Want to create interactive content? It’s easy in Genially!

Get started free

NAZIOARTEKO GATAZKAK

euskarriak

Created on May 19, 2025

Nazioarteko gatazkak

Start designing with a free template

Discover more than 1500 professional designs like these:

Transcript

NAZIOARTEKO GATAZKAK

Kolonbiako Gatazka (1964-2016)

1964 inguruan hasi zen. Alde batetik, Kolonbiako Gobernua eta talde paramilitarrak zeuden eta, bestetik, ezkerreko gerrilla-taldeak, hala nola Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (gaztelaniaz FARC) eta Askapen Nazionalerako Armada (gaztelaniaz ELN). Gerrilla-mugimenduek Kolonbiako txiroen eskubideen alde borrokatzen zutela aldarrikatzen zuten, txiroak gobernuaren indarkeriatik babesteko eta komunismoaren bitartez justizia soziala eskaintzeko. Kolonbiako Gobernuak, aldiz, ordena eta egonkortasunaren alde borrokatzen zuela aldarrikatzen zuen, herritarren eskubideak eta interesak babesteko.

Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek eta FARCeko buruzagi Ro- drigo Londoño ‘Timotxenko’k boste- koa eman zioten elkarri, bakea Haba- nan izenpetu zuten egunean, 2016.

Ukrainako krisia (2014tik gaur arte)

Gerra Hotzaz geroztik Mendebaldea eta Errusiaren arteko krisi larriena gertatu zen Ukrainan 2014an. 1991n Sobietar Batasuna deuseztatu zenetik, Ukraina trantsizioan dagoen herrialdetzat jotzen da, baita garrantzi geoestrategiko handiko herrialdetzat ere. Gatazka armatu honetan bi bando ari dira: batetik, milizia separatista errusiazaleak (Errusiak babestuta) eta, bestetik, estatuko indar armatuak (autoritate europazale berriek babestuta).

Milizia separatista blindatuekin, Donetsketik gertu, 2015.

Israel-Palestina Gatazka (1947tik gaur arte)

Gatazka 1947an hasi zen, NBEk erabaki zuenean Palestinako lurraldea –ordura arte Britainia Handiko agintepean zegoena– bi estatutan banatzea. 1948an Israelgo Estatua eratu zen, baina Palestinako Estatua ez zen sortu. Historikoki Palestina deitu izan den lurralde haren gaineko nagusitasuna batez ere bi taldek errebindikatzen dute: israeldar juduek eta palestinar arabiarrek.

Haur palestinar bat harrika tanke israeldar baten kontra, Lehen Intifidan, 1987-1993.

Sierra Leonako Gerra Zibila (1991-2001)

Sierra Leona herrialde aberatsa da diamanteetan eta beste hainbat mineraletan. Urtetan, gobernuak baliabide natural horiek gaizki kudeatu zituen eta horrek Sierra Leonako Gerra Zibila eragin zuen. Fronte Iraultzaile Batuak (ingelesez RUF) herrialdearen baliabideen kontrola eskuratu eta gobernua erorarazi nahi zuen. Presidenteak armada bidali zuen RUFek kontrolatutako eremuak berreskuratzera. Ondorioz, ondorengo hamaika urteetan Sierra Leona pobrezian eta gerran murgilduta egon zen.

Haurrak gerrak suntsitutako eskola baten ondoan.

Jugoslaviako Gerrak (1991-2001)

Josip Broz Tito diktadoreak gobernatu zuen Jugoslaviako Errepublika Federal sozialista 1945etik 1980ra arte. Jugoslavia izan zen Gerra Hotzean mendebaldeko herrialdeekin harreman onak izan zituen estatu sozialista bakarra, eta Sobietar Batasunak etsaitzat jotzen zuen. Titok gogor gobernatu zuen Jugoslavia errepublika independenteetan zatitzearen alde aritzen ziren mugimenduen aurka. 980an, Tito hiltzean, tentsio nazionalistak berriro azaleratu ziren. Jugoslavia osatzen zuten errepublika batzuek autonomia gehiago eskatzen zuten eta 1991n Kroaziak eta Esloveniak independentzia aldarrikatu zuten, eta horrekin batera hasi ziren Jugoslaviako Gerrak.

Hilobi komuna Vitezen, Bosnian, 1993.

Ipar Irlandako Gatazka (1968-1998)

Erresuma Batuko eremu horretan bi komunitate liskarrean zeuden, errepublikanoak eta unionistak. Errepublikanoek eremu hori Irlandako Errepublikaren parte izatea nahi zuten; unionistek, aldiz, eremu hori Erresuma Batuaren parte izaten jarraitzea eskatzen zuten. 1968an istiluak hasi ziren Derryn, eta tropa britainiarrak bidali zituzten bertara ordena indarraren indarrez berrezartzera, baina gatazka areagotu egin zen Irlandar Armada Errepublikanoak (ingelesez IRA) eta talde paramilitar protestanteek lehergailuekin erasoak eta indarkeriazko bestelako ekintzak egin zituztenean.

Horma-irudi bat Belfasten, gatazkaren lekuko.