Want to create interactive content? It’s easy in Genially!
EUSKAL HERRIA
Anne Mellado Lopez
Created on March 28, 2025
Start designing with a free template
Discover more than 1500 professional designs like these:
Transcript
EUSKAL HERRIA
BARRIKA
harearria eta lutita
Kretazeoan, arroka sedimentarioak sortu eta tolesten hasi ziren . Paleogeneoan sartzerakoan ordea, plakak elkar hurbildu ziren eta toles eta failak sortu ziren. Tolesak eta failak aztertzean, horizontalak eta jarraituak izan zirela kretazeoan zehar ikusi zen, baina paleogeneoan, konpresio handien eraginez, arrokek inolako esfortzu gehiago ezin zuten jasan eta tolestu eta apurtu egin ziren failak eratuz. Orientazio desberdinak jasan dituzte garaien arabera. Bi fase desberdin eman dira. Lehenengo fasean, ipar-alderantz konbergentzia hartu zuten. Bigarren fasean, barrikako tolesturak berriz tolestu eta deformatu ziren.
NOLA GERTATU?
4. Ibaia, kareharriak zeharkatu ondoren, berriz ere tuparrien mailara iristen denean, kanoia zabaldu egiten da higadura gorakorraren ondorioz. Lur-jausiak ohikoak dira, eta hormen oinarrian mazela harritsuak ageri dira, landaretzaz estaliak.
3. Goiko marga-geruza desagertu egiten da higaduraren ondorioz. Ibaiak harrian zizelkatzen du horma bertikalen haitzartea.
2. Denborarekin, marga-geruza gutxitu egiten da higaduragatik. Ibaia harri gogorren mailara iristen da; urak kareharri erresistenteetan tailatzen hasten dira.
- Ibaia harri bigunez (tuparriak) osatutako geruza baten gainean doa, eta horien azpian harri gogorren maila bat (kare harriak eta dolomiak) dago, antiklinal itxurakoa.
LUMBIER
Lumbier arroilak Nafarroan aurkitzen dira, eta Irati ibaiko urek sortzen dituzte.
Gainera, itsasoak sakonera handia izatea beharrezkoa zen, leherketarik ez gertatzeko; eta, horretaz gain, harraildurek magmari ahalbidetzen zioten handik gorantza ateratzea.
Horretaz gain, arrokek egitura borobilak aurkezten dituzte, ur-azpiko bolkanismoak gertatu zirela adierazten dutenak. Urak hoztu duen kanpo magma egiturari KUXIN LABA esaten zaio.
MEÑAKOZ
Bizkaiako hondartza labarra
Hondartza labar honetan arroka magmatiko ugari aurkitu dira, eta mantuan sortutako magmak lurrazala zeharkatu ondoren itsasoan ateratzen zirela kretazeo garaian adierazten dute.
Horrekin batera, kareharriek, etenda agertzen den eta ia bertikala den horma irudikatzen dute, harrezife forma duena.
Harri sedimentario hau, itsasoan bizitako izakien oskolen apurketaz sortua dago; zeinak ez du ez geruzarik, ez txandakapenik, ezta alboetan jarraipenik ere; honetan berriz, fosilak nabarmentzen dira, eta hauen eraginez, harrien ebakiduretan edertasun berezia ikusten da, eta behatu daiteke, kretazeo garaiko itsaso garbian sortu zirela.
ITXINA (KAREHARRIA)
Itxina Gorbeia aldean kokatutako mendigune karstikoa da. Kareharri hauek, sakonera txikiko itsasalde garden eta epel baten lekuko dira; ibaietako sedimentuetatik urrun daudelaren eraginez.
GUARDIA (TOLOÑO)
Eusko Kantauriar arroko muga
2 eremu geologikoki ezberdin banatzen ditu: Iparraldea erliebe menditsua dena eta hegoaldea erliebe lauagoa dena. Iparraldera urtetan zehar metatu, tolestu eta apurtu diren arrokak daude, eta hegoaldera, ebro arroa irekitzen da, higatutako materialak tolestu eta apurtu gabe, hau da, ez dute inolako deformaziorik jasan. Toloñon, kareharrizko blokeak askoz geruza lodiagoak dituzte Barrikan baino, beraz, ezin dira asko tolestu eta eskala handiagokoak dira. Toloñoko deformazio esanguratsuenak, eskala handiko faila bereziak dira, ZAMALKADURA deiturikoak. Angelu txikiko failak dira, non material zaharrak gazteen gainean kokatzen dira. Arrokek 15 kilometrotako desplazamendua jasan dute plaken mugimenduaren eraginez.
BARDEAK (Ebro arroa)
lutita eta kalitza
Deformazioen eraginez, Pirineoak eta Eusko Kantauriar arroko materialak altxatu eta higatzen hasi ziren, eta sortutako higakin horiek, ibaiek garraiatu zituzten, baina ezin zirenez itsasora irten, Bardeetan metatu ziren. Bardeetan hego isuriko errekek garraiatutako sedimentuak ikus daitezke, lehen zegoen laudada itxi batean metaturikoak. Arro horretara heltzen ziren ibaiek ez zuten irtenbiderik itsasora, eta horren ondorioz, lakuak eratu ziren. Duela 10 milioi urte, ibaiek mediterraneorako bidea ireki zuten eta Bardeetan lehenik pilatutako sedimentuak itsaso horretarantz abiatu eta bertan metatu ziren.
Horrela, Mediterranear eta Kantauri itsasoan metatzen ari dira lehenago Pirineotan eta Eusko Kantauriar arroan bildu eta arroka bihurtutako sedimentuak