauza berri ezagutu nituen. Egia esan, oso eroso eta pozik nago ikasgai hau berria izatean zelan eraman dudan, hau da, eramangarria egin dut.

Pentsamendu kritikoa garatzen jarraitu

Aurreko urtean nire iritzi kritikoa garatu arren, oraindik hau garatu behar dudala pentsatzen dut. Helburu honek beste helburua (edukien artean erlazioak egitea) lortzen lagunduko didala uste dut. Bestalde, testu iruzkinak edo ariketa mota ezberdinak egiteko lagunduko dit, nire ideiak edota iritziak garatzeko lagunduko didalako, nire sentimenduak eta iritzi kritikoa erabiliz.

Pentsamendu kritikoa garatzen jarraitu

Hasteko, gauzei bi buelta emango dizkiet, lehenengoan ez dut onartuko, esaten didatena nire buruan kritikatu egingo dut "zergaitik", "nola"... moduko galderekin egoeraren arabera. Horrez gain, besteen ikuspuntuak ere kanpotik ikusten saiatuko naiz, horrela nire ingurukoek zer pentsatuko duten jakingo dut eta hobeto aztertu ahalko dut gai/edukia. Azkenik, nire ideiak atera ostean, nik horrela zergaitik pentsatzen dudan hausnartuko dut, eta buelta guzti horiekin pentsamendu kritikoa garatzeko gai izango naiz.

Gogoratzen dut iaz nire parte hartzea oso ona zela, beti nengoela nire iritzia edota egindako ariketaren zatiak partekatzen. Gainera, gogoan dut iazko hausnarketaren baten jarri nuela nire parte hartzea indargune bat zela. Bestalde, nire ikuspuntutik klasean parte hartzeak asko laguntzen duela. Alde batetik, notan positiboki baloratzen da, eta beste alde batetik, gauzak zuzentzeko ere erabilgarria da.

Parte hartzea

Nire burua ezagutu

Iaz ikasi nuen gauza bat eta nire indarguneetako bat izan dela esango nuke. Filosofia ikasgaian lehenengo hausnarketa egindakoan ez nituen sentimendu nahiko aipatu. Ikasturtea pasa ahala hausnarketak egiteko gaitasuna garatu nuen eta honek nire burua ezagutzera bultzatu nau, eta egia esan harro nago honegatik.

Presioa kudeatu

Presioa kudeatzeko hainbat gauza hartu behar dira kontuan. Lehenengo, norberan ezagutzak garrantzi handia dauka, etxean lan gutxiago egin beharko delako eta burua lasaiago duzulako, beraz nire duda guztiak galdetu egingo ditut. Horrez gain, nire menpe dauden faktore gehiago hurrengoak dira: antolakuntza ezin hobea eraman, gauzak eguneratuta eramateko eta agertu daitekeen presioa murrizteko. Gauzak eguneratuta eramatea apunteak edota iritzi kritikoak (klasean ez badira amaitzen) dira.

Edukiak barneratzea

Helburu hau lortzeko lan plana hurrengoa izango da: Lehenengo, edukiak ondo barneratzeko, klasean adi egon behar naiz irakaslearen azalpenei, honek aldaketa handia egiten duelako. Honekin batera, apunteak hartu behar ditut, eta hauek etxean egun berberean landu, eta dudak ateratzen badira, hurrengo egunean galdetu ahal izateko. Beste alde batetik, nire etxean ikasi eta dena ulertu ondoren, beste orri batean erlazio posibleak egitera saiatuko naiz, horrela azterketan errezago egiteko. Azkenik, azterketa egiterakoan borradorean mapa txikitxoak egingo ditut gero idazterakoan argiago idazteko eta kontuan hartzeko.

Aurreko urtean nota oso ona atera nuen globalean, baina azterketetan ez nuen inoiz B batetik igoten eta horrek nahiko arduratuta neukan. Arazoa gaiak ez nituela ondo barneratzen zen, eta honen ondorioz ezin nituen erlazioak egin, eta azterketetan hau oso garrantzitsua da, azterketetarako ez delako bakarrik ikastea.

Edukiak barneratzea

Iazko ikasturtea testu filosofikoak irakurri nituen lehenengo aldia izan arren, hauei ideiak ondo ateratzea... nire ahulgune bat izan zela pentsatzen dut. Testua irakurtzerakoan, oso ondo ulertzen nuen, baina honen laburpena egiterakoan ideiak ondo ateratzea, interpretazea... oso zaila egiten zitzaidan. Azkenean ondo ulertzen bazaidan ere, nire esfortzu guztia jarri behar nion eta denbora asko dedikatu. Aurten egoera berberean ikusten banaiz, hurrengo ebaluaketan helburu moduan finkatuko dut.

Testu filosofikoak interpretatu

Presioa kudeatu

Helburu hau filosofia ikasgai beran zentratu ez arren (edukiarekin erlazioa ez duelako), beharrezkoa izango da urtea ondo hasteko, eta lehenengo ebaluaketan presioa kudeatzen jakitea garrantzitsua da.Beste alde batetik, filosofia ikasgaian antolaketa egokia eramaten badut: apunteak eguneratuta eraman, dudak galdetu... ondo eramango dudala badakit. Presioa ez bada ondo kudeatzen hainbat arazo sortu ahal dituela badakit, hala nola estresa, antsietatea... eta arazo hauek arazo larrietara deribatu daitezke. Helburua momentu honetan, hori ekiditzea da.

Zelan ikusten dut 2. batxilergoko ikasturtea?

Momentu honetan 2. batxilergoa gogorra izango dela uste dut. Hau ez da nire ikuspuntua konkretuki, baina hemendik igaro diren pertsona guztiak euren ikasturte gogorrena izan dela esaten dute. Filosofiari dagokionez, ikasgai honek ere bere gaiak izango ditu, eta USAP frogarako denak jakitea beharrezkoa da, beraz gogorra izango dela pentsatzen dut. Edukiaren aldetik, etapa eta filosofoekin aurrera jarraituko dugula, autore ezberdinak ikusiz, 1. batxilergoko ikasturtearen antzera. Bestalde, testu iruzkinekin ere jarraitu egingo dugula pentsatzen dut. Bestalde, egia esan iaz erritmo nahiko lasaia eraman genuen, eta hau erosoa eta segurtasuna sentitzea eragiten zidan. Aurten aldiz nahiko azkarrago joango garela zihur nago, aipatutako moduan selektibitaterako prest egon gaitezen. Azkenik, nire sentimenduak aipatzeko, bigarren batxilergorako oso urduri nago, hasita egon arren, hau gero eta latzagorantz joango dela pentsatzen dudalako. Eta honek presioa, estresa eta deseroso egotea eragiten dit. Hala ere, ondo antolatzen naizen pertsona naizenez, aurrera era egokian eramango dudala ziur nago.