Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

15. Newsletterra eusk

konplexutasuna

Created on September 8, 2025

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

Konplexutasunaren kudeaketa 15. Newsletterra

Buletinaren data: 2025-09-11

HASI

Dokumentuen zerrenda

Hurrengo geltokia: 2025-26 ikasturtea

HURRENGO GELTOKIA

Gure bidaiaren hurrengo geltokia: 2025-26ko ikasturtea

Abiadura handian dator ikasturtea baino garaiz iritsi gara geltokira. Iraileko lehen egunetan bidaian gure kideak izango ditugunak agurtu eta berriei harrera egin ondoren bidaia hasteko moduan gara.

Ikasturte hasierako geltokia

HURRENGO GELTOKIA

Erakunde ororen elementurik oinarrizkoena pertsonak direla aintzat hartuz, lantaldea zaintzeko ekintzen artean “onboarding” goxoa egitea ezinbestekoa da. Pertsonen ongizatea gure erakundeen funtzionamenduan eragina izaten duela azpimarratzen da gaur egun eta horregatik erakundearen kudeaketan gai hauetan fokoa jartzeko beharrean gaude. Lantaldeetako pertsonen arteko harremanak kontuan izango ditugu garai berrietan, pertsona indibidualen beharrei eta gaitasunei buruz hausnartu lantaldea indartzeko asmoz. Iraileko lan-hasteak beraz amaierako emaitzetan ondorio zuzena duenez, zeregin hauekin lanean hasiko dugu ikasturtea.

Lankideei harrera lantaldean

HURRENGO GELTOKIA

Beharrezkoa dugun tresnez maleta bete eta bidaia hasi berri dugu. Aurreko ikasturtean aurreikusitako lana gurea egiten dugu eta bidai mapa martxan jartzen dugu lehen egunetik. Bidai berri bat hasten dugunean sortzen diren emozioak bor bor ditugunean, bideorri egokia izatea aurreko ikasturteko lana izaten da; ikasturte amaieran izan ditugun emaitzak eta memoriak berrikusi eta ondorengoa prestatzen hasterako, talde eta egoera berriaren arriskuak neurtu eta hauek ekiditeko jarduerak gehitu ondoren lanean jarriko gara.

Bidai mapa prest, estrategia eta plangintza exekutiboa barne (AAz egokitutako irudia)

HURRENGO GELTOKIA

HURRENGO GELTOKIA

Aurtengo bidaiari hasiera eman aurretik, 2024-25 ikasturteko LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE ADIMENTSUen inguruko datu batzuk erreferentziatzat hartu ditugu:

  • Egitura berrietako eredua lantzen ikastetxe adimentsu kopurua: 67 ikastetxe:
    • Antolakuntza egitura berrietako ereduari buruzko harrera ikastetxeei: 09 ikastetxe.
    • Antolakuntza egitura berrietako eredua hedatzen hasiberriak: 26 ikastetxe.
    • Antolakuntza egitura berrietako eredua hedatzen arituak: 32 ikastetxe.
  • Saio kopuruak rolaren arabera: 3 saio berrikuntzarako izan ezik (8 Tknikan, eta harreran 8 saio ikastetxeetan).
  • Ikastetxeetan burututako bisita kopurua 2 bisita ikastetxeko.
  • Sailburuordetzako Berrikuntza proiektu kopurua 56.

HURRENGO GELTOKIA

2025-26 ikasturtean datu hauekin hasi gara:

  • Egitura berrietako eredua lantzen ikastetxe adimentsu kopurua: 70 ikastetxe:
    • Antolakuntza egitura berrietako ereduari buruzko harrera ikastetxeei: 3 ikastetxe.
    • Antolakuntza egitura berrietako eredua hedatzen A hedatze mailan: 19 ikastetxe.
    • Antolakuntza egitura berrietako eredua hedatzen B hedatze mailan: 19 ikastetxe.
    • Antolakuntza egitura berrietako eredua hedatzen C hedatze mailan: 29 ikastetxe.
  • Saio kopuruak rolaren arabera: 2 eta 3 bitartean
  • Aurreikusitako bisita kopurua: 3 gutxienez

HURRENGO GELTOKIA

Ikastetxe hauen beharrak desberdinak direnez, denentzako arreta eta plangintza propioa aurreikusi dugu. Bakoitzak bere bidaia propioa izango dezue, denak baliozkoak dira guretzat eta gu bidelagun izango gaituzue. Ikastetxeetara egiten ditugun bisitak gure tresna nagusia izango dira horretarako.

Egokitzeko prest! Desberdinak garelako

HURRENGO GELTOKIA

Badakigu bidai guztietan ezustekoak egon ohi direla; beti egon behar dugu berrikuntzarako eta aldaketarako prest eta horregatik Lanbide Heziketako lantaldeek gaitasun hau lantzea eta sustatzea gomendagarria da. Estrategiaren malgutasuna, berrikuntza eta aldaketarako gaitasunak helburu izaten jarraitzen dute orohar denon plangintza exekutiboetan.

Berrikuntza proposamenak garatzen

HURRENGO GELTOKIA

Tknikako Konplexutasun Kudeaketako Arloak Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeentzako sostengu izaten jarraituko du bidai honetan; berrikuntza eta aldaketaren sustatzaile, babesleku eta oinarri izateko bideak irekita ditu aspaldidanik; edozein bidairako bideak eta zubiak ezinbestekoak dira eta hauek ikertzen, zaintzen eta eguneratzen gabiltza Tknikan. Gertu izango gaituzue, ateak zabalik ditugu dagoeneko.

konplexutasunaren kudeaketa

Zalantzarik baduzu jarri gurekin harremanetan

www.tknika.eusKonplexutasunaren kudeaketa Zuzendaria: Alberto Arrizabalaga

aarrizabalaga@tknika.eus

Laugarren industria-iraultzak LHko Ikastetxeak Adimena kudeatzen duten erakunde bihurtzea eskatzen du. Ondorioz, ikusten dugu beharra dagoela arlo honetatik ikastetxe mota berri hori definitzeko, hauetan balioaren sorrera eta ikastetxeekiko pertinentzia sustatu erakunde osoari begira, ezagutzaren sorrera; teknologien, digitalizazioa, erabilera; barne eta kanpo-lankidetza sareak, ikastetxe mota berri horretan zuzendaritza-taldeek duten rola eta euren lana aurrera eramateko behar duten konpetentzien garapena. Ikastetxeetako kudeaketa-ereduak aldatzea, antolamendu-egitura berrien bidez, erakunde adimendunak lortze aldera, egunerokoan aurre egin behar dioten konplexutasuna kudeatze aldera.

658712370

+ info