Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
14. Newsletterra
konplexutasuna
Created on May 8, 2025
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
Konplexutasunaren kudeaketa 14. Newsletterra
Buletinaren data: 2025-05-06
HASI
Dokumentuen zerrenda
LIDERGOAren formakuntza eta garapena
Porrotaren/Akatsaren/Hanka sartzearen ikasketa
Aldaketaren lidergoa eta belaunaldi arteko lankidetza
Aginte taula integratuaren automatizazioa eta digitalizazioa
LIDERGOAren formakuntza eta garapena
Edozein erakundeko erabaki garrantzitsuenatako bat bere liderrak ondo aukeratzea da.
Ikerketa eta praktika askok erakutsi ohi duten bezala, talde baten eta bestearen arteko errendimendu-aldaketaren oinarrian liderrak eragiten du neurri handi batean. Hau horrela dela jakinda ere, kasu askotan, erakundeek zailtasun handiak izaten dituzte lider egokiak topatzeko. Gainera, kasu gehienetan, oso zaila egiten zaie zuzendarien lidergoa garatzea. Gure jarduera profesionalean lidergoa aztertzen eta ikertzen jarraitzen dugu. Jakin dugu lidergoaren garapenean eragina duen berezko aldagai bat dagoela, hau da, denok ez ditugula lider on bihurtzeko ahalmen berberak jaiotzaz. Baina ikasi eta garatu daitekeela ere jakin dugu. Gainera, egungo lider asko ez dira horrelako gaitasunetan trebatu, eta gehienetan ez dute lidergo on bat garatzeko behar den esperientziarik eta/edo ezagutzarik. Gure gizarteak orokorrean, gure hezkuntza sistemak, eta gure ikastetxeek ere, lider onak edota ondo prestatuta eta garatuta behar dituzte.
+ Lider Autoritarioen Aroa
LIDERGOAren formakuntza eta garapena
Aukera berri bat: Neoberri plataforma
Lidergoak behar dituen gaitasunak zerrenda luze batean identifikatu genezake, eta denak ezin dira jaiotzaz jaso, baino entrenatzeko aukera dagoela iksui denez, ikastetxeen etorkizunari aurre egiteko garrantzitsuak izan daitezkeen gutxi batzuk aipatuko ditugu:
- Ikuspegia edo besteek ikusten ez dutena ikusteko gaitasuna.
- Jakin-min aseezina, berrikuntzaren motorra izango dena.
- Ausardia edo arauak hausteko adorea.
- Egokitzeko gaitasuna edo etengabe berraasmatzea.
- Enpatia edo pertsonak ulertzea.
- 53 Ikastetxeek parte hartu dute.
- 315 lider ebaluatu dira.
- 564 zuzendaritzako eta 1640 lantaldeetako kideek parte hartu dute.
- Analisi hau egin ondoren, formakuntza eta garapen aukerak sortzen ari dira.
+ Lider Sortzaile Handien Sekretuak: Mundua aldatzen duten Ezaugarriak, Estrategiak eta Irakaspenak
Porrotaren/Akatsaren/Hanka sartzearen ikasketa
Gure bizimodua hobetzeko eta berritzeko aukerak eta proposamenak pentsatu eta martxan jartzen ditugu bizitzako arlo desberdinetan. Baino gehienetan proposamen hauek garatzen hasi bezain azkar, hanka sartzeak etorri ohi dira; espero duguna eta emaitzarekin datorrena ez datoz bat gehienetan. Hala ere, bizitzak aurrera darrai eta aukera bakoitzean izandako akatsak onartzeko, beste aukera batzuk aztertzeko edota alde batera uzteko prozesuak martxan jartzen ditugu etengabe. Prozesu hauek eramateko moduak gure erresilientzia gaitasuna lantzen lagunduko digu, pertsona bezala, lan talde bezala, eta erakunde edota sistema bezala ere noski. Edozein arazo edo aukeraren aurrean sormen prozesu bat garatzen dugu eta bertako ideiak aztertu, ebaluatu eta aukeratzeko prozedurak prozesuaren zati bezala ikusi ohi ditugu. Sormenaren ondorengo hanka sartzeak kudeatzen ikasteko eta erresilientziaren gaitasuna indartzeko, hala ere azken prozedura bat indartzea proposatzen dugu testu honen ideiak azpimarratuz. Hau da, gauzak espero bezala ateratzen ez direnean galdera sorta bat prestatu aldaketak txertatzeko eta aukera berriak zehaztu edo isteko erabakia hartzeko. Berrikuntza proiektuak deialdi batera aurkeztea adibidez, ez da beti espero dena lortzen; gaur egun Lanbide Heziketako ikastetxe askok proposamen ugari egiten dituzte eta honako galdera hauek baliagarriak dira aukerak eta emaitzak hobetzeko etorkizunean:
- Zergatik jaso dugu ezekoa?
- Zer falta dugu?
- Proposamena hobetzeko aukera dugu?
- Berrriz ere aurkezteko aukera mantzen dugu?
- Aurreko prozesuarekin jarraitzeko denbora hartzeko arriskua hartu nahi dugu?
+ info
Porrotaren/Akatsaren/Hanka sartzearen ikasketa
Porrotaren onurak azpimarratzea ezinbestekoa izan daiteke beraz:
- Akatsa edo porrota ikaskuntza-iturri sakona da: Porrot bakoitzak zerbait berria irakasten digu gure usteei eta prozesuei buruz.
- Akatsek ateak irekitzen dizkiote berrikuntzari: Irtenbide sortzaileenetako asko funtzionatu ez zuena zuzentzen saiatzean sortzen dira.
- Erantzun ez-zuzenak erresilientzia sustatzen du: porrota kudeatzen ikasteak egokitzeko eta hazteko gaitasuna indartzen du.
- Pentsamolde esperimental bat hartzea: Ideia bakoitza prototipotzat hartzen du.
- Akatsak lorpen gisa ospatzea: Porrotaren narratiba aldatzen du, arrakastarako funtsezko urrats gisa ikusiz.
- Galderen kultura sustatzea: Behin betiko erantzunak bilatu beharrean, taldeak galdera ausartak egitera animatzen ditu.
- Beste sektore batzuetatik ikastea: Berrikuntza asko gure industriatik kanpo begiratzetik sortzen dira.
- Inkubazioari denbora ematea: Ideia onenek heltzeko denbora behar dute.
Porrotaren/Akatsaren/Hanka sartzearen ikasketa
Bikaintasunean edo perfekzioan hezituta gaude, akatsaren eta hanka sartzeen beldur izan gara historikoki. Agian garaia dugu beldur eta ohitura hauek aldatu eta ohikotasunean gertatu bezala, hanka sartzeetan aukera berriak edo moldaketak egiteko gaitasunari indarra eman eta zor zaion aitormena egiteko moduak sustatzea. Ausardiak badu bere onura eboluzioan erakutsi den bezala, etsi gabeko sortzaileek eman dizkigute berrikuntza disruptiboenak. Sormen prozesuan bakardadeari, ezezkoei eta ziurgabetasunari aurre egin diotenek gizartea eta mundua aldatzeko proposamenak egin dizkiote historian. Eroriaz ikasi dugu oinez. Segi sormenaren bidea egiten…iritsiko da abanguardia eta berrikuntza.
+ Sormen-prozesuan ba al dago erantzun zuzenik?
+ Erresilientzia bazegoen historiaurrean eta betiko biziraupenaren elixirra zen.
+ Aurkitu abangoardia sortzeko formula!
Aldaketaren lidergoa eta belaunaldi arteko lankidetza
Partekatutako testuan adierazten den bezala, oro har, erosoago sentitzen gara gure antza dutenekin eta gure interesak partekatzen dituztenekin, baina arlo desberbidetan, emaitzarik nabarmenenak, askotan, ikuspegi desberdinak besarkatzean sortzen dira. Izakera eta jatorri desberdinak dituzten pertsonek osatutako taldeek, bakoitzak bere indargune eta ahuleziekin, errendimendu hobea dute eta emaitza berritzaileagoak sortzen dituzte.Ideia hau kontutan izanda, erakunde guztietako liderrek lan-giro inklusiboa eta elkarrekiko errespetuzkoa sortzeko ardura dute, taldeko kide bakoitzak konpromisoa hartu eta aurrera egin dezan. Liderrek aldaketa bilatzen dutenean batez ere, espazio inklusiboak eta pertsona desberdinak elkartu behar dituzte? Hezkuntzan, gizartean bezala, Baby Boom adintartekoak erretiratu aurretik belaunaldi desberdinen arteko lankidetza bultzatzea ezinbestekoa gertatu daiteke, ezagutza ez galdu eta era berean ezagutza eta erronka berriak aurrera eramateko
Aldaketaren lidergoa eta belaunaldi arteko lankidetza
Bertako adituak jasotakoaren arabera, belaunaldi anitzeko taldeak gidatzeko gakoak hauek izan daitezke:
- Ikuspegi desberdinak onartzea aktibo baliotsu gisa, sormena sustatzeko eta aurrerapena bultzatzeko duten ahalmena aitortuz.
- Belaunaldi-aniztasunaren indarguneak ezagutzea, talde bakoitzak ematen dituen ekarpen bakarrak balioetsiz.
- Eztabaida irekiak sustatzea, ideien eta iritzien truke askea ahalbidetuz, aurreiritzirik gabe.
- Ikuspegi bateratua eta enpresarentzat onena den horretan kontzentratu behar da, lehentasun pertsonalak alde batera utziz.
- Ahal denean, pertsona bakoitzaren ezaugarri indibidualak aprobetxatzea onura eraginkorra lortzeko.
- Errespetu- eta lankidetza-kultura sustatzea, ikuspuntu eta lehentasun desberdinen aberastasuna gailenduz.
+ Aldaketa lidertzen: erakundearen arrakastarako belaunaldi aniztasunak duen botorea
Aginte taula integratuaren automatizazioa eta digitalizazioa
Ikastetxeetako estrategia diseinatu eta garatzeko kudeaketa mailan aurrerapausuak egiteko helburuarekin, Konplexutasunaren kudeaketako kideak gai honen inguruko ikerkuntzan murgilduta ibili dira azkenaldian. Estrategiari lotutako aginte taula integratuan datuak txertatu, zuzenean ikusi eta jarraipena egiteko digitalizazioa eta automatizazioa lortzeko aukerak aztertu ondoren, ikastetxeekin lortutako ezagutzaren transferentzia egiteko saioak antolatu ditu eta ikasturtean zehar saio hauek errepikatzeko asmoarekin jarraitzen dute. Kudeaketa orokorrean datu eta informazio ugari beharrezkoa dela jakin badakite zuzendaritza taldeek, eta honek egunerokotasunean jarraipen egokia egiteko duen zailtasuna ere azaleratu da elkarrizketa askotan. Zailtasun edo arazo hauei aurre egiteko, prozesu guztietako adierazleak eta aginte taularen arteko lotura automatikoaren aukera lantzen ari dira.
Aginte taula integratuaren automatizazioa eta digitalizazioa
Saio hauetan kontzeptu nagusi batzuk ezagutzeaz gain, ikastetxeko kudeaketan, prozesuen eta proiektuen datuak pertsona desberdinak, gailu desberdinetatik zehaztu arren aginte taula bakar batean informazioa modu ordenatu eta osoan jasotzeko proposamena erakutsi zuten arloko ikerlariek eta kudeaketako arduradun eta zuzendaritzako kideek praktika desberdinak lantzeko aukera izan zuten. Saioa interes handikoa izan zen eta aukera gehiago sortuko dira 2025 urtean eta etorkizunean ere, ikastetxe bakoitzaren beharrak aztertu eta proposamen zehatzak garatzen jarraitzeko etorkizunean ere.
konplexutasunaren kudeaketa
Zalantzarik baduzu jarri gurekin harremanetan
www.tknika.eusKonplexutasunaren kudeaketa Zuzendaria: Alberto Arrizabalaga
aarrizabalaga@tknika.eus
Laugarren industria-iraultzak LHko Ikastetxeak Adimena kudeatzen duten erakunde bihurtzea eskatzen du. Ondorioz, ikusten dugu beharra dagoela arlo honetatik ikastetxe mota berri hori definitzeko, hauetan balioaren sorrera eta ikastetxeekiko pertinentzia sustatu erakunde osoari begira, ezagutzaren sorrera; teknologien, digitalizazioa, erabilera; barne eta kanpo-lankidetza sareak, ikastetxe mota berri horretan zuzendaritza-taldeek duten rola eta euren lana aurrera eramateko behar duten konpetentzien garapena. Ikastetxeetako kudeaketa-ereduak aldatzea, antolamendu-egitura berrien bidez, erakunde adimendunak lortze aldera, egunerokoan aurre egin behar dioten konplexutasuna kudeatze aldera.
658712370
+ info